Finantza Sistema
Finantza Bitartekariak
Bankuko Finantza Bitartekariak
Banku-entitateek osatzen dute. Dirua sortzeko gaitasuna dute eta horien finantza aktiboak ordaintzen dira dirua baitira. Bereizketak hauek dira:
- Bankuak: Enpresa pribatuak dira eta helburu nagusia mozkinak lortzea da bazkideen artean banatzeko.
- Aurrezki-kutxak: Irabazteko asmorik gabeko entitateak dira. Lortutako irabaziak edo mozkinak inbertsioetarako eta gizarte ekintzetarako erabiltzen dira.
- Kreditu-kooperatibak: Jabeak dira dirua gordetzen dutenak eta hauek ere finantza zerbitzuen onurak hartuko dituzte.
Banku-entitateek emandako zerbitzuak: gordailuak hartu eta maileguak eman. Lehenengoei emandako interesa, bigarrenei kobratutakoa baino txikiagoa izango da. Diferentziatik irabazia edo mozkina lortuko dute. Beste zerbitzu batzuk ematen dituzte: nominak eta erreziboak helbideratu, ordaintzeko eta kreditu tresnak, banku transferentziak...
Bankukoak Ez Diren Finantza Bitartekariak
Dirua sortzeko gaitasunik ez dutenak dira. Aipagarrienak:
- Sozietateak eta inbertsio-fondoak: Hartutako dirua erabiltzen dute finantza produktu kartera erosteko. Karteraren balioa igoz gero, irabaziak eta mozkinak lortuko dira eta alderantziz, galerak. Bere abantaila da arriskua bereizten dela.
- Pentsio-fondoak: Langileek aktiboan dauden bitartean, periodikoki dirua jartzen dute eta inbertitzen da irabaziak edo mozkinak lortzeko. Erretiroa ailegatzean, diru kantitate bat itzultzen diote.
- Aseguru-etxeak: Arrisku mota desberdinak dituzte, sutea, lapurreta...
- Leasing entitateak: Enpresei ekipo-ondasunak alokatzen dizkiete eta kontratu bukaeran erosteko aukera egongo da.
- Factoring entitateak: Enpresek hirugarrenekiko dituzten fakturak edo kredituak kobratzen dituzte ordainketa baten truke.
Finantza Aktiboak
Balio duten tituluak dira. Erosten duenari errenta jasotzeko eskubidea ematen diote. Ezaugarriak:
- Errentagarritasuna: Dirua uzteagatik errendimendu bat eskatzen da. Ezaguna baldin bada, errenta finkoko aktiboa izango da eta ezezaguna baldin bada, errenta aldakorreko aktiboa.
- Arriskua: Zenbat eta handiagoa izan utzitako dirua errekuperatzeko segurtasuna, orduan eta txikiagoa izango da arriskua eta alderantziz.
- Likidezia: Aktibo baten likidezia diru bihurtzeko erraztasuna da.
Akzio eta Obligazioen Jaulkipena
Enpresek diru bolumen handia behar dutenean bi finantza iturri nagusi:
- Akzioen jaulkipena: Sozietate anonimoek behar duten kapital osoa zati txikietan eta berdinetan zatitzen dute eta inbertitzaileen artean saltzen dituzte.
- Obligazioen jaulkipena: Sektore publikoak eta enpresek behar duten guztizko dirua zati txikietan eta berdinetan zatitzen da eta inbertitzaileen artean saltzen dituzte.
Akzio eta Obligazioen Arteko Aldeak
- Akzioa errenta aldakorreko titulua eta obligazioa errenta finkokoa.
- Akzioa kapitalaren zati bakoitza da eta obligazioa jasapenarena.
- Akzioa S.A. batek sortzen du eta obligazioa sektore publikoak edo enpresa batek.
- Akzioduna enpresaren zati baten jabea da eta obligazioduna enpresaren hartzekoduna.
- Enpresak irabaziak lortzen baditu, akziodunak irabazietan parte hartuko du, obligaziodunak hitzartutako interesa kobratuko dute, besterik ez.
- Enpresak galerak izanez gero, akziodunak ez du ezer jasoko eta obligaziodunak hitzartutako interesa. Akzioak arrisku handiagoa du.
Balioen Merkatua eta Burtsa
- Oinarrizko merkatua: Merkatu honetan tituluak jaulki eta lehenengoz saltzen dira. Salmenta horri tituluak kolokatzea esaten zaio eta finantza bitartekarien bitartez egiten da.
- Bigarren mailako merkatua (burtsa): Euren garaian jaulkitako tituluak saltzen dira, bigarren eskuko merkatua da. Burtsa, garrantzitsuena eta ondoen antolatuta dagoena da.