Eboluzioa eta Hominizazioa: Teoria eta Gizakiaren Eboluzioa

Biologia2,47 KB

Eboluzioa

Teoria eboluzioanistak: espezieak aldatu egiten dira

  • Lamarcken teoria:

    Lehenengo organismoak berez sortu ziren; gainerakoak, berriz, hasierako haiengandik eboluzionatuz. Bizidun guztiak aldatu egiten dira ingurunearen eraginez. Inguruan gertatutako aldaketek behar berriak sortzen dizkiete espezieei, eta behar horiei erantzuteko organo jakin bat erabili beharrean izaten dira. Indibiduoak eskuratutako ezaugarriak ondorengoei transmititzen die.

  • Darwinen teoria:

    Populazioetan, bizirik iraun dezaketenek baino izaki gehiago jaiotzen dira, elikagaiak eta espazioa mugatuta baitaude. Beraz, bizirik irauteko lehia dago. Populazioetan aldakortasuna dago, hau da, populazio bereko izakiak ez dira berdin-berdinak elkarren artean, aldakortasun itraespezifikoa dute. Naturak aldakortasun horretan eragiten du. Izan ere, ingurunearen baldintza jakin batzuei egokitzeko banakako egokienak hautatzen ditu ingurune bakoitzean. Gainerakoak baino hobeto egokitu direnak hobeto ugaltzen dira, eta ondorengoei transmititzen dizkiete aldeko ezaugarri horiek. Darwinek hautespen naturala edo egokienaren biziraupena deitu zion aldaera onuragarriei eusteko eta kaltegarriak baztertzeko prozesu hori.

  • Neodarwinismoa:

    Populazioen baitako aldakortasunaren eragileak mutazioak dira, hau da, indibiduoen material genetikoan gertatzen diren aldaketak. Horiek zoriz gertatzen dira, eta azaleratu nahiz ezkutuan gera daitezke. Mutazioek iraupenerako mesedegarriak edo kaltegarriak izan daitezkeen ezaugarriak ekar ditzakete. Hautespen naturalak ez dakarkie onurarik indibiduoei, populazioei baizik. Hautespen naturalak populazioaren aldakortasunari eragiten dio, hobekien moldaturik dauden indibiduoak hautatuz eta ezaugarri kaltegarriak dituztenak baztertuz.

Hominizazioa: Gizakiaren eboluzioa

Hominizazioaren ezaugarri nagusiak:

  • Bi hanka ditu:

    beheko gorputz-adarren gainean tente ibiltzen gara eta besoak objektuak manipulatzeko erabiltzen ditugu.

  • Garuna oso garatua daukagu:

    garunaren tamaina handitzean, garuna atzerago kokatu zen, eta zirkunboluzioak eratu ziren. Hain zuzen, gune horretan kokatzen da pentsatzeko gaitasuna.

  • Hizkuntza garatu dugu:

    hizkuntzari esker, komunikazio sozialerako gaitasuna dugu.

  • Gure seme-alabak heldu gabe jaiotzen dira:

    pelbis oso txikia dugulako. Horren ondorioz, oso heltze prozesu luzea izaten dute.

Deskargatu

PDF Word HTML