Giza Zirkulazio-Aparatuaren Funtzionamendua eta Osasuna

Biologia3,71 KB

Digestio-prozesua eta Gas Trukea

Digestio-prozesuari eta gas trukeari esker, gure organismoan zehar doazen mantenugaiak eta oxigenoa lortzen ditugu. Barne Ingurunea zelulak inguratzen dituen likido multzoari deritzo. Homeostasia: barne inguruneari aldaketarik gabe eustea da, garrantzitsua da, bestela ez bailuke ondo funtzionatuko. Likido interstizialak, odolak eta linfak arduratzen dira aurrera eramateaz. Likido interstizialak zelulak bustitzen ditu, eta odolak eta linfak baztertzen dutena bildu, banatu eta kanporatzen dute.

Odola

Likido gorri eta likatsua da, odol-sistemaren barrena dabilena. Plasmaz eta odol-zelulez osatuta dago. Odol-zelulak muin gorrian sortzen dira eta % 45 hartzen dute. Haren 4 funtzio aipagarrienak: 1. Substantzia solidoak eta gaseosoak garraiatzen ditu. 2. Organismoa babesten du. 3. Hemorragiak kontrolatzen laguntzen du. 4. Gorputzeko tenperatura erregulatzen du.

Zirkulazio-Aparatua

Gure zirkulazio-aparatua odolak, bihotzak eta odol-hodiek osatzen dute.

Odol-Hodiak

Odol-hodiak 3 motatakoak dira: arteriak, zainak eta kapilarrak. Arteriek zainek baino pareta lodiagoak dituzte, presio handiagoa jasan behar dutelako. Kapilarren paretak zelula lauez osatutako geruza bakarra dute, presio gutxiago jasaten dutelako eta gas-trukea bertan gertatzen delako.

Bihotza

Organo gihartsu bat da, odola ponpatzen duena. Biriken artean kokatuta dago, ezkerraldean. Miokardioa: bihotzaren pareta osatzen duen gihar-ehuna da. 2 funtzio nagusiak: 1. Odola biriketara ponpatzea, oxigenoa har dezan. 2. Gorputzeko atal guztietara ponpatzea. Aurikulak: odola jaso. Bentrikulak: odola ponpatu. Bihotzaren ezkerraldea eta eskuinaldea ez daude komunikatuta, pareta baten bidez bereizten direlako.

Balbulak

  • Balbula Trikuspidea: eskuineko bentrikulua eta eskuineko aurikula artean dago.
  • Balbula Mitrala: ezkerreko bentrikulua eta ezkerreko aurikula lotuta daude.

Gizakien odol-zirkulazioa bikoitza da, biriketara eta gorputz osora joaten delako. Osoa da, O2 duen odola eta CO2 duen odola ez direlako nahasten.

Gaixotasun Kardiobaskularrak

Zirkulazio-aparatuarekin zerikusia duten gaixotasunei deritze. Odol-hodiei eragiten dieten gaixotasunak:

  • Arteriosklerosia: Arterien paretetan gantzak eta kolesterola metatzea.
  • Arterietako Hipertentsioa: Gaixotasun kronikoa da. Arterietako tentsioa igotzen du.
  • Tronboa: Odolbideak eta buxadurak dira.
  • Enboloa: Plakako zati bat askatzen bada. Lipidoak aorta arterien barrunbeetan metatzen dira.

Arterietako Presioa: Odola zirkulatzen ari denean, odol-hodietan eragiten duen presioa da.

Miokardio-Infartua: Odol-fluxua etetearen ondorioz, miokardioko gune bat hiltzen denean gertatzen da, ondorioz, bihotzekoak ematen du.

Anemia: Odolaren hemoglobina-balioak behera egiten duenean gertatzen da, globulu gorri gutxiegi dituztelako. Oso nekatuta eta ahul sentitzen dira.

Leuzemia: Kontrolik gabeko leukozitoen igoerak eragiten du.

Hemofilia: Herentziazko gaixotasuna da eta odolaren koagulazioan arazoak eragiten ditu.

Zirkulazio-Aparatuarekin Lotutako 4 Ohitura Osasungarri
  • Kirola egin.
  • Ur asko edan.
  • Ez erre.
  • Gatz gehiegi ez hartu egunero.

Iraizketaren Funtzioa

Iraizketa, organismoko hondakin substantziak kanporatzea da.

Deskargatu

PDF Word HTML