Merkataritza Saila eta Merkatuaren Segmentazioa

Ekonomia3,07 KB

Merkataritza Saila: Funtzioak eta Harremanak

Merkataritza Saila: Kontsumitzaileari enpresak ekoiztutako ondasun eta zerbitzuak helarazteko behar diren jarduera multzoa barne hartzen du.

Funtzio nagusiak

  • Plangintza eta Kontrola: Etorkizunerako jarduerak planifikatzen dira eta benetako emaitzarekin konparaketa egiten da.
  • Merkatuaren Azterketa: Inkesta, behaketa eta elkarrizketa bidez informazioa ateratzen da, enpresariak erabakiak hartzeko.
  • Promozioa eta Publizitatea: Publizitate bidez produktua ezagutaraztea eta salmenta handitzea du helburu, diru-sarrera nagusiak lortzeko.
  • Salmenta: Salmenta zuzena eta bitartekaria antolatzen dira. Salmenta da garrantzitsuena, enpresak diru-sarrerak lortzen dituelako.

Beste sailekiko harremanak

Merkataritza Sailak beste sailekin koordinatu behar du zuzendaritzak markatutako helburuak lortzeko:

  • Ekoizpen Saila: Kantitatea eta kalitatea jakin behar du produktu bat ateratzeko. Kontsumitzaileen nahietan eta lehentasunetan aldaketak antzematen ditu.
  • Finantza Saila: Merkataritza Sailak behar duen dirua Finantza Sailak onartu behar du, eta produktuen prezioa erabakitzeko (lehiakorra izateko) ere koordinatzen dira.
  • Giza Baliabideen Saila: Langileak aukeratu eta kontratatzeko.

Produktibitatea

Produktibitatea edo ekoizkortasuna aldi bateko ekoizpena eta ekoizpen hori lortzeko erabiltzen dituen baliabideak erlazionatzen ditu.

Merkatuaren Segmentazioa

Merkatuaren segmentazioa merkatu bat ezaugarri homogeneoak dituzten talde txikiagotan banatzea da.

Segmentazio irizpideak

  • Irizpide demografikoak:
    • Sexuaren arabera: Izenak, itxurak eta usainak desberdinak izan behar dira, kontsumitzailearen sexuaren arabera.
    • Adinaren arabera: Produktuaren aurkezpenak eta esloganak aldatuko dira.
    • Familia motaren arabera: Zenbat seme-alaba diren kontuan hartuta.
  • Irizpide geografikoak: Bizi diren lekuaren arabera.
  • Irizpide soziologikoak: Bezeroen maila soziala kontuan hartu behar da, ikasketa maila, errenta, maila kulturala eta lanbidearen arabera.
  • Fideltasuna:
    • Ohiko bezeroak: Sarritan produktua erosten dutenak.
    • Noizbehinkako bezeroak: Noizbait erosten dutenak.
    • Bezero potentzialak: Eros dezaketenak.
  • Maiztasuna:
    • Bezero oldarkorrak: Azkar erosten dute eta pentsatu gabe; itxura zaindu behar da.
    • Bezero zentzuzkoak: Erosi baino lehen ondo pentsatzen dutenak; beraz, ezaugarri teknikoak zaindu behar dira.
  • Etxebizitza mota: Txikia, handia edo familia bakarreko etxearen arabera sailkatzen direnak.

Deskargatu

PDF Word HTML