Arnas Aparatua: Egitura, Funtzioa eta Gaixotasunak

Biologia2,67 KB

Arnas Aparatua: Egitura eta Funtzioa

Arnas Aparatuaren Atalak

Sudur Hobiak

Bi barrunbe horietan airea iragazi, hezetu eta berotu egiten da. Goiko aldean, gainera, usain-mukosa dago, usaimen-errezeptoreak dituena.

Faringea

Digestio- eta arnas-aparatuaren hodi komuna da. Amaieran bi hodi sortzen dira: laringea, arnas-funtzioa duena, eta horren atzetik hestegorria, digestio-funtzioa duena.

Laringea

Lepoan dago. Kartilagozko eraztun batzuk ditu. Kartilago bat, epiglotisa, laringearen zuloa ixten du irensketan, janari-edariak arnasbide horretara ez igarotzeko.

Trakea

13 cm luze den hodia da. Horma C forma duten eraztun kartilaginosoz eratuta dago. Kartilagoari esker trakea beti dago zabalik.

Bronkioak eta Bronkioloak

Trakearen amaieran bi adarkadura eratzen dira: eskuineko bronkio nagusia eta ezkerreko bronkio nagusia, bakoitza bere aldeko birikarantz doana.

Birikak

Bi organo elastiko dira, kaxa torazikoaren barruan eta diafragmaren gainean daude.

Arnas Aparatuaren Fisiologia

Aireztapena

Biriken funtzioa O2 eta CO2 trukea egitea da; aireztapenaren bidez egiten da. Bi mugimendu nagusi daude:

  • Arnasgora: prozesu aktiboa (energia gastatzen da), horren bidez oxigenoa duen airea hartzen dugu.
  • Arnasbehera: prozesu pasiboa (ez dago energiaren gasturik), horren bidez CO2 duen airea kanporatzen dugu.

Gas Trukea Birika-Albeoloetan

Albeoloen eta odol-kapilarren artean gertatzen da. Bi gasak kontzentrazio handitik baxura mugitzen dira.

Arnas Aparatuaren Gaixotasunak

Asma

Bronkioen hertsadura da, uzkurtzen direlako edo mukiz betetzen direlako. Arnasteko zailtasuna sortzen du.

Errinitis Alergikoa

Sudur-mukosaren hantura da. Muki-jarioa, doministikuak eta azkura sortzen ditu sudur, eztarri eta belarrietan.

Faringitisa eta Amigdalitisa

Faringearen eta amigdalen hantura edo infekzioa da. Mina, sukarra, eztula, besteak beste, dira ohiko sintomak.

Hotzeria eta Gripea

Birusek eragindako arnasbideen infekzioak dira, baina desberdinak dira. Sintoma batzuk honako hauek dira: muki ugari, ondoeza, doministikuak... Gripeak, gainera, sukarra, hotzikarak eta giharretako mina eragiten ditu.

Bronkitisa

Bronkioen hantura da. Muki gehiegi jariatzen da eta arnasteko zailtasuna, eztula eta muki berdeak sortzen dira.

Tabakismoa

Tabakoarekiko mendekotasuna da. Tabakoaren substantziek kalte handia egiten diete organo ezberdinei.

Deskargatu

PDF Word HTML