Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

DNA, Genetika eta Ingeniaritza Genetikoaren Oinarriak

Biologia2,1 KB

DNA-ren ezaugarriak eta garrantzia

DNA-ren ezaugarri nagusiak hiru dira:

  • Egitura: Bi kate antiparaleloz osatutako molekula luzea da.
  • Osaketa: Kate bakoitza nukleotido izeneko unitateen loturaz osatuta dago (Adenina A, Timina T, Zitosina C eta Guanina G).
  • Lotura: Nukleotido bakoitza parean dagoen katearen nukleotidoari lotuta dago.

Garrantzitsua da zelula guztietan egotea, informazio genetikoa daramalako, karaktereak kontrolatzen dituelako eta zelula-zatiketan informazioa zelula-alabetara pasatzen duelako.

Geneak eta ezaugarri fisikoak

Geneek pertsona baten ezaugarriak (odol-mota, begien kolorea) zehazten dituzte nukleotidoen hirukote zehatzen bidez. Nukleotido horietako bat aldatzen bada, proteina aldatu egiten da (proteina bakoitza 20 aminoazidok...

Jarraitu irakurtzen "DNA, Genetika eta Ingeniaritza Genetikoaren Oinarriak" »

Ornodunen Iraitz-Sistema: Giltzurrunak eta Gernuaren Eraketa

Biologia2,38 KB

Ornodunen iraitz-organoak

Ornodunen iraitz-organoak giltzurrunak dira, eta nefrona izeneko unitate multzo batez osatuta daude.

A Nefrona

  • Giltzurrun-korpuskulua: Odoleko likido plasmatikoa iragazten du.
  • Hodi bihurgunetsua: Luzera aldakorra du. Espezializazio morfologikoak eta funtzionalak ditu; bertan, solutuak berriro xurgatzeko edo aktiboki ezabatzeko prozesuak gauzatzen dira.

A.1 Ugaztunen nefrona

Osagaiak:

  1. Malpighi-ren korpuskulua: Glomeruluaz eta Bowman-en kapsulaz osatuta.
  2. Tubulu bihurgunetsua: Hiru atal bereizten dira: tubulu bihurgunetsu proximala, Henle-ren lakioa eta tubulu bihurgunetsu distala.

B Giltzurrunak

Egiturak:

  • Giltzurrun-kapsula: Kanpoko geruza eta horren azpian estalki jarraitua, barrurako luzakin batzuekin.
  • Eremu medularra edo muina:
...
Jarraitu irakurtzen "Ornodunen Iraitz-Sistema: Giltzurrunak eta Gernuaren Eraketa" »

Zirkulazio-aparatua: Bihotz-zikloa eta Gaixotasunak

Biologia2,49 KB

Bihotz-zikloa

  1. Sistole aurikularra: Aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola bultzatzen dute; bentrikuluak odolez betetzen dira.
  2. Sistole bentrikularra: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira, odola aurikuletara itzul ez dadin.
  3. Diastole aurikularra eta bentrikularra: Aurikulak eta bentrikuluak erlaxatu egiten dira, baina arterietako odola ez da atzera itzultzen. Aurikulak odolez betetzen dira eta bentrikuluak betetzen hasten dira.

Zirkulazio bikoitza

Birika-zirkulazioa

Eskuineko bentrikulutik irteten da. Bentrikuluak birika-arterian zehar ponpatzen du odola. Adar bakoitza birika batera doa. Adar horiek gero eta gehiago adarkatzen dira birika-albeoloetara iritsi arte, eta hantxe egiten da gas-trukea. Zain-kapilarrek oxigenoan aberatsa den odola biltzen dute...

Jarraitu irakurtzen "Zirkulazio-aparatua: Bihotz-zikloa eta Gaixotasunak" »

Zelulen Antolaketa eta Egitura: Prokariotoak eta Eukariotoak

Biologia3,67 KB

Zelulen Antolaketa-ereduak

Zelula Prokariotoa

  • Moneroen zelula txikiak.
  • Kanpoaldean, proteinazko egitura duten hainbat motatako luzakinak dituzte: flageloak (mugitzeko), fimbriak (zelula finkatzeko) eta piliak (fimbriak baino luzeagoak eta urriagoak).
  • Askotan babeserako estalki zurrun batek inguratzen ditu, zelula-hormak; horma hori bakterio motaren araberakoa izango da eta kapsula batez inguratuta egoten dira.
  • Prokariotoen mintz plasmatikoak barruan zitoplasma duen konpartimentu bakuna eratzen du; zitoplasman erribosomak daude eta horietan proteinak sintetizatzen dira RNA mezularitik abiatuta.
  • Zelularen eremu batzuetan mintza barrualdera tolesten da (toles arruntak, mesosomak adibidez), azalera handitzeko eta, horrela, jarduera errazteko.
  • Material
...
Jarraitu irakurtzen "Zelulen Antolaketa eta Egitura: Prokariotoak eta Eukariotoak" »

Teoria Endosinbiotikoa: Zelula Eukariotikoen Jatorria

Biologia2,47 KB

Teoria endosinbiotikoa

Zelula eukariotikoen jatorria azaltzeko, Lynn Margulis-ek 1967an zabaldutako teoria onartzen da. Horren arabera, zelula eukariotoen hainbat organulu, plastoak eta mitokondriak bereziki, organismo prokariotoetan zuten jatorria; eta beste mikroorganismoetan barneraturik (fagozitosia) digerituak izan ordez, endosinbiosi harremana ezarriko zuten.

Mitokondriak proteobakterioetatik sortuko ziren eta kloroplastoak zianobakterioen antzeko beste bakterio primitiboengandik. Horrela, prokarioto horiek zelula eukarioto primitibotik ingurune urtsua eta babestua lortuko zuten, eta horren truke energia edota gai organikoak eskuratuko zizkien zelula ostalariei. Margulis-en ustez, zelula eukariotoak elkarren ondoan komunitateetan bizi ziren...

Jarraitu irakurtzen "Teoria Endosinbiotikoa: Zelula Eukariotikoen Jatorria" »

Iraitz Aparatuaren Funtzionamendua: Galderak eta Erantzunak

Biologia2,43 KB

1. Zein da iraitz aparatuaren funtzio nagusia eta zein organoz dago osatuta?

Iraitz aparatuaren funtzio nagusia hondakinak gorputzetik kanporatzea da, gernuaren edo izerdiaren bitartez.

Lau organoz osatuta dago: giltzurrunak, ureterrak, maskuria eta uretra.

2. Zer da nefrona?

Giltzurrunak osatzen dituzten unitate funtzionalak dira; bakoitzaren barruan milioika nefrona daude. Haien funtzio nagusia odola garbitzea da.

3. Dialisi motak

Odola iragazi eta gorputzeko hondakin arriskutsuak, gehiegizko gatza eta ura kentzeko bi mota daude:

  • Hemodialisia: Giltzurrunen lana makina baten bidez egiten da.
  • Dialisi peritoneala: Gorputzaren barne-mintza erabiltzen da odola iragazteko.

4. Noiz hasten gara izerditan?

Gure gorputzaren tenperatura 37 ºC-tik gorakoa denean,...

Jarraitu irakurtzen "Iraitz Aparatuaren Funtzionamendua: Galderak eta Erantzunak" »

Zirkulazio Aparatua: Funtzionamendua eta Gaixotasunak

Biologia2,63 KB

Zirkulazio Aparatua: Funtzionamendua eta Egitura

  1. Jakinik gorputzean bi zirkulazio-sistema ditugula, deskriba ezazu bakoitzaren funtzioa eta egitura.

Zirkuitu txikia edo pulmonarra

Honen funtzio nagusia odol karboxigenatua bihotzetik birikietara garraiatzea da, oxigenatzeko.

  • Biriki-zaina: Birikietatik bihotzera (CO2 gutxi).
  • Biriki-arteria: Bihotzetik birikietara (CO2 asko).

Zirkuitu handia edo sistematikoa

Funtzio nagusia oxigenoz betetako odola arterien bidez gorputz osora banatzea da.

  • Aorta arteria: Bihotzetik organoetara (oxigenoa garraiatzen du).
  • Kaba zaina: Zeluletatik bihotzera (karbono dioxidoa garraiatzen du).
  1. Baieztapen hauetatik zein da zuzena?
    • a) Sistema linfatikoa gure gorputzetik hormonak garraiatzeaz arduratzen da.
    • b) Sistema linfatikoa gorputzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Zirkulazio Aparatua: Funtzionamendua eta Gaixotasunak" »

Digestio eta Arnas Aparatuen Funtzionamendua

Biologia2,15 KB

Digestio-aparatua

Aho-barrunbea eta irensketa

  • Murtxikatzea: Hortzek elikagaiak murtxikatzen dituzte eta mihiaren laguntzaz listuarekin nahasten dira. Elikadura-boloa sortzen da.
  • Irensketa: Elikadura-boloa faringetik hestegorrira pasatzen da, mugimendu peristaltikoen bidez bultzatuta.
  • Listua: Ura eta entzimak ditu. Karbohidratoak eta almidoia molekula bakunagoetan bihurtzen ditu.

Faringea eta Hestegorria

Faringea: Arnas aparatuarekin partekatzen du digestio-aparatua. Elikagaiak hestegorrira doaz eta epiglotisa bertan dago.

Urdaila eta Hesteak

  • Urdaila: Hestegorria eta heste meharra lotzen ditu bi zuloen bidez.
  • Heste meharra: Mantenugai organiko gehienak xurgatzen dira. Heste-biloen bidez odol-zirkulaziora pasatzen dira.
  • Heste lodia: Urdaila eta heste meharra
...
Jarraitu irakurtzen "Digestio eta Arnas Aparatuen Funtzionamendua" »

Zelulen egitura eta organuluak — Oinarrizko biologia

Biologia5,63 KB

Izaki bizigabeak eta izaki bizidunak

Izaki bizigabeak: konposatu ez-organikoak, gatza, mineralak eta ura (H2O).

Izaki bizidunak: konposatu kimikoen multzoak dira — ez-organikoak eta organikoak. Konposatu organiko nagusiak honako hauek dira:

  • Lipidoak: karbono eta hidrogenoz osatuak (CH), egitura eta energia iturri gisa.
  • Gluzidoak: monosakaridoetatik hasi eta azukre konplexuetara.
  • Proteina: aminoazidoek osatzen dituzte, funtzio egonkor eta egiturazkoak burutzen dituzte.
  • Azido nukleikoak: nukleotidoek osatzen dituzte; DNA informazio hereditarioa gordetzen du.

Zelulen motak

Prokariotoak

Prokariotoak nukleo fisikorik gabe dauden zelulak dira. Adibidez, bakterioak prokariotoen artean sailkatzen dira.

Eukariotoak

Eukariotoak nukleoa duten zelulak dira; animalia...

Jarraitu irakurtzen "Zelulen egitura eta organuluak — Oinarrizko biologia" »

Biomolekulen eta Uraren Ezaugarriak

Biologia4,95 KB

Azido Nukleikoak

Azido nukleikoa nukleotidoz osatutako polimero biologikoak dira; haien funtzioa informazio genetikoa gordetzea da.

Azido Nukleikoen Sailkapena

  • DNA (Azido Desoxirribonukleikoa): Nukleotido guztiek daramaten pentosa desoxirribosa da (kate bikoitza).
  • RNA (Azido Erribonukleikoa): Nukleotido guztiek daramaten pentosa erribosa da (kate sinplea).

Uraren Propietateak: Disolbatzaile Unibertsala

Ura ezagutzen diren likidoen artean gehien disolbatzen duena da. Disolbatzaile unibertsala izateari esker, gure zelulek ura aukeratzen dute erreakzio kimikoak gertatzeko.

Uraren Propietate Garrantzitsuak

  • Lurrunketa Bero Handia: Likidotik gas egoerara pasatzeko bero handia behar da (energia asko behar da). Gorputzean bero handia dagoenean, poroak ireki
...
Jarraitu irakurtzen "Biomolekulen eta Uraren Ezaugarriak" »