Enpresa Motak eta Osagaiak: Gida SEO Optimizatua

Ekonomia3,38 KB

Enpresa Motak

Sailkatzeko zenbait irizpide objektibo erabiltzen dira:

A- Zer Jarduten Dute?

Hiru sektore hauetako batean egin daiteke:

  • Lehen sektorea: Natura baliabideak ustiatzen dituzten enpresak, adibidez, ikatz meategiak eta abeltzaintza enpresak.
  • Bigarren sektorea: Eraldatze jardueretan diharduten enpresak. Ekoizpen prozesuak aplikatzen dituzte, adibidez, arraina erosi eta eraldatu.
  • Hirugarren sektorea: Bi motatako enpresak osatzen dituzte (zerbitzuak). Batetik, merkataritza enpresak, produktuak eraldatu gabe saltzen dituzte (hipermerkatuak), eta bestetik, zerbitzu enpresak (bankuak eta klinikak).

B- Ekoizpen Faktoreen Jabetza:

Bi enpresa mota daude:

  • Pribatuak: Partikularren edo beste enpresa batzuen jabetza dira.
  • Publikoak: Erakunde publiko baten jabetza dira edo estatuarena.

C- Egitura Juridikoa:

Bi bloketan sailkatzen dira:

  • Banako enpresak: Pertsona baten jabetza dira. Enpresaburu tradizionalek egiten duten moduan, arduratzen da enpresaz: zorrei aurre egiteko bere jabetzak ere erabili behar izaten ditu batzuetan. Adibidez, txutxeria denda txikiak.
  • Bazkide enpresak edo sozietateak: Jabe bakarra edo bat baino gehiago dituzte, eta horiek jartzen dituzte ustiapenerako behar diren ekoizpen faktoreak. Gutxieneko ekarpen batzuk ezarrita daude. Hauek dira sozietate mota ohikoenak: sozietate anonimoak eta erantzukizun mugatuko sozietateak.

Enpresen Osagaiak

Zenbait elementu izan behar ditu behar bezala funtzionatzeko.

a) Giza Elementua:

Enpresarekin lotura zuzena duten pertsona guztiak dira: jabeak, langileak...

b) Kapitala edo Ekoizpen Ondasunak:

Enpresak dituen ekonomia-ondasunak dira. Bi multzotan sailkatzen dira:

  • Aktibo finkoa: Ekoizpen jardueretan denbora luzez erabiltzeko ondasunak (makinak...).
  • Aktibo zirkulatzailea: Berritzen diren ondasunak dira (lehengaiak) eta etengabe zirkulatzen ari direnak (dirua).

c) Antolaketa:

Enpresako kideen jarduera antolatzeko, enpresaburuak, autoritate, koordinazio eta komunikazio harremanak zehazten ditu. Barne-antolaketari dagokionez, enpresa modernoetan, zenbait arlo bereizten dira:

  • Hornikuntza: Materiala erosi eta biltegiratu.
  • Ekoizpena: Enpresa jardueraren xede den produktua.
  • Salmentak: Produktua merkaturatu eta banatzen du.
  • Giza Baliabideak: Enpresaren pertsonala antolatzen eta kudeatzen du.
  • Inbertsioa: Enpresak behar bezala funtzionatzeko funtsak biltzen ditu, bai eta inbertsio-politika biltzen ere.
  • Zuzendaritza: Beste arlo guztiak antolatu eta koordinatzen ditu, jarritako helburuak lortzeko.

Ez dituzte produktuak eraldatzen: banatzen dituzte edo zerbitzu jakin bat ematen.

d) Ingurunea:

Ingurunearen alderdi da enpresaren jarduna baldintzatzeko moduko kanpo-faktore oro. Ingurune mota hauek bereiz ditzakegu:

  • Orokorra: Eragiten dieten faktoreak hauek dira: kultura, ekonomia, politika...
  • Espezifikoa: Enpresaren funtzionamenduan eragiten duten faktoreak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML