Anomeria, Holosidoak eta Disakaridoak: Definizioak eta Loturak

Biologia2,17 KB

Anomeriaren kausa, beraz, karbono karbonilikoak eratzen duen lotura hemiazetalikoan datza. Egoera solidoan, karbono karbonilikoa ez da asimetrikoa, baina disoluzioan asimetriko bihurtzen da (hemiazetala sortu duelako) eta isomeria berria sortzen da: anomeria. Anomeroak (+) edo (-) izendatzen dira, karbono anomerikoaren (karboniloa zena) espazio-arkitekturaren arabera: alfa isomeroetan, karbono anomerikoaren -OH eta ziklotik kanpoko karbonoarena erdiespazio desberdinean daude; beta isomeroetan, karbono anomerikoaren -OH eta ziklotik kanpoko karbonoarena erdiespazio berean daude. Glukosaren egitura ziklikoaren sorrera (uretan): Hemiazetal lotura eratu behar da (Pentosek eta Hexosek eratzen dute hemiazetala).

Holosidoak

Oligosakaridoak: bi-tik hamar-rera monosakaridoen O-glukosidiko loturaz osatutako konposatuak dira. Garrantzi biologiko handiena dutenak Disakaridoak dira.

O-Lotura glukosidikoa

Bi gluzidoren bi alkohol taldek (OH) erreakzionatu egiten dutenean eratzen den Oxigeno Zubiari deritzo. Erreakzio honetan ur (H2O) molekula bat askatu ohi da. Lotura hori α edo β izango da, lehen gluzidoa zenaren arabera. Lotura hau osatzen duten monosakaridoetatik batek karbono anomerikoa (OH) aske mantentzen baldin badu, disakaridoa erreduktorea izango da eta OH-rik aske ez baldin badago, ez-erreduktorea izango da.

Disakarido garrantzitsuak

  • Maltosa: Almidoiaren hidrolisian sortzen den disakaridoa da. Garagarrean aurki dezakegu naturan, baina bestela oso arraroa da libre aurkitzea eta almidoia eta glukogenoaren hidrolisiarekin sintetizatzen da. (1-4) loturak osatzen du.
  • Zelobiosa: (1-4) loturaz loturiko bi glukosa molekulaz osaturik dago. Naturan ezin da aske aurkitu eta zelulosaren hidrolisiaren bidez sintetizatzen da.
  • Laktosa: (1-4) lotura bidez galaktosa eta glukosaren elkarketan sorturiko disakaridoari deritzo. Ugaztunen esnean aurki daitekeen azukrea da eta hartzitzen (fermentarse) zaila denez, odol beroko organismoetan egonkor mantentzen da.
  • Sakarosa: Eguneroko bizitzan erabiltzen dugun azukre ez erreduktorea da.

Deskargatu

PDF Word HTML