Nerbio Bulkada eta Nerbio Sistemaren Fisiologia
NERBIO BULKADA: Oinarriak eta Akzio Potentziala
Neuronak mintz plasmatiko batez inguratuta daude. Mintza erdi-iragazkorra da, zenbait ioien sarrera ahalbidetuz. Mintzaren alde bietako ioien kontzentrazio ezberdintasunagatik, 60 mV-tik 90 mV-rako potentzial ezberdintasun elektrikoa dago.
Geldialdiko Mintz Potentziala
Potentzial ezberdintasun horri geldialdiko mintz potentziala deritzo, mintza polarizatuta dagoelarik. Ehun honek duen kitzikagarritasuna geldialdiko mintz potentziala batzuetan positiborantz edo negatiborantz aldatzeko duen gaitasunean datza.
Ioiek mintz plasmatikoa zeharkatzeko kanal batzuk dituzte, normalean itxita edo irekita egoten direlarik. Une berezi batean, kanal hauek zabal daitezke, ioien sarrera edo irteera ahalbidetuz eta...