DNA, Genetika eta Ingeniaritza Genetikoaren Oinarriak
DNA-ren ezaugarriak eta garrantzia
DNA-ren ezaugarri nagusiak hiru dira:
- Egitura: Bi kate antiparaleloz osatutako molekula luzea da.
- Osaketa: Kate bakoitza nukleotido izeneko unitateen loturaz osatuta dago (Adenina A, Timina T, Zitosina C eta Guanina G).
- Lotura: Nukleotido bakoitza parean dagoen katearen nukleotidoari lotuta dago.
Garrantzitsua da zelula guztietan egotea, informazio genetikoa daramalako, karaktereak kontrolatzen dituelako eta zelula-zatiketan informazioa zelula-alabetara pasatzen duelako.
Geneak eta ezaugarri fisikoak
Geneek pertsona baten ezaugarriak (odol-mota, begien kolorea) zehazten dituzte nukleotidoen hirukote zehatzen bidez. Nukleotido horietako bat aldatzen bada, proteina aldatu egiten da (proteina bakoitza 20 aminoazidok osatzen dute).
Mutazioak eta eboluzioa
Mutazioak DNA kopiatzean gertatzen dira. Hirukote nukleotidotan gertatzen denaren arabera, proteina aldatu egingo da. Mutaziorik egongo ez balitz, biodibertsitatea ez litzateke aldatuko; mutazioei esker, ordea, alelo berriak sortzen dira, eboluzioa bultzatuz.
DNA birkonbinatzailearen teknologia
Geneen manipulazioak kromosometan konbinazio berriak sortzen ditu (birkonbinazio genetikoa). Horregatik deitzen zaio DNA birkonbinatzailearen teknologia ingeniaritza genetikoan erabilitako tekniken multzoari.
Ingeniaritza genetikoa eta elikagai transgenikoak
- Zertarako erabili ohi da ingeniaritza genetikoa?
Organismo baten DNA molekula bati geneak kendu, aldatu edo gehitzeko erabiltzen da, adibidez, landare transgenikoak sortzeko. - Zergatik daude aurka ekologistak eta kontsumitzaileak?
Biodibertsitatea galtzeko arriskuagatik, pertsonen osasuna kaltetu daitekeelako eta testuinguru sozial eta politikoan eragin negatiboak izan ditzakeelako. - Elikagai transgenikoen inguruko iritzia:
Substantzia toxikoak eratzen badituzte, ingurumena pozoitu dezakete.