Bioteknologia eta Ingeniaritza Genetikoaren Teknikak

Biologia3,8 KB

Bioteknologia:

Izaki bizidunak erabiliz gizakien intereserako produktuak edo prozesuak sortzen edo eraldatzen dituen teknologiari deritzo. DNA manipulatzeko teknika aurreratuak erabiltzen ditu.

Ingeniaritza genetiko:

Laborategian erabiltzen diren geneak manipulatzeko tekniken multzoari, pertsonentzat onuragarriak diren helburuak dituenari deritzo. Bioteknologia garatzeko funtsezkoa da DNA birkonbinatua erabiltzea. Ingeniaritza genetikoaren helburu bat, klonazioa: kopia berdin-berdinak lortzea.

Ingeniaritza genetikoko teknikak:

  1. Errestrikzio-entzimak:

DNA zenbait puntutan ebakitzeko gai diren proteinak dira. Entzima horien laguntzaz gene jakin bat isolatu daiteke.

DNA ligasak:

Jatorri desberdineko DNA zatiak lotzen dituzten entzimak dira, horrela DNA hibridoak eratzen dira.

Transferentzia-bektoreak:

Modu autonomoan ugaltzen diren DNA molekulak dira, eta geneak garraiatzeko balio dute. Gehien erabiltzen direnak: bakterioen plasmidoak eta zenbait birusen material genetikoa.

DNA birkonbinatua lortzeko teknika:
  1. Nahi den genea non dagoen identifikatu, eta errestrikzio entzimekin DNA zatiaren izkinak ebaki.
  2. Errestrikzio-entzimekin plasmidoa ebakitzn da.
  3. DNA ligasen bidez, lortutako DNA zatia bektorearekin elkartzen da.
  4. DNA birkonbinatuaren molekula, zelula ostalari batera lekualdatzen da.
  5. DNA birkonbinatuaren molekula erreplikatu zelula ostalarian. Zelula alabek ere DNA birkonbinatua izango dute.
PCR

1-kopiatu nahi den DNA molekula berotu 90gorako tenperaturan, base nitrogenatuei lotuta eusten dieten hidrogeno-loturak hautsi eta helize bikoitzeko bi kateak banatzeko. Kate horietako bakoizta kate osagarri berri bat sintetizatzeko moldea izango da. 2-hasleari esker, DNA polimerasa entzimak bi kateetako bakoitza kopiatzen du, hórrela sintetizatu egiten da. Tenperatura jaisten da, bi kateak hibridatzeko. 3-sortu berri diren kateak berriz banatzen dira beroarekin, eta ziklo berri bat hasten da.

Zelula-amak: diferentziatu gabeko zelulak dira, ez dute funtzio jakinik eta eraldatu egin daitezke, izaki bizidunen gorputzeko zelula mota bate do gehiago bihurtzeko. 3 mota: 1-zelula pluripotenteak: gorputzeko zelula guztiak sor ditzakete, baina arazo etikoak eragiten ditu gizakietan erabiltzeak. 2-Totipotenteak: Fetuaren ehunetan, zilbor-hesteko zeluletan eta plazentan ere egon ohi dira. Gaur egun, zelula horien erabilerak ez du arazo etikorik sortzen. 3-Zelula ama induzituak: zelula helduak dira, berez zelula amak ez direnak baina laborategian birprogramatu direnak enbrioi-zelula ama pluripotente bihurtzeko. Zelula hauei esker, ez dago enbrioiak erabili beharrik, beraz, arazo etikoak sahiesten dira. Gizakiaren azaleko zeluletatik lortzen dira.

Giza Genoma Proiektua: Nazioartean koordinatutako lehen saiakera izan zen giza genoma osatzen duten geneak lokalizatu eta identifikatzeko, bai eta gure DNAko nukleotidoen sekuentzia zein den eta proteinak zenbat genek kodetzen dituzten jakiteko. Ezaugarriak: 1-DNAren zati txiki batek %2k baino gutxiagok, kodetzen ditu proteinak. Oraingoz ez da ezagutzen DNAren beste zatiak zer funtzio duen. 2-Gizakiak elkarren oso antzekoak gara. Pertsona guztien geneen %99,9 berdinak dira. Gainerako %1a da banakoen arteko desberdintasunak eragiten dituena. 3-Pentsatzen zenaren contra, gene bakoitzak proteína askoren sintesian parte hartzen du, eta ez bakarrenean.

CRISPR: DNA molekula editatzeko teknika bat da. CAS9: RNA gida zuzenduta aukeratutako DNA zatia duen entzima da. RNA gidaren funtzioa: Editatu nahi dugun DNA zatiarekin elkartzen da, base nitrogenatuen osagarritasunaren arabera.

Deskargatu

PDF Word HTML