Enpresaren Sailkapena eta Finantza Plangintza
Enpresaren Sailkapena
Zer Jarduera egiten duen, Tamainaren arabera, Ekoizpen Baliabideen Jabetza, Forma Juridikoa
Enpresaren forma juridikoa:
- Banakoa: ez dute forma juridikorik.
- Sozietateak: forma juridikoa dute.
- SA: eratzeko gutxieneko kapitala 60.000
- SL/SM: eratzeko gutxieneko kapitala 3.000
- Koop: estatuetan finkatutakoa (denak mugatuak daude jarritako kapitalera)
Enpresaren Osagaiak:
- Gizataldea: enpresarekin lotura zuzena duten pertsona guztiak.
- Kapital ondasunak: enpresak bere lana egiteko dauzkan materialak.
- Enpresaren antolaketa (organigrama): enpresa baten egitura erakusten duen adierazpen grafikoa.
- Ingurunea:
- Orokorra: enpresa guztiei berdin eragiten dieten faktoreak.
- Espezifikoa: enpresa bakoitzari bere ezaugarrien arabera eragiten dioten faktoreak.
Enpresaren Finantzaketa
Barne Baliabideak:
Enpresaren baliabide egonkorrak.
- Kapitala: enpresaren bazkideek jarritako dirua.
- Erreserbak: mozkinak daudenean, enpresak banatu gabe uzten dituenean enpresan bertan.
Kanpo Baliabideak:
Barne baliabideak nahikoa ez direnean, banku sistemara jotzen dute enpresek dirua uzteko eskatzera.
- Maileguak: behar duzun efektiboa berehala jasotzen da 40.000 arte.
- Kredituak: aldean eramateko eskudirua 3.000 arte.
Enpresen Obligazioak
Gizarte Obligazioak
- Gizarte Segurantza: sektore publikoaren prestazio gehienetarako eskubiea izateko enpresek eta langileek banatu egiten dituzte hilabetero egin beharreko ekarpenak.
Obligazio Fiskalak:
- Zergak: sektore publikoak exijitutako ordainketak.
- Zuzenak: diru-sarrerak edo mozkinak izateagatik ordaintzen dira.
- PFEZ: pertsonek ordaintzen dute.
- SZ: enpresek ordaintzen dute.
- Zeharkakoak: sektore publikoak exijitutako ordainketa.
- BEZ: kontsumoa zergatzen dute.
- BEREZIAK: elektrizitatea, ura, gasolina.
- Tasak: zerbitzu publiko baten truke ordaintzen dira.
- Zuzenak: diru-sarrerak edo mozkinak izateagatik ordaintzen dira.
Finantzen Plangintza
Aurrezkia eta Zorra:
- Aurrezkia: gure diru-sarreratik kontsumitzen ez dugun zatia.
- Zorra: aurrezkiaren kontrakoa.
Aurrezteko Arrazoiak:
Larrialdiei edo ustekabekoei aurre egiteko.
Zenbat Aurreztu behar da?
Aurreztu beharreko zenbatekoa egoera pertsonalen eta ekonomikoen araberakoa da.
Nola egiten dira Aurrekontuak eta zer eduki behar da kontuan?
Gure gastuak eta sarrerak hobeto antolatu ahal izateko aurrekontuak egitea izaten da egokiena. Gastuak eta diru-sarreren plangintzak kontuan eduki behar dira.