Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ekosistemen Piramideak eta Materiaren Zikloak

Biologia2,58 KB

Ekosistemen osagaiak eta prozesuak

Ekosistemetan hainbat faktorek eta prozesuk hartzen dute parte: tenperatura, uraren faktore abiotikoak, lozorroa, migrazioa, jarduera, hostoak, organismoen bizi-zikloak, ugalketa, loratzea, ohiturak, faktore biologikoak saihesteko erregulazioa, arroketako argia, alga berdeak, fotosintesirako beharrezko elementuak eta uretatik kanpoko bizitza.

Piramide trofiko motak

Banakoen piramidea

Ekoizle eta kontsumitzaile kopurua adierazten du. Normalean piramide itxura du, baina batzuetan alderantzizkoa izan daiteke. Informazio hau ez da oso baliagarria eta gutxitan erabiltzen da, bizidun txiki batek eta handi batek balio bera dutelako.

Energiaren piramidea

Maila trofiko bakoitzeko energia adierazten du eta oinarri zabala...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemen Piramideak eta Materiaren Zikloak" »

Sistema Endokrinoa eta Koordinazio Hormonala

Biologia2,14 MB

Sistema endokrinoa erlazio eta kontrol sistema bat da, eta hormonak deritzen mezulari kimikoen bitartez betetzen du bere funtzioa. Hormonak guruin endokrinoek kantitate oso txikian odolera jariatutako molekulak dira, eta odolak garraiatzen ditu zelula hartzaileetaraino.

Koordinazio hormonala oso lotuta dago nerbio sistemarekin, eta koordinazio neuroendokrino ere deitu ahal zaio. Animali talde gehienetan ematen da eta landareetan dagoen koordinazio forma bakarra da.

Koordinazio hormonala ornogabeetan

Ornogabe talde gehienek (platelmintoak, anelidoak, moluskuak, artropodoak...) hazkuntza eta ugalketa kontrolatzeko hormonak dituzte. Hormona horiek guruin endokrinoek jariatzen dituzte, eta guruinok nerbio sistemako zelulek sintetizatutako neurohormonen...

Jarraitu irakurtzen "Sistema Endokrinoa eta Koordinazio Hormonala" »

Giza Nutrizioa: Digestio Aparatuaren Funtzioak eta Mekanismoak

Biologia11,37 KB

Giza Nutrizioa

Gure gorputzeko zelula guztiek mantenugaien beharra dute bizi jardueraren oinarria osatzen duten erreakzio kimikoak (metabolismoa) egin ahal izateko.

Zelula ugariz osatutako organismoetan -gizakia, kasu- zelula guztiek ezin dituzte zuzenean mantenugaiak lortu, eta elikagaietan daudenak konplexuak direnez, organismoak erabili ahal izateko ezinbestean substantzia txikiagoetan eraldatu behar dira.

Bi arrazoi horiengatik, izaki zelulanitzek organo espezializatuak behar dituzte, mantenugaiak prestatu eta zelula guztietara banatzeko, batetik, eta jarduera zelularrean sorturiko hondakinak kanporatzeko, bestetik. Organo horiek aparatuetan biltzen dira. Hona hemen nutrizio-funtzioa egiteko behar diren lau aparatuak:

  1. Digestio-aparatua. Aparatu

...
Jarraitu irakurtzen "Giza Nutrizioa: Digestio Aparatuaren Funtzioak eta Mekanismoak" »

Genetikaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Giza Genoma

Biologia2,83 KB

Genetikaren oinarrizko kontzeptuak

  • Genetika: Geneak eta euren transmisioa ikasten dituen zientzia.
  • Karaktere: Edozein aspekturen edo portaeraren ezaugarria (adibidez: ilearen kolorea, begien forma, azkartasuna…).
  • Gene: Karaktere jakin baterako informazio genetikoa duen DNA zatia. Geneak kromosometan lerrokatuta daude.
  • Loci: Kromosoma batean gene bakoitza dagoen lekua.
  • Kromosoma: DNA eta proteinen nahastea.
  • Kromosoma homologoak: Karaktere berdinak erregulatzen dituzten kromosomak (bata amarena eta bestea aitarena).
  • Genoma: Espezie baten gene guztien multzoa.
  • Genotipo: Organismo baten geneen multzoa.
  • Fenotipo: Ikusgai diren ezaugarrien multzoa; genotipoaren adierazpena da, giroaren araberakoa (fenotipoa = genotipoa + giroa).
  • Mutazioak: DNA baseen sekuentzian
...
Jarraitu irakurtzen "Genetikaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Giza Genoma" »

Glukolisia eta Arnasketa Zelularra: Prozesu Metabolikoak

Biologia2,52 KB

1. Glukolisia

Metabolismo mota: Bidezidor katabolikoa. Anaerobikoa da eta zitoplasman gertatzen da.

Prozesua: 10 etapa ditu. Glukosa molekula bat degradatzen da, azido pirubikoko bi molekula sortuz.

2. Deskarboxilazio Oxidatzailea

Matrize mitokondrialean gertatzen da. Azido pirubikoa (3C) Azetil CoA (2C) bilakatzen da, NADH sortuz eta CO2 hondakin gisa askatuz.

3. Krebs Zikloa

Azido zitrikoaren edo azido trikarboxilikoen zikloa izenez ere ezaguna da.

  • Kokapena: Matrize mitokondriala.
  • Prozesu ziklikoa: Azetil-CoA oxidatu egiten da CO2-ra.
  • Mekanismoa: Azetil-CoA (C2) oxalazetatoarekin (C4) batzen da.
  • Emaitza: Bi deskarboxilazio gertatzen dira (2 CO2). Glukosatik bi Azetil-CoA lortzen direnez, bi buelta eman behar dira glukosa guztiz oxidatzeko.

4. Arnasketa

...
Jarraitu irakurtzen "Glukolisia eta Arnasketa Zelularra: Prozesu Metabolikoak" »

Giza Anatomia: Aparatu Lokomotorea eta Hezurdura

Biologia3,73 KB

Anatomia eta Aparatu Lokomotorea

Anatomia: Bizidunak osatzen dituzten egiturak aztertzen dituen zientzia da.

Aparatu lokomotorea: Gorputzaren mugimendua ahalbidetzen duten sistemen (hezur eta giltzadura-sistema, eta gihar-sistema) asoziazioa da.

Ardatzak

  • Longitudinala: Errotazioak ahalbidetzen ditu.
  • Zeharkakoa edo transbertsala: Flexio eta estentsio mugimenduak.
  • Sagitala: Abdukzio eta addukzio mugimenduak.

Hezurren Funtzioak eta Homeostasia

Hezurren funtzioak:

  • Sostengua eta mugimendua.
  • Babesa.
  • Mineralen homeostasia (kaltzioa).
  • Gantz-erreserben biltegia (hezur-muin horia).
  • Odol-zelulen ekoizpena (hezur-muin gorrian).

Homeostasia: Organismoetan, barne-baldintzen egonkortasuna mantetzeaz arduratzen den prozesua da.

Hezurduraren Atal Nagusiak

Eskeleto axiala

Babesteko...

Jarraitu irakurtzen "Giza Anatomia: Aparatu Lokomotorea eta Hezurdura" »

Zelula Prokariota eta Eukariota: Osagaiak eta Funtzioak

Biologia2,69 KB

Zelula Prokariota

Kapsula

  • Zelula atxikitzea eta finkatzea.
  • Sendotasuna ematen dio.
  • Lehortzea eragozten du.
  • Zelula babesten du.

Pilia

  • Bakterioaren kanpoaldearekiko material genetikoa ukitzen eta/edo trukatzen du.
  • Zelularen atxikiduran parte hartzen du.

Zitoplasma

  • Funtzio nagusia organulu zelularrei eustea eta mugitzen uztea da.
  • Erreakzio metabolikoak hor gertatzen dira.

Zelula Pareta

  • Substantzien garraioa kontrolatzen du.
  • Zelulari forma ematen dio.
  • Zelula babesten du.

Nukleoidea

  • Zelularen jarduerak kontrolatzen ditu, gene adierazpenaren bidez.
  • DNA zirkularra eta biluzia dago.

Mintz Plasmatikoa

  • Substantziak sortzen ditu.
  • Zelula babesten du.
  • Mantenugaiak zelula barruan garraiatzen ditu.

Plasmidoak

  • Zitoplasman sakabanatuta daude.
  • DNA zirkularreko molekula txikiak.

Mesosoma

  • Fotosintesiaren
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula Prokariota eta Eukariota: Osagaiak eta Funtzioak" »

Lipidoak: Energia, Babesa eta Saponifikazio Prozesua

Biologia3,1 KB

Lipidoak funtsezko molekulak dira izaki bizidunetan, hainbat funtzio garrantzitsu betetzen baitituzte. Horien artean, energia gordetzea, energia-erreserba nagusia izatea, isolatzea eta babestea dira, besteak beste.

Energia Erreserba eta Babeserako Lipidoak

Eginkizun horiek betetzen dituzten lipido nagusiak azilglizeridoak eta zeridoak dira.

Azilglizeridoak edo Azilglizerolak

Azilglizerolak, edo gantzak, gantz-azidoz eta glizerinaz osatutako esterrak dira. Gantz-azidoen molekulak (bat, bi edo hiru) glizerinaren alkohol-talde batekin, bi edo hirurekin esterifikatzean eratzen dira.

Esterifikatzen diren gantz-azidoen kopuruaren arabera, hiru multzo bereizten dira:

  • Monoazilglizeridoak
  • Diazilglizeridoak
  • Triazilglizeridoak

Azken horiek ugarienak dira eta gantz

...
Jarraitu irakurtzen "Lipidoak: Energia, Babesa eta Saponifikazio Prozesua" »

Biomolekulak: Ura, Bioelementuak eta Makromolekulak

Biologia8,07 KB

1. Uraren propietate fisiko-kimikoak

Urak hurrengo propietate fisiko-kimikoak ditu:

a) Disolbatzaile-boterea

Ura substantzia kopuru maximoa disolbatzen duen likidoa da (disolbatzaile unibertsala). Propietate hau beste substantziekin hidrogeno-zubiak sortzeko duen gaitasunagatik du; substantziak disolbatzen dira uraren molekula polarrekin elkarrekintza eginez.

Disolbatzaile izateagatik, bizidunetan bi funtzio garrantzitsuren arduraduna da:

  • Metabolismoa: Erreakzio gehienak inguru urtsuetan ematen dira.
  • Garraioa: Elikagaien garraioak eta hondakinen kanporatzeak inguru urtsua behar dute.

b) Kohesio-indarra molekulen artean

Hidrogeno-zubiek mantentzen dituzte uraren molekulak indarrez lotuta, egitura konpaktua sortuz eta likidoa ia konprimaezina bihurtuz....

Jarraitu irakurtzen "Biomolekulak: Ura, Bioelementuak eta Makromolekulak" »

Kanpoko bezeroak

Biologia2,72 KB

Elikagaiak dira pertsonen energia-iturri. Guztiok, ordea, ez ditugu energia-behar berak: gure eguneroko jardunak baldintzatzen du, hein batean, zenbat energia behar dugun.

Nola lortzen da energia
Gizakiok ezin dugu energia zuzenean lortu; hori dela-eta, jana baliatzen dugu energia gureganatzeko. Gorputzeko zelulek energia bihurtzen dute kanpoko inguruneko materia, hau da, elikagaiak, metabolismoa deritzon prozesu baten bidez.
Gure gorputzak elikagaien honako substantzia hauek besterik ezin dituzte erabili: proteinak, gantzak, karbohidratoak, bitaminak eta mineralak. Sustantzia horiei, nutriente deitzen zaie. Nutriente horietatik, energia ematen duten bakarrak karbohidratoak, proteinak eta gantzak dira; horregatik, nutriente energetiko deritze....

Jarraitu irakurtzen "Kanpoko bezeroak" »