Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Merkataritza Saila eta Merkatuaren Segmentazioa

Ekonomia3,07 KB

Merkataritza Saila: Funtzioak eta Harremanak

Merkataritza Saila: Kontsumitzaileari enpresak ekoiztutako ondasun eta zerbitzuak helarazteko behar diren jarduera multzoa barne hartzen du.

Funtzio nagusiak

  • Plangintza eta Kontrola: Etorkizunerako jarduerak planifikatzen dira eta benetako emaitzarekin konparaketa egiten da.
  • Merkatuaren Azterketa: Inkesta, behaketa eta elkarrizketa bidez informazioa ateratzen da, enpresariak erabakiak hartzeko.
  • Promozioa eta Publizitatea: Publizitate bidez produktua ezagutaraztea eta salmenta handitzea du helburu, diru-sarrera nagusiak lortzeko.
  • Salmenta: Salmenta zuzena eta bitartekaria antolatzen dira. Salmenta da garrantzitsuena, enpresak diru-sarrerak lortzen dituelako.

Beste sailekiko harremanak

Merkataritza Sailak...

Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Saila eta Merkatuaren Segmentazioa" »

Diruaren Historia, Funtzioak eta Eskariaren Faktoreak

Ekonomia3,79 KB

Diruaren Historia

Merkatugai Dirua

Hasieran, ordaintzeko ondasunak erabiltzen ziren (trukea). Ondasun hauek balioa bazuten, merkatu-gai dirua zen.

Adibideak:

  • Gatza
  • Ehunak
  • Kakaoa
  • Abereak

Arazoak:

  • Ondasun batzuk zatiezinak ziren.
  • Beste batzuk ez-iraunkorrak ziren (azkar kontsumitu behar ziren).
  • Gordetzeko leku aproposak eduki behar ziren.

Horregatik, arazo hauek ekiditeko, metal preziatuak erabiltzen hasi ziren, batez ere urrea eta zilarra.

Metal Preziatuen Abantailak:

  • Pisu gutxikoak
  • Iraunkorrak
  • Zati zitezkeen

Metal Preziatuen Arazoak:

Kalitatea eta pisua konprobatu behar ziren. Arazo hauek konpontzeko TXANPONAK sortu ziren.

Paper Dirua

Metal preziatuak erabiltzen ziren ordaintzeko. Bitxigileek segurtasun kutxak zituzten (bitxiak gordetzeko), eta lapurretak zirela...

Jarraitu irakurtzen "Diruaren Historia, Funtzioak eta Eskariaren Faktoreak" »

Sektore Publikoa, Zergak eta Ekonomia Politika

Ekonomia4,93 KB

Sektore Publikoaren Zeregin Makroekonomikoak

Fiskala

Zergak ezarri eta kobratu.

Arautzailea

Jarduera ekonomikoetan eragina duten administrazio lege eta xedapenak ematen ditu. Monopolioak kontrolatu, kontsumitzaileak babestu publizitatearekin, etab.

Ondasunen eta Zerbitzuen Hornitzailea

Ondasun eta zerbitzu publikoak eskaintzen ditu.

Birbanatzailea

Errenta edo aberastasunaren banaketa aldatu nahi du, bidezkoagoa izan dadin.

Egonkortzailea

Ekonomiaren gorabehera handiak saihesten saiatzen da.

Zergak Ezartzea

Eragile ekonomikoei (familiei, enpresei) jarduera ekonomiko bat egiteagatik (adibidez, lan egiteagatik) ordaintzera behartzea.

Helburuak

  • Gastu publikoak estaltzea, gastuak ordaindu ahal izateko.
  • Errentaren banaketa aldaraztea (adibidez, errenta gehiago
...
Jarraitu irakurtzen "Sektore Publikoa, Zergak eta Ekonomia Politika" »

Merkatuaren Hutsegiteak: Zergatiak eta Konponbideak

Ekonomia2,82 KB

Merkatuaren Hutsegiteak

Merkatuak batzuetan huts egiten du. Merkatuaren kanpotik sortutako eragozpenak direnean gertatzen da, adibidez, kutsadura. Eragozpenak ez ezik, eragin positiboak ere izan ahal dira, esaterako, osasun ona izatea. Merkatuaren eraginak bi motatakoak izan daitezke: ekoizpenari dagozkionak eta kontsumitzaileari dagozkionak, hau da, eskaintza eta eskaria eraginak dituztenak.

Merkatu eraginkorra lortzeko, beharrezkoa da baldintza idealak izatea, baina errealitatean oso zaila da, merkatuaren hutsegiteengatik. Hutsegite nagusiak hauek dira:

  1. Lehia ez-osoa
  2. Kanpoko eraginak
  3. Informazio ez-osoa

Kanpoko Eraginak

Sortzen dira merkatu prezioan ez direnean sartzen ekoizpenaren eta kontsumoaren bigarren mailako ondorioak. Kanpoko eragina agertuko...

Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren Hutsegiteak: Zergatiak eta Konponbideak" »

Errenten Banaketa eta Lan Merkatuaren Funtzionamendua

Ekonomia5,65 KB

Unitatea: Errenten Banaketa

Errenten banaketa

Herrialde bateko errenten banaketa 2 faktoreren araberakoa da:

  • Soldaten arteko aldaeren araberakoa. Soldaten arteko aldea oso handia bada, errentaren banaketa ez da berdintasunezkoa izango.
  • Aberastasunaren banaketaren araberakoa. Herritarren aberastasunaren ehunekoa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da errenten arteko aldea.

Ekoizpen faktoreak

  • Lanarekin soldata lortzen dugu.
  • Kapitalarekin interesak.

Oinarrizko Kontzeptuak

Errenta ekonomiako ekoizpen faktoreen jabeek jasotzen duten guztizko diru-sarrerak dira.

Zergak hiritarrek eta enpresek sektore publikoari derrigor egiten dizkioten ekarpenak dira.

Transferentziak sektore publikoak hiritarrei eta enpresei ematen dizkien laguntzak eta...

Jarraitu irakurtzen "Errenten Banaketa eta Lan Merkatuaren Funtzionamendua" »

Enpresen Ezaugarriak eta Hazkunde Estrategiak: Gida Osoa

Ekonomia2,8 KB

Multinazionalen Ezaugarriak

Enpresa handien merkatu-hedapen prozesutik sortzen dira:

  1. Osotasunean lortutako onurei esker orekatzen diren enpresak dira.
  2. Goi-mailako teknologia erabiltzen dute, etengabeko hazkundean egon ahal izateko.
  3. Merkatu berrietan sartzeko erraztasun handia dute.
  4. Helburu ekonomiko argia dute: dirua irabaztea.
  5. Jarduten duten herrialdeetako sistema politiko-ekonomikoa ezin hobeto ezagutzen dute.
  6. Botere ekonomiko eta sozial oso handia dute.
  7. Etengabeko hazkundean dauden enpresak dira.

ETEen Ezaugarriak

  1. Enpresa-hezkuntza gutxi: Enpresaburuak ezagutza tekniko gutxi izaten du.
  2. Finantza-gaitasun gutxi: Finantza-merkatuetara sartzeko aukerarik ez dute.
  3. Langileen kualifikazioa eta prestakuntza teknikoa: Batzuetan, langileen kualifikazioa eta prestakuntza
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Ezaugarriak eta Hazkunde Estrategiak: Gida Osoa" »

Ekonomiaren Oinarriak: Dirua, Inflazioa eta Merkatuak

Ekonomia6,49 KB

Diru motak eta Interes-tasa

Diru motak

  • Legezko dirua: Diru fisikoa da. EBZ (Europako Banku Zentrala) arduratzen da diru horren emisioaz eta kontrolaz Espainian.
  • Banku-dirua: Bankuko kontuetan dagoen dirua.
    • Ageriko gordailuak: Edozein momentutan erabil daitezke (kontu korronteak).
    • Aurrezki-gordailuak: Dirua gorde eta eskuragarri edukitzeko.
    • Epe finkoko gordailuak (ezarpenak): Dirua denbora batez bankuan uzten da, eta ezin da berehala atera.

Interes-tasa

Interesa

Dirua alokatzeagatik (mailegatzeagatik) ordaintzen den prezioa.

Interes-tasa ezartzeko faktore nagusiak

  • Eragiketaren arriskua: Arrisku handiagoa → interes handiagoa.
  • Likidezia: Zenbat eta errazago bihurtu diru, orduan interes txikiagoa.
  • Maileguaren iraupena: Denbora luzeagoa → interes handiagoa.
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarriak: Dirua, Inflazioa eta Merkatuak" »

Ekonomiaren Gakoak: Inflazioa, Moneta Politika eta Interes-tasak

Ekonomia3,07 KB

Prezioak eta Inflazioa

Ekonomia bateko ondasun eta zerbitzuen prezioen hazkunde iraunkorra da.

Zergatik Gerta da Inflazioa?

  • Eskaeraren inflazioa: Ondasun-eskari gehiegi dagoenean.
  • Kostuen inflazioa: Ekoizpen-faktoreen prezioa handitzen denean.
  • Moneta-inflazioa: Diru gehiago dagoenean zirkulazioan ondasunak baino.

Inflazioaren Neurketa

  • Adierazlea: KPI (Kontsumo Prezioen Indizea), hilero produktuen prezioak gainbegiratuz.
  • Arduraduna: INE (Estatistikako Institutu Nazionala).
  • Deflazioa: Produktuen prezioen jaitsiera orokor eta iraunkorra.

Moneta Politika

Diru-politika: Zirkulazioan dagoen diru-kopurua edo diruaren prezioaren kontrola eskari erantsian eragiteko hartzen diren neurrien multzoa da.

  • Eurosistema: EBZk (Europako Banku Zentralak) eta euroguneko herrialdeetako
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Gakoak: Inflazioa, Moneta Politika eta Interes-tasak" »

Euskal Ekonomiaren Oinarriak: BPG, Kontsumoa, Inbertsioa eta Zerga Politika

Ekonomia10,51 KB

1. HAZUNDEA ETA EKOIZPENA

Barne Produktu Gordina (BPG): herrialde batean denbora-aldi batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da.

Ezaugarriak:

  • Moneta bat erabiltzea neurtzeko: ondasuna eurotan neurtzeko aukera ematen du.
  • Ondasun berrien transakzioak: Ondasun eta zerbitzu berriei dagozkien transakzioak soilik kontabilizatzen ditu.
  • Azken ondasunak soilik kontabilizatzen ditu: Tarteko ondasunen balioa jada sartuta dago.
  • Barruan ekoitzitakoa neurtzen du: Aztergai duen herrialdearen mugen barruan ekoitzitakoa baloratzen da, enpresaren nazionalitatea edozein dela ere.
  • Denbora-aldiari egiten dio erreferentzia.

Formula:

BPGmp = C + I + G + (X - M)

  • C: Kontsumoa
  • I: Inbertsioa
  • G: Gobernuaren gastua
  • X: Esportazioak
  • M: Inportazioak

1.2 Kontabilitate

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Ekonomiaren Oinarriak: BPG, Kontsumoa, Inbertsioa eta Zerga Politika" »

Makroekonomia: Kontzeptuak, Politikak eta Adierazleak

Ekonomia7,42 KB

Makroekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Definizio Nagusiak

BPG (Barne Produktu Gordina)

Herrialde batean aldi jakin batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.

Gastuaren Metodoa

Familiak kontsumitutakoaren, enpresek inbertitutakoaren eta administrazio publikoak gastatutakoaren batura da.

Kontabilitate Nazionala

Herrialde baten barruan aldi jakin batean egiten diren ekonomia-jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duen adierazle multzoa da.

BPG Nominala eta Erreala

Balio nominaleko BPG deflakatzearen bidez balio errealetara pasatzeari deritzo.

BPG Mugak

  1. Ez ditu kontuan hartzen ekonomia batek ekoitzitako azken ondasun eta zerbitzu guztiak.
  2. Ez du neurtzen ondasunen eta zerbitzuen trukea dirurik erabiltzen ez
...
Jarraitu irakurtzen "Makroekonomia: Kontzeptuak, Politikak eta Adierazleak" »