Diruaren Historia, Funtzioak eta Eskariaren Faktoreak

Ekonomia3,79 KB

Diruaren Historia

Merkatugai Dirua

Hasieran, ordaintzeko ondasunak erabiltzen ziren (trukea). Ondasun hauek balioa bazuten, merkatu-gai dirua zen.

Adibideak:

  • Gatza
  • Ehunak
  • Kakaoa
  • Abereak

Arazoak:

  • Ondasun batzuk zatiezinak ziren.
  • Beste batzuk ez-iraunkorrak ziren (azkar kontsumitu behar ziren).
  • Gordetzeko leku aproposak eduki behar ziren.

Horregatik, arazo hauek ekiditeko, metal preziatuak erabiltzen hasi ziren, batez ere urrea eta zilarra.

Metal Preziatuen Abantailak:

  • Pisu gutxikoak
  • Iraunkorrak
  • Zati zitezkeen

Metal Preziatuen Arazoak:

Kalitatea eta pisua konprobatu behar ziren. Arazo hauek konpontzeko TXANPONAK sortu ziren.

Paper Dirua

Metal preziatuak erabiltzen ziren ordaintzeko. Bitxigileek segurtasun kutxak zituzten (bitxiak gordetzeko), eta lapurretak zirela eta, jendeari urrea eta zilarra gordetzeko eskaini zizkieten. Honen truke, agiri bat ematen zieten (ziurtagiria) non gordailua itzultzeko betebeharra agertzen zen.

Transakzioak egitean, gordailuen jabeek urrea edo zilarra atera beharrean, ordainagiri bat egiten zuten gordailuaren kargura. Horrela agertu zen PAPER DIRUA.

  • Paper dirua urre edo zilar bihur zitekeen.
  • Jendeak ez zuenez eskatzen ziurtagiriari zegokion urrea, bitxigileak jendeari maileguak ematen hasi ziren, bankari bihurtuz.

Diru Fiduziarioa

  • Gaur egun, diruak ez dauka baliorik ondasun gisa.
  • Ezin da urre bihurtu.
  • Truke bitartekotzat erabiltzen da, onartua izango delako konfiantza dagoelako.

Diruaren Funtzioak

  1. Truke bidea da: Guztiok transakzioak eta zorrak kitatzeko onartzen dugu.
  2. Kontu-unitatea da: Prezioak zehazteko eta ondasunen balioa neurtzeko erabiltzen da.
  3. Balio gordailua da: Aberastasuna gordetzeko bidea da.

Diru Eskarian Eragina duten Faktoreak

  1. Prezioen batez besteko maila: Prezioak igoz gero, diru gehiago eskatuko dugu.
  2. Errenta edo aberastasun maila: Errenta handiagoa bada, erosteko ahalmena eta diru eskaria handitzen dira.
  3. Interes-tasa: Txikia bada, diru gehiago eskatuko dugu.

Diruaren Prezioa: Interes-tasa

Maileguak jasotzeagatik ordaindu behar dugun prezioa edo inbertsioak egiteagatik ordaintzen diguten prezioa da.

Interes-tasan Eragina duten Faktoreak:

  • Inbertsioaren arriskua: Mailegu bat eskatzen denean, eskatzailearen ezaugarriak kontuan hartzen dira. Ez itzultzeko arriskua handiagoa bada, interes-tasa handia eskatuko dute.
  • Diru bihurtzeko erraztasunaren arabera (inbertsio bat egitean): Zenbat eta errazagoa izan dirua lortzea, orduan eta interes-tasa txikiagoa jasoko dugu.

Diru Fiduziario Motak

  1. Legezko Dirua: Eskumena (eskubidea, gaitasuna) duen erakunde batek jaulkitzen dituen billeteak eta txanponak.
  2. Banku Dirua: Bankuetako gordailuak. Benetan ez dago, beste batzuei maileguak emateko eta inbertsioak egiteko erabiltzen delako.

Banku Gordailu Motak:

  • Ageriko gordailuak eta aurrezki gordailuak: Dirua berehala lortzen da.
  • Eperako gordailuak: Epea bukatu baino lehen ateratzen badugu, adostutako interes-tasa osoa ez dugu kobratuko.
  • Beste aktibo likido batzuk publikoaren eskuetan: Administrazioek jaulkitako tituluak (bonoak, obligazioak) eta enpresek jaulkitakoak.

Diru Eskaintza

Diru Eskaintza = ESKUDIRUA + GORDAILUAK + BAL (Beste Aktibo Likidoak)

Deskargatu

PDF Word HTML