Maniobra Fondoa: Positiboa eta Negatiboa
Maniobra Fondoa
Maniobra Fondo Positiboa
Aktibo ez-korrontea eta aktibo korrontearen zati handi bat ondare garbiaren edo pasibo ez-korrontearen bidez finantzatzen denean gertatzen da. Horrek esan nahi du enpresak epe laburreko zorrak ordaintzeko arazorik ez duela izango. Aktibo korrontea ... € dira eta urtebete baino lehen likido bihurtzen dira; urtebete baino lehen itzuli beharreko zorrak ... € dira. Beraz, marjina dago. Maniobra fondo positibo batek marjina operatiboa ematen dio enpresari, bere aktibo korronteekin epe laburreko betebeharrak kitatu baititzake, eta oraindik ere marjina hori dauka. Kasu honetan, oreka egoera eta egonkortasun finantzario arrunta edo normala da.
Maniobra Fondo Negatiboa
Epe luzeko inbertsio batzuk epe laburrera itzuli beharreko betebeharrekin finantzatuta daudenean gertatzen da. Hau da, epe laburrean, epe laburrean likido bihurtzen dena baino gehiago ordaindu behar du, eta horrek enpresak zorrak ordaintzeko arazoak izango lituzkeela suposatuko luke, ordainketa etena emanez. Epe laburreko likidezia arazoak sortzen dira. Egoera hau epe laburreko ezegonkortasun finantzarioa bezala ezagutzen da.
Ratioak
- Diruzaintza: berehalako likidezia. (0,8-1,2, baina hobe >1) 1 baino askoz handiagoa bada, baliabideak geldirik daude.
- Likidezia: epe motzerako kaudimena. (1,5-1,8, zenbait eta handiago hobe) Balio altua bada, epe laburrera gutxi zorpetuta dago.
- Bermea: epe luzeko kaudimena. (1,7-2, zenbat eta handiagoa hobe) Balio altua bada, errentagarritasuna hobetzeko zorpetzea komeni da.
- Finantza Autonomia:Kanpo finantzarekiko duen autonomia maila. (0,8-1,5, zenbat eta handiagoa hobe) Balio altua bada, ez du finantzaketa arazorik, baina agian errentagarritasun gutxi.
- Zorpetze Osoa: Zenbat eta txikiagoa, finantza autonomia gehiago. (0,5-1,2, zenbat eta txikiagoa hobe).
- Ibilgetasuna: Maniobra fondoa aktibo ez-korronte eta kapital iraunkorraren arteko oreka. <1 maniobra fondo >1 maniobra
- Erabilgarritasuna: epe motzerako zorrak ordaintzeko duen gaitasuna. (0,3-0,4) Balio altua bada, diru gehiegi du geldirik, inbertitzea komeni zaio.