Errenten Banaketa eta Lan Merkatuaren Funtzionamendua

Ekonomia5,65 KB

Unitatea: Errenten Banaketa

Errenten banaketa

Herrialde bateko errenten banaketa 2 faktoreren araberakoa da:

  • Soldaten arteko aldaeren araberakoa. Soldaten arteko aldea oso handia bada, errentaren banaketa ez da berdintasunezkoa izango.
  • Aberastasunaren banaketaren araberakoa. Herritarren aberastasunaren ehunekoa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da errenten arteko aldea.

Ekoizpen faktoreak

  • Lanarekin soldata lortzen dugu.
  • Kapitalarekin interesak.

Oinarrizko Kontzeptuak

Errenta ekonomiako ekoizpen faktoreen jabeek jasotzen duten guztizko diru-sarrerak dira.

Zergak hiritarrek eta enpresek sektore publikoari derrigor egiten dizkioten ekarpenak dira.

Transferentziak sektore publikoak hiritarrei eta enpresei ematen dizkien laguntzak eta pentsioak dira.

Soldata eta Lan Merkatua

Prezio guztiak bezala, soldata merkatu batean zehazten da, eskaintzaren eta eskariaren eraginez.

Lan Eskariaren Baldintzak

  • Soldatek.
  • Produktibitateak.
  • Ekoitzitako ondasunen prezioak.

Soldatek gora egiten badute, lan-eskaria murriztu egingo da, eskulana kontratatzea garestiagoa delako.

Eskulanaren eskaria lanaren produktibitatearen mende ere badago; izan ere, soldata handiagoa produktibitate handiagoarekin orekatu ahal izango da.

Lan-eskaria enpresak, soldata-maila bakoitzean, kontratatuko lukeen langile kopurua da.

Langileek norbaiti egindako lan-zerbitzuen truke, dirutan edo gaitan, jasotzen duten diru-sarreren multzoa soldata da.

Lan Eskaintza

  • Soldaten araberakoa.
  • Biztanleriaren araberakoa.
  • Jarduera-tasaren araberakoa.

Jarduera-tasa biztanleria aktiboak osatzen du (landunak + langabeak).

Lan-eskaintzak eta lan-eskariak, biak batera, soldata eta orekako lanpostu-maila zehazten dute.

Langabezi-tasa langabetuen kopuruaren ehunekoa da, biztanleria aktiboarekiko.

Soldaten arteko Aldeen Arrazoiak

  • Prestakuntza eta trebakuntza (aukera gehiago soldata handitzeko).
  • Gaitasun espezifikoa (aurrekoaren berdina).
  • Lanaren izaera (arriskutsua bada, soldatak gora egiten du).
  • Egindako produktua (eskaria gora bada, soldata gora).
  • Lan-mugikortasuna murriztuta egotea (mugikortasuna txikia bada, soldata gora).

Giza kapitala handituz doa hezkuntza formalaren, lan-trebakuntzaren eta esperientziaren ondorioz. Giza kapitalaren maila hobetzeak, noski, kostuak dakartza.

Sindikatuak eta Negoziazio Kolektiboa

Sindikatuak langileek beren eskubide eta interes ekonomiko, sozial eta profesionalak bermatzeko osatutako erakunde demokratikoak dira.

Langileen Sindikatuak eta Negoziazio Kolektiboa

Sindikatuen helburuak: Sindikatuen helburuetako bat beren afiliatuen soldatak eta bestelako lan-baldintzak enpresekin negoziatzea da. Dena den, sindikatuen oinarrizko helburua beren afiliatuen (sindikatuan izena emanda daudenak) benetako soldatei eustea eta horiek igo daitezen lortzea izan da. Azken urteetan, enplegua ere izan da sindikatuen helburua.

Soldaten Igoera Lortzeko Estrategiak

  • Lan-eskaintza murriztuz: Lan-merkatuan sartzeko adina atzeratzen eta jubilatzeko adina aurreratzen saiatu dira. Lanaren intentsitate-mailari eta erritmoari muga jarri nahi izan diete, eskulanaren eskaintza murrizten delako. Horrela, jende gutxiago behar da lanerako.
  • Gutxieneko soldata ezarriz: Gutxieneko soldata ezartzeak lan ez-kualifikatuaren langabezi-tasa igotzea dakar, eta lanean ari direnen soldatak igotzea.
  • Lan-eskaria handituz: Inportazioa oztopatzea. Horrela, estatu barruan ekoitzi beharko litzateke, eta lan-eskaria handituko litzateke. Enpresariei arauak ezarriz lortu nahi izan dute lanpostu kopuru handiagoa; hau da, jatetxe batek mahai kopuru jakin bakoitzeko hainbeste zerbitzari izan behar ditu (langile kopuru minimoa).

Negoziazio kolektiboa lan-baldintzak ezartzea da, langileen eta enpresarien negoziazioaren bidez (adibidez, soldata).

Hitzarmen kolektiboak negoziazio kolektiboetan lortzen diren akordioak dira (adibidez, soldata adostea).

Interes Tasak eta Kapital Merkatua

Interesa kapitalaren zerbitzuen truke egiten den ordainketa da, edo, zehatzago esanda, mailegu baten prezioa.

Interes Tasen Aldaerak

  • Eragiketaren arriskua: Gobernuari egindako maileguetan ez dago ia arriskurik, baina enpresa berri bati egindako maileguan kontuan hartu behar da arriskua.
  • Mailegua eskatu duenak ematen duen bermea: Interes-tasa txikiagoa edukiko duzu zure lurrak edo etxeak bankuari eskaintzen badizkiozu, baina ordaintzeko orduan dirurik ez baduzu, bankua zure lur eta etxebizitzekin geratuko da.
  • Maileguaren epea: Mailegua urte askotarako eskatzen baduzu, interes-tasa altuagoa izango da; eta alderantziz, urte gutxitarako eskatzen baduzu, interes-tasa txikiagokoa.

Maileguen eskaria eta kapitalaren eskaria: Interes-tasa eskariaren eta eskaintzaren arabera zehazten da. Hiru mailegu mota daude: kapital-ondasunak erosi nahi dituzten edo finantza-arazoak dituzten enpresek eskatzen dituztenak; zergen bidez gastuak estaltzen ez dituzten gobernuek eskatzen dituztenak; eta diru-sarrera arrunten bidez erosi ezingo lituzketen kontsumoko ondasunak eskuratu nahi dituzten familiek eskatzen dituztenak.

Deskargatu

PDF Word HTML