Moneta-politikako tresnak

Ekonomia2,37 KB

Moneta-polikako tresnak

Erreserba minimoen mekanismoa haren bitartez, banku-sistemaren likidezia handitu eta txikitu egiten da. Izan ere, euroguneko kreditu-erakundeek betebeharra dute kutxa-koefiziente jakin bat gordetzeko, dagokien banku zentralean edo eskudirutan.

Merkatu irekiko eragiketak

Zalantzarik gabe, eragiketa horiek dira Europako moneta-politikako tresna nagusia. Funtsezko eragiketak dira eurosistemako moneta-politikan diruaren prezioa kontrolatzeko, eta zirkulazioan dagoen diru-kantitatea kudeatzeko ere. Merkatu irekiko eragiketetan, Europako Banku zentralak finantza-aktiboen kopuru jakin bat enkantean jartzen du aldian-aldian, interes-tasa jakin batean, dela finko, dela aldakorra. Europako Banku Zentralak enkante horietan ezartzen duen interes-tasa erreferentzia da ekonomia osorako. Izan ere, merkataritza-bankuek eskuratzen dute enkantean jarritako dirua eta bezeroei dirua maileguan ematen dietenean, eurei eskuratu zaiena baino interes-tasa handixeagoa ezartzen dute.

Erraztasun iraunkorrak

Merkataritza-bankuek beren herrialdeko banku zentralik jasotzen dituzte likidezia-erraztasunak dira. Erraztasun horiek eragina dute diruaren prezioan eta zirkulazioan dagoen diru-kantitatean.

Eraginak ekonomian

Moneta politikaren esparruan hartutako erabakiak 2 alderdi nagusi dagozkie:

Hedatzailea

Diru-eskaintza handitzeko, diru gehiago ematen zaie maileguan bankuei, dela interes-tasa jaitsita, dela kutxa-koefizientea murriztuta. Horren bidez, banku-sistemak diru asko du eta merke eta antzeko baldintzetan ematen die maileguan familiei. Horrela, ordaindu beharreko interesen bolumena jaitsi egiten da, eta familiek kontsumitzeko duten errenta nahiz enpresek inbertitzeko dutena handitu egiten da, horrela, eskari agregatuaren bolumena handitu eta ekoizpena eta enplegua hazi egiten dira. Prezioek ez lukete zertan igo. Hala ere, eskaria asko handitzen baldin bada eta ekoizpena neurri berean hazten ez bada, ondasunen eskaria sortzen da, eta horrek ezinbestean dakar inflazioa.

Murriztailea

Diru-eskaintza murrizteko, diru gutxiago ematen zaie maileguan bankuei, interes-tasak igota edo kutxa-koefizientea handituta. Ordaindu beharreko interesen bolumena handitzen bada edo diruaren prezioaren igoeraren eraginez maileguak lortzea zailagoa bada, familiek gutxiago kontsumitzen dute, eta enpresek gutxiago inbertitzen dute.

Deskargatu

PDF Word HTML