Marketinaren Oinarrizko Kontzeptuak
Definizioak
- Merkatua: Premiak dituzten eta premia horiek eskaintzaile bati produktu bat erosiz bete nahi dituzten pertsonen edo enpresen (kontsumitzaileen) multzoa da.
- Eskari osoa: Produktu baten eskari osoa kontsumitzaileek aldi jakin batean egiten dituzten erosketa guztiak dira.
- Merkatu-azterketa: Ingurune orokorrari, lehiakideei eta kontsumitzaileei buruzko informazioa biltzea, lantzea eta aztertzea da.
- Lehiakideak: Merkatu berean, produktu bera ekoizten duten edo zerbitzu bera ematen duten enpresei esaten zaie.
- Marketina: Enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari esaten zaio, betiere enpresak irabaziak lortzeko helburuz.
- Produktua: Funtsezko elementua da marketinean. Erosi nahi den oro da produktua, eta, berriz, kontsumitzailearen premia betetzen duen oro.
- Marka: Izen bat da, termino bat, ikur bat, diseinu bat edota guztien konbinazio bat, enpresek ekoitzitako ondasunak eta zerbitzuak identifikatzea du helburu.
- Prezioa: Ondasun edo zerbitzu jakin baten erosleak, eskuratutakoaren truke, saltzaileari ematen dion diru kantitatea.
- Eskariaren prezio-elastikotasuna: Eskatutako kantitatearen portzentajezko aldaketaren eta prezioaren portzentajezko aldaketaren arteko zatiketaren emaitza da.
- Publizitatea: Enpresa batek mezu bat zabaltzea da, kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz, ordainduta eta masa-komunikabide bat erabiliz.
- Salmenten sustapena: Produktu baten salmentak handitzeko helburuz, enpresek denboraldi batean egiten dituen merkaturatze-jardueren multzoari esaten zaio.
- Harreman publikoak: Enpresak, planifikatutako irudi bat sortzeko, hori sustatzeko edota horri eusteko egiten dituen jarduera guztiak dira.
- Publicitya: Komunikabide batean zabaltzen dena eta enpresaren aldeko iritzia sortzea lortzen duena da.
- Merchandisinga: Salmenta-puntu batean produktu bat saltzen laguntzen duten baliabideen multzoa da.
- Marketin-plana: Enpresaren politika komertziala arautzen duen dokumentua da.
- Merkataritza teknologikoa: Ondasunak eta zerbitzuak bitarteko elektronikoak erabiliz salerosteari esaten zaio.
- Merkatu segmentazioa: Ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile-taldeak identifikatzeari esaten zaio. Enpresa batentzat oso garrantzitsua da salmenta osoaren zer proportzio dagokion.