Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kutsatzea: Gaixotasunen Kudeaketa eta Prebentzioa

Biologia3,65 KB

Pertsona osantsu bati gaixotasuna transmititzea da. Agente patogenoak ostalariarekin kontaktua ezarri behar du bi fasez:

Agente patogenoaren sarrera

Kutsatze bide zuzena k. Infektatutako baten odolaren edo jariakinen bidezkoa.

Airean dauden tantatxoen inhalazio bidez, doministuko edo eztul bidez: gripea etab.

Sexu-harremanak, harremankidea gaixotasunak sortarazten dituzten mikroorganismoz kutsaturik badago. Hiesa edo gonokozia adib.

Ama-haurra bidea.

  • Plazentaren bidez, adib. toxoplasmosia
  • Erditzeko unean bagina infektatzen duten mikroorganismoek haurra infektatu
  • Amaren esnea edoskitzean

Zeharkako kutsatze bideak. Kutsatzea elementu igorle baten bitartez gertatzen da.

Hautsak

Bakterio eta birusak garraiatzen du. Gripea.

Ur eta elikagai kutsatuak

Heste-infekzioak...

Jarraitu irakurtzen "Kutsatzea: Gaixotasunen Kudeaketa eta Prebentzioa" »

Proteinen Sintesia: Itzulpen Prozesua Azaldua

Biologia2,83 KB

Itzulpenaren definizioa

Itzulpena RNAm-ko baseen sekuentzian dagoen informazioa proteina bateko aminoazidoen sekuentzia batera itzultzeko edo bihurtzeko prozesua da.

RNAt-aren eginkizuna

  • Horretarako bitartekari bat beharrezkoa da: RNAt (RNA transferentea edo garraiolaria).
  • RNAt-ak hirusta itxura dauka.
  • 3' muturrean CCA hirukotea du beti; adenina horrek eusten du aminoazidoa.
  • RNAt bakoitza aminoazido bakoitzeko espezifikoa da.

6.1. Itzulpenaren aurretiazko faseak

Aminoazidoak aminoazil-RNAt forman aktibatzen dira:

  • Aminoazido bat RNAt-ko CCA hirukotera lotzeko ATP molekula bat xahutzen da.
  • Aminoazil-RNAt-sintetasa entzimak katalizatzen du prozesua.

A) Proteinen sintesiaren hasiera

Proteinen sintesia hasteko bi seinale behar dira:

  • AUG hasiera-kodona RNAm-an
...
Jarraitu irakurtzen "Proteinen Sintesia: Itzulpen Prozesua Azaldua" »

Mutazio genetikoak eta sistema immunologikoaren funtzionamendua

Biologia3,54 KB

Mutazio genetikoak

Mutazioan ordezkapena gertatzen denean, baina itzulitako aminoazido-sekuentzian aldaketarik ez dagoenean, mutazio isila dugu. Kate polipeptidikoan beste aminoazido bat agertzen bada, bi mutazio mota bereiz daitezke:

  • Neutrala: aminoazido-trukaketak proteinen funtzioa ez du aldatzen.
  • Esanahi okerrekoa: proteinaren funtzioa aldatu egiten da eta mutazioa agerikoa da.

Esanahidun kodonaren ordez esanahi gabekoa agertzen bada, sintesia eten eta kate polipeptidikoa bukatu gabe geratzen da; hau esanahi gabeko mutazioa da.

Base bat edo hiruren multiploa ez den base-kopuru bat gehitzeak edo deleizioak, nukleotido-sekuentzia aldatu eta irakurketa-markoa aldatzen du. Mutazio-lekutik aurrerako kodonak aldatuta, esanahia galtzen da.

Mutazioen

...
Jarraitu irakurtzen "Mutazio genetikoak eta sistema immunologikoaren funtzionamendua" »

Giza Zirkulazio-aparatua: Osagaiak, Funtzionamendua eta Gaixotasunak

Biologia2,83 KB

Odolaren osagaiak

  • Globulu gorriak (Eritrozitoak): Nukleorik gabeko disko itxurako zelulak; oxigenoa garraiatzen dute.
  • Globulu zuriak (Leukozitoak): Nukleodunak dira eta antigorputzak sortzen dituzte.
  • Plaketak (Tronbozitoak): Zelula zatiak dira; odolaren koagulazioan parte hartzen dute.

Odol-hodiak

  • Arteriak: Odola bihotzetik gorputzeko beste ataletara eramaten duten hodiak dira.
  • Kapilarrak: Kontaktu zuzena dute zelulekin; bertan gertatzen da substantzia-trukea.
  • Zainak: Odola gorputzeko ataletatik bihotzera eramaten dute.

Bihotz-zikloa

  • Sistole aurikularra: Aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola bentrikuluetara pasatzen da.
  • Sistole bentrikularra: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira eta odola arterietara bultzatzen dute.

Zirkulazio-sistema

  • Zirkulazio bikoitza:
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Zirkulazio-aparatua: Osagaiak, Funtzionamendua eta Gaixotasunak" »

Klonazio Molekularraren Prozesua eta DNAaren Sekuentziazioa

Biologia4,22 KB

2) Klonazio Bektorea Aukeratzea

Bektoreak: Interesatzen zaizkigun DNA zatiak garraiatzen eta zelula ostalarian txertatzen dituzten molekulak dira; gero, zelula ostalarian DNA zati horiek erreplikatuko eta espresatuko dira.

  • Klonazio-bektore erabilienak hauek dira:
    • Plasmidoak: Bakterioen kromosomaz kanpoko DNA zirkularreko molekula txikiak dira.
    • Birusak (bakteriofagoak)
    • Kosmidoak: Plasmidoak bezalakoak, baina luzeagoak.
  • Plasmidoak izaten dira bektore garrantzitsuenak. Ezaugarriak:
    • Tamaina erabilgarria.
    • Independienteki erreplikatzen dira.
    • Antibiotikoen aurreko erresistentzia ematen duten geneak eraman ditzakete (markadore bezala erabiltzen dira hauek).
    • Eukariotiko batzuetan ere sar daitezke (legamiak, landare zelulak).

3) rDNA Zelula Ostalarian Barneratzea

Zelula

...
Jarraitu irakurtzen "Klonazio Molekularraren Prozesua eta DNAaren Sekuentziazioa" »

Populazioaren erregulazioa gizarte aurre-industrialetan

Biologia2,55 KB

Populazioaren erregulazio praktikak

Gizarte industrialetan ugalketa oztopatzeko hainbat antikontzeptibo daude: pastilla, injekzioa, kondoia, etab.

Demografiak presioa kudeatzeko metodoak

Presio demografikoa eta kulturalaren arabera, muga batetik besterainoko neurriak eta praktikak erabil daitezke. Metodo hauek hainbat mailatan agertu ohi dira: fetuarekiko/haurrekin, emakumearen tratua, edoskitzaroaren eragina eta sexu-jardueren programazioa.

1. Fetuari eta haurari emandako tratua

Presio demografiko eta kulturalaren arabera, kasu batzuetan babesa emateatik neurri bortitzagoetara jo daiteke. Umeei dagokienez, batzuk guztizko babesetik hasi eta abortua eragiteko neurriak aplikatzera iritsi daitezke. Horrelako neurri bortitzak adibidez amari lan gogorrak...

Jarraitu irakurtzen "Populazioaren erregulazioa gizarte aurre-industrialetan" »

Lehen zatiketa meiotikoa: faseak eta prozesuak

Biologia2,24 KB

Lehen zatiketa meiotikoa

Lau fase ditu: profase I, metafase I, anafase I eta telofase I.

I. Profasea

Fase honetan kromosomak eratzen dira, DNA molekulak kiribiltzen eta trinkatzen hasten direnean. Profasearen aurretik kromosomak bikoiztu egiten dira, eta, beraz, bi kromatida dituzte.

  • Leptoteno: DNA harizpiak trinkotu eta kromosomak agertzen hasten dira; hauek bikoizturik daudenez, bi kromatida zuntz dituzte eta, beraz, lau beso.
  • Zigoteno: Kromosoma homologoak (bi kromatida dituztenak) elkartzen hasten dira, paraleloan jarriz. Elkartze prozesu honi sinapsi deritzo. Sinapsia konplexu sinaptonemikoaren bitartez gertatzen da, hau da, bi kromosomen artean eratzen den harizpi proteiko baten bitartez.
  • Pakiteno: Sinapsia amaitzerakoan hasten da eta banaketa
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen zatiketa meiotikoa: faseak eta prozesuak" »

Ziklo Zelularraren Kontrola, Zahartzea eta Heriotza

Biologia4,94 KB

Ziklo zelularraren kontrola

Zelula anitzen ziklo zelularra hainbat faktoreren araberakoa da:

  • Ehun mota:
    • Indibiduoaren bizitzan zehar ziklo zelular osoak izaten dituzten zelulak daude (globulu gorriak).
    • Bizi-baldintzen aldaketa edo asalduraren bat gertatzen denean bakarrik ziklo zelular osoa burutzen duten ehunetako zelulak (larruazaleko zelulak).
    • Sekula zatitzen ez diren zelulak dituzten ehunak (neurona helduak).
  • Mantenugai-falta, tenperatura eta pH-aldaketak.
  • Elkarren ondoko zelulen arteko kontaktuak.
  • Zelulak aurretik izan dituen zatiketa-kopuruak:
    • Zenbat eta zaharragoa izan organismoa, orduan eta gutxiago zatituko dira organismo horren zelulak.
    • Telomeroak, ziklo zelularrak egitearen ondorioz, txikitzen dira, eta horregatik murrizten da zatiketa-kopurua.
...
Jarraitu irakurtzen "Ziklo Zelularraren Kontrola, Zahartzea eta Heriotza" »

Bioteknologia eta Ingeniaritza Genetikoaren Teknikak

Biologia3,8 KB

Bioteknologia:

Izaki bizidunak erabiliz gizakien intereserako produktuak edo prozesuak sortzen edo eraldatzen dituen teknologiari deritzo. DNA manipulatzeko teknika aurreratuak erabiltzen ditu.

Ingeniaritza genetiko:

Laborategian erabiltzen diren geneak manipulatzeko tekniken multzoari, pertsonentzat onuragarriak diren helburuak dituenari deritzo. Bioteknologia garatzeko funtsezkoa da DNA birkonbinatua erabiltzea. Ingeniaritza genetikoaren helburu bat, klonazioa: kopia berdin-berdinak lortzea.

Ingeniaritza genetikoko teknikak:

  1. Errestrikzio-entzimak:

DNA zenbait puntutan ebakitzeko gai diren proteinak dira. Entzima horien laguntzaz gene jakin bat isolatu daiteke.

DNA ligasak:

Jatorri desberdineko DNA zatiak lotzen dituzten entzimak dira, horrela DNA...

Jarraitu irakurtzen "Bioteknologia eta Ingeniaritza Genetikoaren Teknikak" »

Arnas Aparatua: Egitura, Funtzioa eta Gaixotasunak

Biologia2,67 KB

Arnas Aparatua: Egitura eta Funtzioa

Arnas Aparatuaren Atalak

Sudur Hobiak

Bi barrunbe horietan airea iragazi, hezetu eta berotu egiten da. Goiko aldean, gainera, usain-mukosa dago, usaimen-errezeptoreak dituena.

Faringea

Digestio- eta arnas-aparatuaren hodi komuna da. Amaieran bi hodi sortzen dira: laringea, arnas-funtzioa duena, eta horren atzetik hestegorria, digestio-funtzioa duena.

Laringea

Lepoan dago. Kartilagozko eraztun batzuk ditu. Kartilago bat, epiglotisa, laringearen zuloa ixten du irensketan, janari-edariak arnasbide horretara ez igarotzeko.

Trakea

13 cm luze den hodia da. Horma C forma duten eraztun kartilaginosoz eratuta dago. Kartilagoari esker trakea beti dago zabalik.

Bronkioak eta Bronkioloak

Trakearen amaieran bi adarkadura eratzen...

Jarraitu irakurtzen "Arnas Aparatua: Egitura, Funtzioa eta Gaixotasunak" »