Giza Baliabideen Kudeaketa eta Lanaren Oinarriak
Giza Baliabideen Kudeaketa
Giza baliabideen kudeaketa: enpresaren giza elementuarekin lotutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa, enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea xede duena.
Giza Baliabideak
Giza baliabideak: enpresa antolakuntza osatzen duten pertsonak eta pertsona horiek dituzten gaitasun profesionalak dira. Lehiatzeko abantaila iturria denez, enpresak giza baliabideetan inbertitzen du.
Adibidez:
- Externalizazioa: kanpoko enpresak kontratatzea lehen enpresak berak egiten zituen gauzak egiteko.
Giza Baliabideen Kudeaketaren Funtzioak
Langileen Antolakuntza eta Plangintza
Giza baliabideen arloak lanpostuaren eskakizun bereizgarriak deskribatu eta aztertu behar ditu, lanpostu hori beteko duen pertsonak bete behar dituen funtzioekin lotuta.
Giza Baliabideak Biltzea
Enpresak langileak biltzeko teknikak garatu behar ditu.
- Barneko sistema: enpresako pertsonen hautagaitzak.
- Kanpoko sistema: enpresatik kanpoko pertsonak hautagaitzak jasotzeko (enplegu agentziak, internet...).
Langileak Hautatzea
Hautagaiak lanpostuari zer ekarpen egingo dion aztertu behar da bere osotasunean. Hautagaiak prest egon behar du beste batzuekin koordinatu eta arlo guztietara egokitzeko.
Pausoak:
- Aurkezpen-gutuna
- Curriculum vitae
- Hautaketa proba (teknikak)
Langileen Harrera Planak
Kontratatutako pertsona enpresan integratzeko.
Etapak:
- Aurkezpena
- Enpresan sartzea
- Prestakuntza
- Lanpostuak txandatzea
- Ebaluazioa
Harrerako Planak eta Langilearen Gora Egitea
Prestakuntza ekintzak, lanpostuen txandakatzea eta lanbidean gora egitea bultzatu behar dira.
Prestakuntza
Teknologiaren garapen bizkorraren ondorioz, langileen prestakuntzak etengabea izan behar du.
Motak:
- Harrerakoa
- Hasierakoa
- Gora egitekoa
- Etengabekoa
Jardunaren Ebaluazioa eta Langileen Kontrola
Langileek beren lanpostuan egindako jardueren efizientzia eta efikazia kalkulatzea du helburu.
Laneko Giroa eta Gogobetzea
Langileak jasotzen dituen estimuluak, lan eremuan nola jokatzera bultzatzen duena.
Hobetzeko:
- Jarraitzeko aukera
- Komunikazio-sistema egokiak
- Motibatzea
- Pizgarriak
Laguntzen duen faktoreetako bat lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarria egitea da.
Langileen Administrazioa
- Hautaketa prozesuak egitea eta kontratuak formalizatzea.
- Nominak eta gizarte aseguruak izapidetzea.
- Langileen eskubideak eta betebeharrak kontrolatzea.
Lan Harremanak
Langileak eta enpresa lotzen dituzten jarduerak dira, eta langileen ordezkarien bitartez egiten da.
- Sindikatua: langileen elkarte bat da, langile horiek dituzten interes komunak defendatzeko sortua.
- Negozio kolektiboa: lantegi, enpresa edo enpresa talde batean jarduera zer baldintzatan garatuko den adosteko, langileen eta enpresaburuen artean akordio bat lortzeko abiarazten den prozesua.
- Interes gatazka: gertatzen da bi solaskideek nork bere interesak defendatzen dituztenean eta bataren eta bestearen interesak talka egiten dutenean.
Laneko Arriskuen Prebentzioa
Laneko baldintzak hobetzea xede duen jarduera.
Erantzukizunak:
- Enpresaburuek: enpresan izan daitezkeen arriskuak ebaluatu, horiek saihesten ahalegindu, eta prebentzio-jarduerak planifikatu eta aplikatu behar dituzte.
- Langileak: beraien eta besteen osasuna zaindu.
- Ekoizleek, inportatzaileek eta tresnen hornitzaileek: behar bezala azaldu guztia.
- Administrazio publikoak: jarduerak gauzatu.
Lanaren eta Langileen Oinarriak
Lana
Lana: pertsonek enpresa barruan betetzen dituzten zereginen eta jardueren multzoa.
- Borondatezkoa
- Besteren konturakoa egiten dena
- Ordaindua
- Mendekoa
Langileen Eskubideak eta Betebeharrak
Oinarrizko eskubideak:
- Sindikatuko kide izatea.
- Greba egiteko eskubidea.
- Negozio kolektiborako eskubidea.
Lanarekin lotutako eskubideak:
- Lanean benetan jarduteko eskubidea.
- Lan osasunerako arauak izateko eskubidea.
- Era guztietako jareginetatik babesteko eskubidea.
Oinarrizko betebeharrak:
- Enpresaburuaren aginduak eta jarraibideak betetzea.
- Enpresaren produktibitatea hobetzen laguntzea.
- Enpresaren jarduerekin ez lehiatzea.
Lan Araudia
- Langileen Estatutua: langileek eta enpresek dituzten eskubide, askatasun eta betebehar guztiak garatzen eta zehazten ditu.
- Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoa: langileak sindikatuen bidez ordezkatuta egotearen funtsa den araudia.
- Europar Batasunaren Lan Araudiak: langileen gutxieneko bizi maila bermatzea xede duten Europako araudiak.
- Hitzarmen Kolektiboak: jarduera-sektore bateko langileen ordezkariek eta enpresako ordezkariek adosten dituzten hitzarmenak.
Lan Kontratua
Lan kontratua: enpresa baten eta langile baten nahiak islatzen dituen hitzarmen bat.
Edukia:
- Lan prestazioaren edukia
- Iraupena
- Ordainsaria
- Probaldia
- Lanaldia
- Kontratuaren forma
Iraupen mugagabeko kontratuak edo aldi baterako kontratuak.
Soldata
Soldata: langileak bere lan zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzaz jasotzen dituen ordainsariak.
Gaitasunen Kudeaketa eta Adimen Emozionala
Lana arrakastaz egitea lortzeko, langileak dituen jarrerak, balioak eta ezaugarri pertsonalak hobetu.
Adimen Emozionala
Adimen emozionala: norberaren eta besteen sentimenduak aitortzeko eta horiek erabiltzeko trebetasuna.
Gaitasun Pertsonala
- Autokontzientzia
- Autoerregulazioa
- Motibazioa
Gaitasun Soziala
- Empatia
- Trebetasun soziala
Motibazio Teoriak
Maslow
- Premia fisiologikoak
- Segurtasun premiak
- Gizarte premiak
- Autoestimua
- Bere burua errealizatzeko premiak
Herzbergen
Bi faktore:
- Higiene faktoreak (1, 2, 3)
- Motibazio faktoreak (4, 5)