Merkatuaren Hutsegiteak: Zergatiak eta Konponbideak
Merkatuaren Hutsegiteak
Merkatuak batzuetan huts egiten du. Merkatuaren kanpotik sortutako eragozpenak direnean gertatzen da, adibidez, kutsadura. Eragozpenak ez ezik, eragin positiboak ere izan ahal dira, esaterako, osasun ona izatea. Merkatuaren eraginak bi motatakoak izan daitezke: ekoizpenari dagozkionak eta kontsumitzaileari dagozkionak, hau da, eskaintza eta eskaria eraginak dituztenak.
Merkatu eraginkorra lortzeko, beharrezkoa da baldintza idealak izatea, baina errealitatean oso zaila da, merkatuaren hutsegiteengatik. Hutsegite nagusiak hauek dira:
- Lehia ez-osoa
- Kanpoko eraginak
- Informazio ez-osoa
Kanpoko Eraginak
Sortzen dira merkatu prezioan ez direnean sartzen ekoizpenaren eta kontsumoaren bigarren mailako ondorioak. Kanpoko eragina agertuko da ekoizkin baten ekoizpenak edo ondasun baten kontsumoak salerosketan parte hartzen ez duten kontsumitzaileei edo enpresei zuzenean eragiten dienean. Komenigarria da balioespen sozialak eta balioespen pribatuak bereiztea. Balioespen sozialak balioespen pribatuak hartzen ditu, horrez gain kanpoko ondorioen eraginez sortu eta merkatuak kontuan izan ez dituen kostuak ere hartzen ditu. Kanpoko ondorioek kostu eta balioespen pribatuen eta sozialen arteko aldea sortarazten dute. Eraginkortasun ekonomikoa lortzea eragozten dute elementuen informazioa ematen dute.
Ekoizpen Izandako Kanpoko Ondorio Negatiboak eta Positiboak
a) Erregulazioa: Araudi bat betearazi balio soziala bermatzeko. Honek denontzako betearazpenak dakar, horregatik PYMEri kostu handikoa zaiokiona multinazional bati txikia.
b) Zergak:
- Kutsatzeagatiko zergak, alkohola sortzeko zergak,... -> handitu (balio soziala -)
- Elbarrien lana ahalbideratzeagatiko zerga -> txikitu (balio soziala +)
c) Zergen trukea: Demagun EEBBk x kutsatu behar duela eta Malariak baita ere. Baina EEBBk x baino gehiago kutsatzen du eta Malariak x baino gutxiago, y soberan du Malariak, y hori EEBBak erosten du eta x baino gehiago kutsatuko du x+y.
Informazio Ez-Osoa
Merkatuaren beste hutsegite bat da. Ekoizle eta kontsumitzaileen informazioa asimetrikoa da. Egoera hobetzeko kontsumitzaileen elkarteak sortu dira, baina gehienetan estatuek arautzen dute informatzeko behar hau.
Publizitateak ez du informazio osoa eskaintzen, hau da, ekoizleak informazioa gorde ahal du. Ez da ilegala, baina merkatuaren hutsegite bat dakar. Informazioa saltokian eskatuko du kontsumitzaileak eta orduan (P) egokian al den jakingo du. Modak prezioa igo dezake kalitatea handitu gabe, baina balio erantsi batez.
Informazio Asimetrikoa
Merkatuak huts egitea eragiten du, eragile guztiek ez baitute informazio bera jasotzen.