Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Finantza Sistemak, Dirua eta Bankuak

Ekonomia8,64 KB

Finantza Sistemak eta Bankuak

Kontsumo eta inbertsio planak gauzatzeko, finantza baliabideak behar ditugu. Batzuek dirua aurrezten dute eta beste batzuek dirua behar dute beren proiektuak aurrera eramateko. Beraz, beharrezkoa da bideren bat egotea finantza baliabideak aurrezleengandik inbertitzaileengana eskualdatzeko.

Eskaintzailea finantzaketa-gaitasuna duen pertsona da, bere errentaren zati bat aurrezten duelako. Dirua mugitu egiten du, alegia, eta ez badu hau egiten ez du ezer irabazten.

Eskatzaileak, berriz, finantzaketa-beharra du, adibidez, inbertsio berria egin behar duen enpresa edo etxebizitza erosi nahi duen norbanakoa.

Finantza sistema eskaintzaile eta eskatzaileen artean bitartekari lana egiten duten erakunde multzoez osaturik dago....

Jarraitu irakurtzen "Finantza Sistemak, Dirua eta Bankuak" »

Merkataritza Oztopoak eta Ordainketa Balantza: Gida Osoa

Ekonomia3,35 KB

Merkataritza Libreari Jarritako Oztopoak

Merkataritza libreari jarritako oztopoak nazioarteko merkataritza mugatzen duten neurriak dira. Hauek dira nagusiak:

  • Arantzelak

    Kanpoko produktuei ezartzen dizkieten zergak dira, helburu nagusia produktu nazionalak babestea izanik. Kanpoko merkantziak garestitzen dituzte eta konkurrentziaren arriskuak ekiditen dituzte. Arantzelen ezarpenak sortzen dituzten ondorioak honakoak dira:

    • Eraginkorrak ez diren enpresak babesten ditu.
    • Kontsumitzaileak merkeagoak diren produktuetatik urruntzen ditu.
    • Estatuaren diru-sarrerak gehitu egiten ditu.
    • Enplegu-maila mantentzeko edo sortzeko bidea ematen du.
  • Kontingenteak

    Inportazio-kopurua mugatzea da, hau da, herrialde batek inporta dezakeen produktu kopuru maximoa ezartzea.

  • Hesi

...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Oztopoak eta Ordainketa Balantza: Gida Osoa" »

Aldakuntza Teknologikoa, Inflazioa eta Neurketa

Ekonomia4,25 KB

1. Aldakuntza Teknologikoa eta Langabezia

Teknologia lanaren eta kapitalaren produktibitatearen eragilea da. Produktibitatea ateratzeko (Z)= ekoizpen kopurua (Y)/lan denbora erabilia (L) -> L=NXJXF, hau da... (N) Langile kopurua; (J) ordutegia eta (F) eraginkortasuna. Biztanleria aktiboa (A), beraz, produktibitatea (Z)= ekoizpen kopurua (y)/(N/A)XJXFXA. Produktibitatearen igoerak ezinbestean dakar ekoizpenaren gorakada eta J, F, A eta E (enplegu tasa (n/a)) ren jaitsiera.

Enplegu Politikak

  • Eskaintza politikak: lan eskaintza gutxitzea eta hori derrigorrezko heziketa luzatuz, emakumeak lan merkatutik ateratzen, erretiro adina aurreratzen eta ekonomia murgildua egonez.
  • Lan denboraren murrizketa: ordutegia murrizten eta ezohiko orduak kentzen.
  • Eskari
...
Jarraitu irakurtzen "Aldakuntza Teknologikoa, Inflazioa eta Neurketa" »

Enpresen Dimentsioa, Estrategiak eta Elkarketak

Ekonomia3,56 KB

Enpresaren Tamaina Neurtzeko Irizpideak

Enpresaren tamaina neurtzeko, hainbat irizpide erabiltzen dira. Langileriaren arabera neurtzen da normalean, baina bankuen kasuan, bezeroen gordailuen arabera. Beste irizpide batzuk honako hauek dira:

  • Langileen kopurua
  • Salmenten kopurua
  • Aktiboa
  • Baliabide propioak
  • Faktore-kostuen araberako ekoizpena
  • Mozkin edo etekin gordina
  • Cash flow
  • Sukurtsal, salmenta-gune, agentzia eta bulegoen kopurua

Dibertsifikazio Estrategiak

Dibertsifikatzea: Linea aldaketa eta merkatu berriak hartzen ditu barne. Enpresak produktu desberdinak eskaintzen ditu eta merkatu desberdinetan parte hartzen du.

  • Dibertsifikazio horizontala: Enpresaren eskaintza zabaldu egiten da, merkatuari produktu nagusiaren osagarria edo ordezkoa aurkeztuz.
  • Dibertsifikazio
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Dimentsioa, Estrategiak eta Elkarketak" »

Enpresaren Barne Antolakuntza eta Kudeaketa

Ekonomia2,54 KB

Barne Antolakuntza eta Kudeaketa

Planifikazioa

Helburu batzuk finkatu, hauek lortzeko estrategiak markatu, enpresaren politika eta erabaki irizpideak ezarri.

Antolakuntza Funtzioa

Antolakuntza

Enpresa osatzen duen pertsona bakoitzak egin behar dituen funtzioak eta hauen erantzunkizuna eta agintea definitzen dituen egitura diseinatzea helburu du.

Komunikazioa Enpresan

Barne komunikazioa bertikala edo horizontala izan daiteke.

  • Bertikala:
    • Goranzkoa: Langileengan hasten da eta zuzendaritzan bukatzen da. Helburua zuzendariek langileen arazoak ezagutzea da.
    • Beheranzkoa: Jatorria zuzendaritzan du eta bukaera langileengan. Horrela, zuzendariek langileei gauzak egiteko bidea adierazten diete.
  • Horizontala: Hierarkia maila berean dauden pertsonen artean komunikazioa
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Barne Antolakuntza eta Kudeaketa" »

Enpresen Zergak, Erantzukizuna eta Hazkundea

Ekonomia2,78 KB

Sozietateen gaineko Zerga (SZ): Izaera zuzen eta pertsonala duen tributu bat da. Ezaugarriak: Enpresek nortasun juridiko propioa dute zerga honengatik. Zerga-oinarria epe fiskalean lortutako errenta da. Hau honela osatzen da: errendimendu guztien baturak, gehikuntzak eta ondare murrizketak, diru-sarreren eta gastuen arteko diferentziaren bitartez. Tasa inpositiboa, gaur egun, %35ekoa da, nahiz eta subjektu pasiboaren sektorearen arabera beste tasa batzuk egon.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: Udal zerga bat da, hau da, zerga hau biltzen duena udala da. Zerga zuzena eta izaera errealekoa da, bere helburua lurralde nazionalean enpresa-jarduera bat izatea da. Enpresa-jardueratzat hartzen dira: abeltzaintzakoak, meatzaritzakoak...

Balio Erantsiaren

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Zergak, Erantzukizuna eta Hazkundea" »

Inflazioa, Helburu Makroekonomikoak eta Makromagnitudeak

Ekonomia3,63 KB

Inflazioa eta Ekonomia

Inflazioa ekonomia bateko prezioak modu jarraituan gora egitea da. Prezio batzuek gora egitean besteei gorantz eragiten diete.

Inflazioaren Arrazoiak

Arrazoiak:

Eskari Inflazioa

Herrialde bateko ekonomia eragileek enpresek ekoitzi dezaketena baino gehiago eskatzen badute, eskasia edo gehiegizko eskaria sortuko da. Eskaria handitzearen jatorria: enpresak, sektore publikoa edo familiak.

Kostuen Inflazioa

Kostuen inflazioa: 5 teoria:

  • Natura baliabideen garestitzearen ondorio
  • Soldatak-prezioan kiribilaren ondorio
  • Soldatak soldatak kiribilaren ondorio
  • Merkatuaren ahalmenaren ondorio
  • Interes-tasen ondorio

Edozein ekoizpen faktoreen ordainsariak igotzeak kate-erreakzioa eragingo du eta faktore guztietan eragingo du.

Inflazioaren Ondorioak

Ondorioak:

...
Jarraitu irakurtzen "Inflazioa, Helburu Makroekonomikoak eta Makromagnitudeak" »

Inflazio Ziurgabetasuna eta Espainiako Inflazioaren Etapak

Ekonomia3,14 KB

Inflazioaren Ziurgabetasuna

Inflazioak ziurgabetasuna eragiten du hainbat eragilerentzat:

  • Enpresak: Ez dakite etorkizunean produkzioak zer kostu izango duen eta zein preziotan salduko den.
  • Aurreztaileak: Ez dakite euren aurrezkiek epe luzera balioko duten.
  • Kontsumitzaileak: Ezin dute jakin ondasun eta zerbitzuen ordez ordaindu beharreko prezioa.
  • Langileak: Arazoak dituzte soldatak eskuratzeko etorkizunean, edo lanari eutsi ahal izango dioten.
  • Sektore Publikoa: Politikariek arazoak izango dituzte kapital ondasunetan egindako gastuak aurreikusteko.

Inflazioa Neurtzea

KPI (Kontsumo Prezioen Indizea): Kontsumitzaileak erosi duen zerbitzu eta ondasun multzo finko baten prezioa neurtzen du. Adierazten du zein aldaketa egon den produktu baten prezioan urte...

Jarraitu irakurtzen "Inflazio Ziurgabetasuna eta Espainiako Inflazioaren Etapak" »

Ekonomia eta Finantza Sistema: BPG, Inflazioa eta Burtsak

Ekonomia9,73 KB

) Ikuspegi Makroekonomikoa

Makroekonomiak ekonomia bere osotasunean, funtzionamendu orokorra eta portaera aztertzen ditu, zergatik herrialde batzuk ekonomikoki aurrera doazen eta beste batzuk atzera. Mikroekonomiak, berriz, merkatu, prezio eta produktu jakin batzuk baino ez ditu aztertzen.

Ekonomia Adierazleen Garrantzia

  • Inflazioa kontrolpean badago:
    • Pentsioak ez dira galduko.
    • Hilaren amaierara iristea errazagoa izango da.
    • Enpresek egoera finkoa izango dute, kezka larririk gabekoa.
  • Langabezia-tasak behera egiten badu:
    • Familien diru-sarrerak handiagoak izango dira.
    • Kontsumoa gora egingo du, eta honekin batera, eskaria eta enpresek langile gehiagoren kontratazioa.
    • Gobernuak paroarentzako dirua beste zerbaitetan erabiliko du, osasuna eta hezkuntza adibidez.
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Finantza Sistema: BPG, Inflazioa eta Burtsak" »

Kontabilitate Oinarriak eta Giza Baliabideak Enpresan

Ekonomia3,11 KB

Aktibo Ez-Korrontea (AEK)

Ibilgetu Ukiezina

  • Industria-jabetza
  • Merkataritza-funtsa
  • Aplikazio informatikoak
  • (Ibilgetu ukiezinaren amortizazio metatua)

Ibilgetu Materiala

  • Lursailak eta ondasun naturalak
  • Eraikuntzak
  • Instalazio teknikoak
  • Makineria
  • Altzariak
  • Informazioa prozesatzeko ekipamendua
  • Garraio-elementuak
  • (Ibilgetu materialaren amortizazio metatua)

Finantza Inbertsioak

  • Epe luzerako finantza-inbertsioak

Aktibo Korrontea (AK)

Izakinak

  • Merkataritzako gaiak
  • Lehengaiak
  • Produktu bukatuak

Zordun Komertzialak eta Kobratzeko Beste Kontu Batzuk

  • Bezeroak
  • Bezeroak, kobratzeko efektu komertzialak
  • Zordunak
  • Zordunak, kobratzeko efektu komertzialak
  • Ogasun Publikoa, zordun (hainbat kontzeptu)

Epe Motzeko Finantza Inbertsioak

  • Epe motzeko finantza-inbertsioak

Diruzaintza eta Beste Aktibo

...
Jarraitu irakurtzen "Kontabilitate Oinarriak eta Giza Baliabideak Enpresan" »