Zirkulazio-aparatua: Bihotz-zikloa eta Gaixotasunak
Bihotz-zikloa
- Sistole aurikularra: Aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola bultzatzen dute; bentrikuluak odolez betetzen dira.
- Sistole bentrikularra: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira, odola aurikuletara itzul ez dadin.
- Diastole aurikularra eta bentrikularra: Aurikulak eta bentrikuluak erlaxatu egiten dira, baina arterietako odola ez da atzera itzultzen. Aurikulak odolez betetzen dira eta bentrikuluak betetzen hasten dira.
Zirkulazio bikoitza
Birika-zirkulazioa
Eskuineko bentrikulutik irteten da. Bentrikuluak birika-arterian zehar ponpatzen du odola. Adar bakoitza birika batera doa. Adar horiek gero eta gehiago adarkatzen dira birika-albeoloetara iritsi arte, eta hantxe egiten da gas-trukea. Zain-kapilarrek oxigenoan aberatsa den odola biltzen dute eta gero eta gehiago elkartzen dira birika-zainak osatu arte. Birika-zain horiek bihotzeko ezkerreko aurikulara iristen dira, zirkulazio txikia osatuz.
Zirkulazio sistemikoa
Ezkerreko bentrikuluan hasten da, ezkerreko aurikulatik datorren oxigenatutako odola bertara iristean. Sistole bentrikularra gertatzen da eta odola gorputz guztira ponpatzen da aorta-arterian. Arteria-aorta bihotzetik urrundu ahala adarreztatu egiten da kapilarra bihurtu arte. Kapilarrek oxigeno eta mantenugaiak eramaten dituzte zelula guztietara, eta zelula-metabolismoaren ondorioz sortutako karbono dioxidoa eta hondakinak biltzen dituzte. Ondoren, kapilarrak gero eta gehiago elkartzen dira zain bihurtu arte eta eskuineko aurikulan amaitzen dira, zirkulazio sistemikoa osatuz.
Gaixotasun kardiobaskularrak
Zirkulazio-aparatuarekin zerikusia duten gaixotasunei gaixotasun kardiobaskularrak esaten zaie, eta bihotzari eta odol-hodiei erasotzen diete. Hauek dira gaixotasun nagusiak:
- Arteriosklerosia.
- Arterietako hipertentsioa.
- Miokardio-infartua.
Odoleko gaixotasunak
- Anemia: Odoleko hemoglobina edo globulu gorrien maila baxua.
- Leuzemia: Odol-zelulen minbizia.
- Hemofilia: Odolaren koagulazio-arazoa.
Zirkulazio-aparatuarekin zerikusia duten ohitura osasungarriak
- Kirola neurrian eta egunero egitea.
- Egunero, gutxienez bi litro ur edatea.
- Ez erretzea.
- Saihestu gantzetan aberatsak diren dietak.
- Bizimodu lasaia baina aktiboa izan.
- Ez hartu gatz gehiegi eguneroko dietan.