Euskal Ekonomiaren Oinarriak: BPG, Kontsumoa, Inbertsioa eta Zerga Politika

Ekonomia10,51 KB

1. HAZUNDEA ETA EKOIZPENA

Barne Produktu Gordina (BPG): herrialde batean denbora-aldi batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da.

Ezaugarriak:

  • Moneta bat erabiltzea neurtzeko: ondasuna eurotan neurtzeko aukera ematen du.
  • Ondasun berrien transakzioak: Ondasun eta zerbitzu berriei dagozkien transakzioak soilik kontabilizatzen ditu.
  • Azken ondasunak soilik kontabilizatzen ditu: Tarteko ondasunen balioa jada sartuta dago.
  • Barruan ekoitzitakoa neurtzen du: Aztergai duen herrialdearen mugen barruan ekoitzitakoa baloratzen da, enpresaren nazionalitatea edozein dela ere.
  • Denbora-aldiari egiten dio erreferentzia.

Formula:

BPGmp = C + I + G + (X - M)

  • C: Kontsumoa
  • I: Inbertsioa
  • G: Gobernuaren gastua
  • X: Esportazioak
  • M: Inportazioak

1.2 Kontabilitate nazionala

Herrialde jakin baten barnean aldi jakin batean egiten diren ekonomia-jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duten multzoa.

Makromagnitude nagusiak:

  • BPGdf: Enpresek ekoitzitakoaren balioa da, kontuan hartu gabe azken kontsumitzaileei kobratu dizkieten zeharkako zergak eta diru-laguntzak.
  • NPGfk: Atzerriko enpresek barruan ekoitzitakoa kentzen baitu eta enpresa nazionalek kanpoan ekoitzitakoa gehitzen.
  • NE: Amortizazioak kentzen ditu, ekoizpen- ekipamenduen andeatzea alegia.
  • EPE: Familiek irabazten dutena eta benetan eskuragarri dutena ez da berdina, estatuaren birbanatzeko esku-hartzearen ondorioz.

1.3 BPGd nominala eta erreala aldeak

BPGak ez ditu kontuan hartzen:

  • Ekonomia batek ekoitzitako azken ondasun eta zerbitzu guztiak.
  • Ondasunen eta zerbitzuen trukean diruri erabiltzen ez den jarduera.
  • Kanpo eraginak (teknologia, kutsadura...).
  • Aberastasunaren banaketa biztanleen artean.
  • Ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen kalitatea (zenbaki hutsa da, elikagaia kontuan hartu gabe).

3. KONTSUMOA

Familiek egindako gastua da. Adibidez, ordenagailu bat erosten badut, niretzat kontsumoa da; baina enpresa batek erosten badu, inbertsioa da.

Baldintzatzen duten faktoreak:

  1. Urtean erabilgarri dagoen errenta: Herrialde bateko kontsumoan faktore nagusia errenta da; zenbat eta errenta handiagoa, orduan eta kontsumo handiagoa. Hala ere, errenta txikia izanda ere, gutxieneko kontsumoa (kontsumo autonomoa) beti dago, bizirauteko beharrezkoa delako.
  2. Errenta iraunkorra: Errenta iraunkorra behin-behineko gertaerak kenduta kalkulatzen da. Aldaketa iraunkorra bada (adibidez, lanpostu-igoera), kontsumoa handitzen da; aldiz, aldaketa aldi baterakoa bada (adibidez, loteria-saria), kontsumoa ia ez da aldatzen.
  3. Bizi-zikloaren hipotesia: Bizitzan zehar kontsumo maila egonkorra izateko aurrezten dute pertsonek, batez ere erretiroan errenta osatzeko.
  4. Aberastasunaren eragina: Aberastasunaren eraginak kontsumo-gaitasuna handitzen du; errenta berdina izan arren, aurrezkiak edo aktiboak dituenak gehiago kontsumitu dezake.

4. INBERTSIOA

Enpresen ikuspegitik, inbertitzea zeharka giza beharrak asetzen dituzten ondasunak eskuratzea da; alegia, beste ondasun batzuen ekoizpenean laguntzen duten ondasunak eskuratzea.

Bi funtzio:

  • Eskariari tira egin; eskaria handitu egiten da enpresa batek inbertsio ondasunak erostean.
  • Herrialde bateko instalatutako ekoizpen-ahalmena handitzea.

4.1 Inbertsio motak:

  1. Plantan eta ekipamenduan egindako inbertsioak: Ondasun iraunkorrak eskuratzeko egiten den inbertsioa da, enpresaren jarduera epe luzean laguntzeko. Ukigarriak (makinak, eraikinak) edo ukiezinak (softwarea, emakidak) izan daitezke.
  2. Eraikuntza: Eraikuntzako ondasun eta ekipamenduan egindako inbertsioa da (garabiak, kamioiak), bai etxebizitzetarako bai azpiegiturarako (zubiak, errepideak). Bere garrantzia dela eta, atal bereizi bat du.
  3. Jabetza intelektuala: Oro har patenteak dira, jatorria I+D+G ko prozesuetan dutenak, baita jabetza eskubideak ere.
  4. Izakinen aldakuntza: Ekoizpena biltegiratzea inbertsio bat da, enpresek etorkizunean salmentak hobetzea espero dutelako eta produktuak ekoitzi ondoren saltzeko edo kontsumitzeko prest egon daitezen. Ohikoa da ekonomiaren hedapena aurreikusten denean.

4.2 Inbertsioa baldintzatzen duten faktoreak:

  1. Zikloari lotutako sarrerak: Inbertsioa interesgarria da sarrera handiagoak espero badira, eta hori herrialdearen ekonomia-zikloarekin lotuta dago. Eskaria gora egiten badu, enpresek inbertituko dute ekoizpena handitzeko; eskaria txikia bada, berriz, ez dute inbertsiorik egingo.
  2. Kostuak:
    • Diruaren prezioa: Maileguen interes-tasa handia izanez gero, inbertsioek errentagarritasun handia behar dute interesak ordaintzeko.
    • Zergak: Zergak enpresa-etekina murrizten dute, eta altuagoak diren zergak errentagarritasun nahikoa lortzea zailtzen dute.
  3. Erabilitako ekoizpen-ahalmena: Instalazioen errendimenduaren arabera, erabilera maximoa badago, inbertsioa beharrezkoa izango da; bestela, ez.
  4. Etorkizuneko espektatibak: Konfiantza da funtsezkoa; ekonomiaren egoera okerrera doala uste badute, ez inbertitzea erabaki dezakete, eta susperraldia espero badute, inbertitzea pentsatuko dute.

5. AURREZKIA

Familia aurrezkia errenta erabilgarritik kontsumitzen ez den zatia da.

1. ZERGA POLITIKA

Sektore publikoak sarrera publikoak bilduz eta birbanatuz egiten duen jarduketari deritzo, Estatuak finkatutako helburuak lortzeko.

1.1 Ahalmeneko zerga-politikak

Gobernuek nahita eragindakoak dira, aktibatu eta ez daude araututa.

Helburua: Ekonomia jardueraren erritmoari eustea.

  • Obra publikoko programak: Ekoizpen eta enplegu maila handitu eta herrialdeak azpiegitura gehiago izatea.
  • Enplegu eta prestakuntza planak: Langileak denbora laburrez prestatu eta kontratatzea, azkar laneratu daitezen. Administrazio publikoek lagundutako planak dira, adibidez, lanerako trebakuntza eta lantegi-eskolak.
  • Transferentzia programak: Egoera txarrenean daudenei laguntzen diete, batez ere langabezia-prestazioen eta erretiro-pentsioen bidez.
  • Zerga-tasen aldaketa: Errentaren arabera erabakitzen da kontsumoa. Zergen aldaketek familien eta enpresen gastua eta inbertsioa eragiten dute, eskari agregatua, ekoizpena eta enplegua aldatuz.

1.2 Egonkortzaile automatikoak

  • Zerga proportzionalak: Zerga-tasa beti berdina da, ez da aldatzen errenta-mailak gora egin ahala. Sozietateen gaineko zerga (Sozietateen Zerga) eta balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) dira zerga proportzionalen bi adibide.
  • Zerga gehikorrak: Zerga-tasak gora egiten du, tartez tarte, errenta-mailak gora egin ahala. Adibidea: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ).
  • Gizarte kotizazioak: Langileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak dira, erakunde horrek ematen dien gizarte-babesaren truke.
  • Langabezia-prestazioak: Estatuak ezinbestean langabezia-egoeran daudenen gizarte- eta ekonomia-premiak asetzeko ematen dituen diru-laguntzak dira.

1.3 Zerga politika motak

  • Zerga-politika hedatzailea: Gastu publikoa handitu eta zergak murriztu egiten dira, ekoizpena, enplegua eta kontsumoa bultzatuz.
  • Zerga-politika murriztailea: Alderantziz jarduten da: gastu publikoa murrizten da, eta zergak, handitu.

2. ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK

Herrialde batek Estatuaren jarduketen, planen eta finantzazio-iturrien arabera egiten dituen gastu eta sarrera aurreikuspenak dira.

Sarrerak:

  • Gizarte kotizazioak
  • Tributuak (zergak, tasak)
  • Beste sarrera batzuk (transferentzia korronteak...)

Gastuak:

  • Arrunta (ondasun eta zerbitzuen erosketak, funtzionarioen soldatak)
  • Inbertsioa (azpiegiturak)
  • Transferentziak eta diru-laguntzak

2.1 Estatuko aurrekontu orokorretako gastu publikoak:

  • Gastu arruntak: Zerbitzu publikoak.
  • Inbertsio gastuak: Azpiegiturak.
  • Transferentziak eta diru-laguntzak.

2.2 Estatuko aurrekontu orokorretako sarrera publikoak:

  • Gizarte kotizazioak: Prestazioak jasotzeko dira, eta azken urteetan handitu dira; etorkizunean, zergen parekoak izango dira.
  • Tributuak: Diru-sarrera publikoen erdia zergen bidez lortzen da, eta ordainaren arabera sailkatzen dira.
    • Zergak: Zuzenezko zergak (norberak irabazten duenari ezartzen zaizkio: OZ, PFEZ, SZ) eta zeharkako zergak (egintza jakin batzuei ezartzen zaizkie: OEZ, BEZ, ZB).
  • Beste sarrera batzuk: Transferentzia korronteak, Ondare bidezko sarrerak, Besterentzeak eta inbertsioak, Kapital-transferentziak.

2.5 AURREKONTU SALDOA

Defizit publikoa jasotako sarrerak baino gehiago gastatzean sortzen da, eta, oro har, zirkulazioan dagoen diru-kantitatea handitzea dakar, ekoizpen- eta enplegu-mailak igotzeko helburuz.

  • Defizit ziklikoa: Atzeraldietan sortzen da, aldi baterakoa da, eta Estatuak zorpetuz eskaria sustatzen du; hazkunde-aldietan desagertu ohi da.
  • Egiturazko defizita: Iraunkorra da, enplegu betean ere mantentzen da, eta zorraren kostuek ekonomia-garapena zailtzen dute.

2.6 Defizit publikoaren finantzaketa:

  • Zor publikoa jaulkitzea: Estatuak enpresa eta partikularrei dirua eskatzen die titulu-baloreen truke, interes finko batekin itzultzeko. Finantzaketa publikoaren eskumenak Altxor Publikoari dagozkio.
  • Zergak igotzea: Zergak igotzea ez da herritarren gustukoa eta eskaria murrizten du, horregatik, gehienetan hedapen-aldietan aplikatzen da.
  • Zirkulazioan dagoen diru kopurua handitzea: Neurriak inflazioa eragiten du, eta Europako Banku Zentralak bakarrik erabakitzen du diru-kopurua handitzea.

Deskargatu

PDF Word HTML