Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Administrazio Prozesa: Enpresaren Xedeak eta Helburuak

Ekonomia1,91 KB

Fase mekanikoa: Plangintza - Antolakuntza - Fase dinamikoa. Kudeaketa - Kontrola

Taylor: Lana arrazionaldu / Denbora galduak desagerrarazi / Bulego tekniko bat: lanak antolatu / Zereginak diseinatu / Funtzioak espezializatzea / Nagusi bat baino gehiago / Soldata pizgarriak Fayol: Lanaren banaketa / Hierarkia / Aginte bakarra / Sarien banaketa / Aginte-erantzukizunaren arteko oreka Mayo: Lana gizatiago bihurtu / Pizgarri materialak eta beste motatakoak / Langileari kasu egin

Antolakuntza Formala

Asmoen egitura bat da, ongi definituta eta zehaztuta, enpresak bere elementuak lekurik egokienean kokatzeko helburua duena

Eredu liniala hierrarkikoa: A: Soila da. Ulertzeko erraza. Aginte eta eratzukizu arloak ondo zehastuta. Erabakiak bizkor hartzeko gaitasuna....

Jarraitu irakurtzen "Administrazio Prozesa: Enpresaren Xedeak eta Helburuak" »

Enpresaren Ondarea eta Kontabilitatea

Ekonomia2,7 KB

Informazioa enpresan

Kontabilitatea: Enpresaren ondarea eta enpresaren informazio ekonomikoa erregistratzeko arauak eta oinarri zientifikoak aztertzen dituen ekonomia-zientzia da.


Enpresaren Ondarea

Enpresaren ondarea: Enpresa batek dituen ondasunen, eskubideen eta betebeharren multzoa da. Behar bezala balioztatua, ondasun, eskubideen eta betebeharren xedearen arabera.


Aktiboak: Enpresaren egitura ekonomikoa adierazten du; hau da, inbertsioen guztizkoa edo funtsen erabilera.


Ondare garbiak eta pasiboak: Enpresaren egitura finantzarioa adierazten dute; hau da, enpresak dituen finantzazio-baliabideen jatorria.


Ondare Multzoak

Osagai homogeneoak adierazten dituzte, elementuok antolatzeko oinarrizko irizpidearen arabera.

Ondare-multzoak enpresan irauten...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Ondarea eta Kontabilitatea" »

Giza Baliabideen Kudeaketa: Funtzioak eta Gakoak

Ekonomia2,77 KB

gaia: Giza Baliabideen Kudeaketa

Enpresaren giza elementuarekin lotutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa da. Helburua enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea da.

Betetzen dituzten funtzio nagusiak

  • Laneko giro ona eta gogobetetzea
  • Langileen administrazioa
  • Lan-harremanak
  • Laneko arriskuen prebentzioa

A) Laneko giro ona eta gogobetetzea

Giza baliabideen kudeaketa-funtzio honen helburu nagusia lanean giro ona lortzea da.

Hainbat faktorek eragiten dute laneko giro onean, besteak beste, lanbiziitza eta familiabizitza bateragarri egitea.

Bateragarri egiteak esan nahi du familiako bizitzaren kalitatea hobetzea, lanean zenbait neurri hartuz. Adibidez, telelanak (etxetik lan egiteak) langileen bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoa...

Jarraitu irakurtzen "Giza Baliabideen Kudeaketa: Funtzioak eta Gakoak" »

Merkataritza Legedia: Enpresen Obligazioak eta Eskubideak

Ekonomia2,88 KB

Merkataritza Legedia

Zuzenbidean, Merkataritza Zuzenbidea izeneko adarrak arautzen du enpresaburu batek elementu pertsonalen eta errealen bidez egiten duen jarduera ekonomikoa; hots, zuzenbidearen adar horrrek arautzen du enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa.
Merkataritzako Kodea da Espainian merkataritza-eragiketak arautzen dituen lege-esparru nagusia.
Baina Merkataritzako Kodeak ez du bere baitan hartzen merkataritza-legedia guztia.


A) Enpresaren Obligazioak eta Eskubideak

Kontabilitate Arauak


Merkataritzako Kodeak kontabilitatearen alorreko obligazioak ezartzen ditu:
  • Enpresaburuak enpresaren jardueraren kontabilitate ordenatua eraman behar du, urteko kontuen liburua eduki behar dute.
  • Kontabilitatea enpresaburuak zuzenean eraman dezake,
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Legedia: Enpresen Obligazioak eta Eskubideak" »

Ekoizpen Kostuak eta Banaketa Estrategiak Enpresan

Ekonomia2,78 KB

Ekoizpen Kostuak eta Mozkinaren Optimizazioa

Ekoizteak kostuak dakartza. Enpresaren arduraren ikuspegitik, ekoizpen maila desiragarria guztizko mozkina maximizatzen duena izango da; hau da, guztizko sarreren eta guztizko kostuen arteko alderik handiena duena.

Guztizko Kostua (GK)

Guztizko Kostua (GK) ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabilitako baliabide guztien merkatu balioa da. Kostu finkoa eta kostu aldakorra batuz lortzen da guztizko kostua (GK = KF + KA).

Kostu Finkoak (KF)

Kostu Finkoak (KF) ekoizpen maila aldatzen ez diren kostuak dira; adibidez, lantegiaren eta makinen kostua.

Kostu Aldakorrak (KA)

Kostu Aldakorrak (KA) ekoizpen maila aldatzen denean aldatzen diren kostuak dira; adibidez, lehengaiak eta energiaren kostua.

Bataz Besteko Kostua

...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen Kostuak eta Banaketa Estrategiak Enpresan" »

Enpresa Mota Desberdinak: Gida Osoa

Ekonomia4,29 KB

Enpresa Mota Desberdinak Forma Juridikoaren Arabera

Enpresa bat sortzeko orduan, bere forma juridikoa erabakitzea funtsezkoa da. Jarraian, enpresa mota nagusiak aurkezten dira, beren ezaugarri juridiko eta kudeaketa-printzipioen arabera sailkatuta.

1. Banako Enpresa

Nortasun fisikoa duen enpresa da, non enpresaburua eta enpresa bereizten ez diren juridikoki.

  • Banako Enpresaburua/Autonomoa: Bere izenean merkataritza-, industria- edo jarduera profesionala egiten duen pertsona fisikoa da. Adin nagusikoa izan behar du, bere ondasunak erabiltzeko eskubide osoa izan eta enpresaren kudeaketa bere gain hartu behar du.
  • Ondasun-erkidegoa: Ez du nortasun juridiko propiorik. Kontratu baten bidez eratzen da, non ondasun edo eskubide baten jabetza pertsona bati
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Mota Desberdinak: Gida Osoa" »

Elkarblokeoa Kudeatzeko Protokoloak

Ekonomia4,17 KB

Saihesteko Protokoloak

Ez-itxarote Protokoloa

Protokolo honen ezaugarriak:

  • T transakzio batek erreserba bat eskuratu ezin badu, berehala bertan behera uzten da eta denbora-tarte bat igaro ondoren berrabiarazten da.
  • T transakzioak ez du egiaztatzen elkarblokeatzerik gertatuko den ala ez.
  • Bertan behera uzteak eta berrabiarazteak asko egiten dira.

Itxarote Zuhurreko Protokoloa

Ez-itxarote protokoloa hobetzen du. Ti transakzioa X elementua erreserbatzen saiatzen da, baina Tj transakzioak erreserbatuta badu jada:

  • Tj blokeatuta ez badago (erreserbatutako beste elementu baten zain ez badago), Ti blokeatu egiten da eta itxaroten uzten da.
  • Bestela (Tj blokeatuta badago), Ti bertan behera uzten da.

Elkarblokeatzerik gabeko protokoloa da.

Denbora-mugak (Timeouts)

...
Jarraitu irakurtzen "Elkarblokeoa Kudeatzeko Protokoloak" »

Finantza Bitartekariak, Aktiboak eta Diru Sorkuntza

Ekonomia2,42 KB

Finantza Bitartekariak: Banku eta Ez-Banku

Banku Finantza Bitartekariak

  • Banku entitateek osatzen dituzte.
  • Dirua sortzeko gaitasuna dute.
  • Bereizketak:
    • Bankuak: Enpresa pribatuak dira eta irabaziak lortu nahi dituzte.
    • Aurrezki kutxak: Irabazteko asmorik gabeko entitateak dira. Irabaziak gizarte-ekintzetarako bideratzen dira.
    • Kreditu kooperatibak: Bazkideek dirua gordetzen dute.

Bankukoak Ez Diren Finantza Bitartekariak

  • Dirua sortzeko gaitasunik ez dutenak dira.
  • Sozietate eta inbertsio-fondoak: Hartutako dirua bonuak eta akzioak erosteko erabiltzen dute.
  • Pentsio-fondoak: Langileek, aktiboan daudenean, periodikoki dirua jartzen dute etorkizuneko irabaziak lortzeko.
  • Aseguru-etxeak: Arrisku mota desberdinak estaltzen dituzte. Sarrerak bezeroengandik datoz.
  • Leasing-
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Bitartekariak, Aktiboak eta Diru Sorkuntza" »

Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa

Ekonomia1,91 KB

Enpresaren Kokapena

Enpresa baten kokapena erabaki garrantzitsua da eta hainbat faktore kontuan hartu behar dira:

Merkatuaren Eskaria

- Enpresa kokatu nahi den lekuan produktuen eskaria eta lehiakortasuna aztertu behar dira.

Lehengaien Hornikuntza

- Lehengaien kostua eta horiek lortzeko erraztasuna ebaluatu behar dira.

Lan Merkatua

- Langileen ezagutza teknikoa, lan kostua eta gizarte eta lege egoera kontuan hartu behar dira.

Komunikazioak eta Garraioa

- Garraio publikoaren erabilgarritasuna eta beste enpresekin komunikatzeko erraztasuna aztertu behar dira.

- Goi teknologiako enpresen kasuan, erakunde publikoen bultzada ere garrantzitsua da.

Horniketa

- Hornidura kostuak aztertu behar dira.

Eraikuntzaren eta Terrenoaren Kostua

- Prezioak toki batetik bestera...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa" »

Estatuko Aurrekontu Orokorrak: Diru Sarrerak eta Gastuak

Ekonomia3,32 KB

Estatuko Aurrekontu Orokorrak: gertatu baino lehen egiten diren diru sarreren eta gastuen kalkuluak. Espainian, zerga-politikaren tresnak estatuko aurrekontu orokorretan zehazten dira. Aurrekontuak Estatuaren ekonomia planen aurreikuspenekin eta ekonomia helburuekin joan behar dira lotuta.

1. Diru Sarrera Publikoak

Sektore publikoak funtzioak betetzeko diru sarrera publikoak behar ditu. Horretarako bitartekoak:

  • Gizarte kotizazioak: gizarte segurantzan afiliatutako langileek egiten dituzten ekarpenak, beharra sortzen zaienean (gaixotu, erretiratu) laguntza izan dezaten.
  • Tributuak: derrigorrez ordaindu beharreko diru kopurua. Aurrekontuetarako diru-sarrera publikoen iturri nagusia: Zergak derrigorrez ordaindu behar. Zerga ordaindutakoek ez dute onurarik
...
Jarraitu irakurtzen "Estatuko Aurrekontu Orokorrak: Diru Sarrerak eta Gastuak" »