Hornikuntza Funtzioa eta Inbentarioen Kudeaketa
Hornikuntza funtzioa
Enpresaren jarduerarako (salmenta edo ekoizpena) beharrezkoak diren materialak erosi eta ekoizpen edo merkaturatze prozezu bakoitza hasten den arte biltegiratzea.
Oinarrizko funtzioak
Erosketak: Ekoizpen zein merkaturatze sailek behar dituzten produktuak erosi behar dira, prezioa, kalitatea, entrega epea... kontuan izanik. Hornitzaileak ongi hautatzea garrantzitsua da errentagarritasuna handiena ateratzeko.
Biltegiratzea: Ekoizpen zein merkaturatze sailek erositako materialak behar diren arte biltegian gorteko dira. Leku bat beharko da produktuak ongi antolatuta gordetzeko.
Inbentarioen kudeaketa: Enpresaren ekoizpen eta merkaturatze beharrei erantzuteko zenbat izakin eduki behar den eta zer eskabide erritmo izan behar den zehaztuko duen sistema garatu behar da.
Hornikuntza zikloa
Erosketa egiten den unetik produktua bezeroei saltzen zaien arte igarotzen den tartea da. Ziklo hau desberdina izango da industri eta merkatal enpresa batean: Industri enpresatan, erositako lehengaiak biltegian gordetzen dira ekoizpen prozesuan behar diren arte eta produktuak ekoiztutakoan, horiek ere biltegiratuko dira saldu arte. Merkatal enpresatan hornikuntza zikloa murriztu egiten da: erositako merkagaiak saltzen diren arte biltegiratuko dira.
Izakinak
(Existencias) biltegiratzen den edozein material da eta mota desberdinekoak izan daitezke: lehengaiak, produktu erdi landua, produktu bukatua, merkatagaiak (eraldatu gabe saloresten direnak), eta beste batzuk: erregaiak, odezko piezak, bilgarriak, bulego materiala, hondakinak...
Inbentarioen kudeaketa
Enpresak baliabideak biltegiratu behar ditu, ondorengoa ez gertatzeko: - Stock haustura: ezusteko eskaera baten ondorioz biltegian produktu barik gelditzea. - Ekoizpen eta salmenta erritmoen artean aldeak egon daitezkeelako. - Rappel: kopuru handiak erostean hornitzaileek deskontuak ematen diztutelako. Aukera horretaz baliatuta kostuak murriztu daitezke, eta soberakina biltegiratuta geldituko da.
Baina, enpresak izakin maila jakin bat mantendu eta kudeatzeak garrantzitsuak diren kostuak dakartza: - Eskabide kostuak: eskabide bat egitean sortzen diren administrazio kostuak dira. - Erosketa-kostuak: hornitzaileari erosten diogun produktuaren kantitatea bider haren prezioa. - Inbentarioen mantentze-kostuak: biltegian izakin kopuru jakin bat edukitzeak enpresari dakarzkion kostuak dira: soldatak, aseguruak... - Stock hausturaren kostuak: enpresa eskaerei aurre egiteko izakin gabe gelditzean sortutako gastuak.
Eskabide optimoaren eredua, Wilson
Inbentarioen kudeaketa sistema ahalik eta egokiena izateko eskabide bakoitzean zer kantitate eskatu behar den zehaztea da. Eredu honetan, eskabide-bakoitzean erosten den kantitatea, produktuaren eskaria, prezioa eta hornidura-epea kostatea direla suposatzen da. Adierazlea hauek izan behar dira kontuan: gehiengo stocka, Ss eta Ep. Grafikoaren azalpena: izakinen maila eskabide punturaino jaisten denean, eskabidea egiten da. Enpresak eskabidea jasotzen duen arte, izakinen mailak behera egiten du, baina segurtasun stocketik behera ez jaistea lortu behar da beti.
Inbentarioen kudeaketa - ABC eredua
Izakinak garrantziaren arabera sailkatzeko erabiltzen da, izakinen garrantzia zenbatekoa, halako zorroztasunez kudeatu beharko dira. A izakinak: aurtikulu garrantzitsuenak, biltegiko guztizko balioaren %60-80 eta artikulu kop.%20. B izakinak: biltegiko balioaren %10-20 eta kopuruaren %30, aurrekoak baina garrantzi gutxiago. C izakinak: biltegiko balioaren %5-10 eta kop.%50, garrantzi gutxien.