Finantza Analisia: Ratioak eta Interpretazioa
Finantza Egoeraren Azterketa
Maniobra Funtsa (MF):
MF Positiboa
MF positiboa denean, enpresaren aktibo ez-korronteak eta aktibo korrontearen zati bat ondare garbiarekin edo pasibo ez-korrontearekin finantzatuta daude. Epe laburreko ondasunak eta eskubideak epe laburreko zorrak baino handiagoak direnez, enpresak ez du arazorik izango zor horiek ordaintzeko.
MF Negatiboa
MF negatiboa denean, aktibo ez-korrontearen zati bat pasibo korrontearekin finantzatuta dago. Ordainketa etendura arriskua dago, eta enpresak aktibo ez-korronteko elementuak saldu beharko lituzke, ondorio negatiboekin.
Ibilgetuaren Ratioa:
Ibilgetuaren Ratioa eta Maniobra Funtsa
Ibilgetuaren ratioak maniobra funtsaren interpretazioa berresten du. 1 baino txikiagoa izatea positiboa da, aktibo korrontearen zati bat ondare garbiarekin eta pasibo ez-korrontearekin finantzatuta dagoelako.
Likidezia, Altxortegia eta Erabilgarritasun Ratioak:
Likidezia Ratioa
Pixka gain:
Enpresak epe laburreko zorrak ordaintzeko gaitasuna du. Hala ere, balio hobeziñetatik gora egoteak baliabideak hobeto aprobetxatu ditzakeela adierazten du.
Altxortegia Ratioa
Orekatua:
Enpresak epe laburreko zorrak ordaintzeko gaitasuna du. Ratioen balioak nahiko orekatuta daude.
Erabilgarritasun Ratioa
Oso gain:
Enpresak epe laburreko zorrak ordaintzeko gaitasuna du, baina gaitasun hori izateko baliabideak gutxiegi aprobetxatzen ari da, errentagarritasuna galduz.
Azpi:
Ordainketa etendura arriskuan gaude, hiru ratio hauek hobeziñen azpitik daudelako.
Bermea Ratioa:
Ratio honek enpresaren eskubide eta ondasun guztiekin kanpoko zorrei aurre egiteko gaitasuna adierazten du. Balioa 1 baino txikiagoa balitz, enpresa porrot egoeran egongo litzateke. Kasu honetan, enpresaren aktibo osoa likidatuz gero, kanpoko zorrak ordaintzeko gaitasuna luke.
Zorpetze eta Finantzaketa Ratioak:
Bi ratio hauek enpresak finantzaketa metodoari buruz (barne, kanpo) egiten duen aukeraketa adierazten dute. Kasu honetan, enpresak barne finantzaketa proportzio handiagoan erabiltzen du kanpo finantzaketa baino.
Ratioen Laburpena
Ibilgetua: 1 baino txikiagoa: Aktibo ez-korrontea / (Ondare garbia + Pasibo ez-korrontea)
Likidezia: 1,5 - 1,8: Aktibo korrontea / Pasibo korrontea
Altxortegia: 0,8 - 1,2: (Zordun komertzialak + Epe laburreko finantzaketa + Eskudirua) / Pasibo korrontea
Erabilgarritasuna: 0,3 - 0,4: Eskudirua / Pasibo korrontea
Bermea: 1/1 - 2/2: Aktiboa / (Pasibo ez-korrontea + Pasibo korrontea)
Zorpetzea: 0,5 - 1,2: (Pasibo korrontea + Pasibo ez-korrontea) / Ondare garbia
Finantzaketa: 0,8 - 1,5: Ondare garbia / (Pasibo ez-korrontea + Pasibo korrontea)