DBH mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Zelula eta Ehunen Antolaketa: Giza Gorputzaren Oinarriak

Biologia2,87 KB

Zelula eta Ehunen Antolaketa

Antolaketa Mailak

Atomoa - Molekula - Organulua - Zelula - Ehuna - Organoa - Aparatua - Organismoa

Zelulak

Bizia duten egiturarik txikienak dira. Izaki bizidunak eratzen dituzte.

Zelula Motak

ProkariotoaEukariotoa
NukleoaEzBai
OrganuluakGutxiAsko
Zer izaki bizidunetan?Archaea eta BakteriaProtista, Plantae, Fungi, Animalia
Beti zelulabakarrakZelulabakarrak eta Zelulanitzak

ADN

Zelularen material genetikoa duen molekula da. Zelula baten nukleoaren barruan dago (zelula eukariotoetan) edo zitoplasman sakabanaturik (zelula prokariotoetan). Zelularen funtzionamendua kontrolatzen du.

Kromosoma

ADN-ren harizpiak biribikatzen direnean sortzen den egitura da.

Kromatina

ADN-ren molekula

Zelulen Diferentziazioa

Zelularen formaren eta egituraren...

Jarraitu irakurtzen "Zelula eta Ehunen Antolaketa: Giza Gorputzaren Oinarriak" »

ADNa, Geneak eta Aleloak: Karaktereen Transmizioa

Biologia2,89 KB

ADNa, Geneak eta Aleloak: Karaktereen Transmizioa

ADN-> Organismo beraren zelula guztiek nukleoan duten informazio genetiko bera.

Kromosoma bat-> Ehunka gene ditu.
Genea-> ADN zati bat da. Organismo ezaugarri jakin bati buruzko informazioa du, eta ezaugarri hori, karaktere deritzo.
Alelo-> Karaktere bat determinatzen duen gene baten informazio edo aldeera bakoitza da.

Karaktereen Transmizioa

Gametoak-> Informazio genetikoa ondorengoei transmititzeaz arduratzen diren zelulak dira. Zelula hauek haploideak dira.

Herentzia eta Motak

Herentzia-> Gene batek dituen aleloen arteko erlazioa da.
Fenotipoa-> Karaktere jakin baterako adierazten den informazioa da. (Lo que se ve).
Genotipoa-> Organismo batek karaktere jakin baterako duen alelo
...
Jarraitu irakurtzen "ADNa, Geneak eta Aleloak: Karaktereen Transmizioa" »

Giza Ugalketa: Gametoak, Ernalketa eta Haurdunaldiaren Garapena

Biologia2,84 KB

Gizonezkoen Gametoak: Espermatozoideak

Espermatozoideak zelula txikiak dira, 50-60 mikrometro bitartekoak. Espezializatuak eta mugikortasun handikoak dira. Espermatozoideen sorrera espermatogenesia du izena, eta barrabilen barruko tubulu seminiferoetan gertatzen da. Lau fase ditu:

  • Ugaritzea: Tubulu seminiferoen paretetako hozi zelulak zatitu eta espermatogoniak sortzen dituzte.
  • Hazkuntza: Espermato goniak hazi eta espermatozito bihurtzen dira.
  • Heltzea: Espermatozitoak zatitu eta espermatidak sortzen dituzte.
  • Bereizketa: Espermatidak itxura aldatu eta espermatozoide bihurtzen dira.

Emakumeen Gametoak: Obuluak

Obuluak emakumezkoen gameto edo zelula sexualak dira. Zelula esferiko handiak dira (1,5 mm diametrokoak) eta ezin dira bere kabuz mugitu.

  • Bilkinak:
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Ugalketa: Gametoak, Ernalketa eta Haurdunaldiaren Garapena" »

Giza Ehunen Anatomia eta Fisiologia

Biologia3,63 KB

Giza Ehunak

Ehunak funtzio bera betezen duten zelula espezializatuen multzoak dira. Ehunak aztertzen dituen biologiaren atala histologia da.

Ehun Epitelialak

Zelulek poliedro forma izan ohi dute eta geruzatan antolatuta daude. Bi talde:

  • Estaldura epitelioak
  • Guruin epitelioak

Estaldura Epitelioak

Gure organismoaren kanpoaldeko nahiz barrunbeetako gainazalak estaltzen eta babesten dituzte.

  • Epidermisa: Larruazalaren geruzarik kanpokoena da.
  • Muki mintzak: Digestio hodiaren barnealdea eta arnas aparatuarena estaltzen dituzte.
  • Endotelioak: Odol hodien eta bihotzaren barrualdea estaltzen dute.

Guruin Epitelioak

Guruinak eratzen dituzten ehunak dira eta jariatzeko subtantziak sortzea dute funtzioa.

  • Guruin exokrinoak: Substantziak gorputzaren kanpoaldera jariatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Ehunen Anatomia eta Fisiologia" »

Landareen Gaixotasunak eta Izurriteak: Agente Biotikoak eta Kalteak

Biologia3,13 KB

Landareetan Gaixotasunak Sortzen Dituzten Agente Biotikoak

  • Birusak
  • Bakterioak
  • Onddoak
  • Animaliak

Birusek Sortutako Gaixotasunak

Birosiak.

Birusen Sintomak

  • Mosaikoak
  • Desitxuratzeak
  • Nekrosiak

Nola Hedadatu Birusak?

  • Zauri batetik bestera, landareak elkar ukituz.
  • Beste parasitoek garraiatuta.
  • Landare ugalketa bidez.
  • Hazien bidez.

Bakterioak

Bakterioen Ezaugarri Nagusiak

  • Prokarioto zelulabakarrak.
  • Egitura sinplea.
  • Oso tamaina txikia.
  • Zatiketa zelularren bidez ugaltzen dira.

Bakterioak Nola Sartzen Dira Landareetan?

Zauri batetik.

Onddoak

Elikaduraren Arabera, Nola Sailkatu Onddoak?

Saprofitoak:
Materia organiko hilaz elikatzen dira.
Parasitoak:
Bizirik dauden organismoen materia organikoaz elikatzen dira.
Sinbionteak:
Beste organismo batzuek sortzen duten materia organikoz elikatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Landareen Gaixotasunak eta Izurriteak: Agente Biotikoak eta Kalteak" »

Biologiaren Oinarriak: Mutazioak, Birusak eta Immunitatea

Biologia3,18 KB

Mutazioak

  • Mutazio motak

    • Mutazio genetikoa: Nukleotido bikote bat aldatzen dute.
    • Mutazio kromosomikoa: Kromosoma kopurua aldatzen dute.
  • Mutazio geniko edo puntualak

    • Baseak ordezkatzearen bidezkoak:
      • Trantsizioak (purikoa > purikoa, adibidez A > G).
      • Transbertsioak (purikoa > pirimidinikoa edo pirimidinikoa > purikoa).
    • Irakurketa-esparrua aldatzearen bidezkoak:
      • Nukleotidoak txertatzea (intserzioak).
      • Nukleotidoak kentzea (delezioak).
  • Mutazio kromosomikoak

    • Delezioak, Translokazioak, Inbertsioak, Bikoizketak.
    • Trisomiak: Kromosoma pare bat izan beharrean, 3 izatea.
    • Triploidiak: Kromosoma multzo bat gehiago dutenak (2n > 3n).
  • Mutazioen eragina

    Mutazioak kaltegarriak izan daitezke, baina ez denak. Batzuetan, mutazio bat onuragarria izan daiteke, eta hautespen

...

Jarraitu irakurtzen "Biologiaren Oinarriak: Mutazioak, Birusak eta Immunitatea" »

Gernu Aparatua eta Bere Funtzioak

Biologia3,78 KB

1. Iraitz Aparatua

Odolean metatzen diren hondakin zelularrak kanporatzeaz arduratzen da.

Egitura

  • Giltzurrunak: Odolean dauden molekula toxikoak iragazi eta gernuaren bidez kanporatzen dira.
  • Birikak: CO2 zelularra kanporatzen dute.
  • Gibela: Zeluletako hainbat hondakin (medikamentuak ere) behazunez bildu eta digestio aparatura kanporatzen ditu.
  • Izerdi-guruinak: Larruazalean dauden guruin horiek izerdia kanporatzen dute. Izerdia gernuaren konposizioa du, baina diluituagoa.

2. Gernu Aparatuaren Organoak

  • Giltzurrunak: Bakoitzak 12 cm luzeera dauka eta babarrun itxurakoa. Giltzurrun-arteria bana iristen da, hondakinak dituen odola eramaten duena, eta giltzurrun-zain bana irteten da odol garbiarekin. Giltzurrunek odola iragazi eta garbitzen dute. Ondorioz,
...
Jarraitu irakurtzen "Gernu Aparatua eta Bere Funtzioak" »

Biologiaren Oinarriak: Immunitatea eta Molekulak

Biologia3,07 KB

Txertoak

Txertoak germenaren prestakin antigenikoak dira, ez dute patogenotasunik baina bai gaitasun inmunogenoa. Ematen direnean erantzun inmunitario primario eragiten dute indibiduoengan baina gaixotasunik sortu gabe, horrela germenaren aurka babestuta gelditzen da indibiduoa oroimena duten B linfozitoei esker.

Serumak

Serumak antigorputzak dituzten prestakinak dira, animalien edo beste gizaki batzuen odoletik lortzen dira horiek aktiboki inmunizatu ondoren. Serumak zainetatik sartu eta indibiduoak berehalako inmunitatea hartzen du baina laburra. Egokiak dira gaixotasun infekzioso larrien tratamenduan. Animalia jatorrikoek hipersentsibilitatea sortu ditzakete baina giza jatorrikoek ez.

Hipersentsibilitatea

Hipersentsibilitatea antigeno baten aurkako...

Jarraitu irakurtzen "Biologiaren Oinarriak: Immunitatea eta Molekulak" »

Bizitzaren Moldaketa eta Hautespen Naturala: Eboluzioaren Giltzarriak

Biologia3,28 KB

Moldaerain espezie berekoen artean

Bizidun guztietan ADNa dago, eta molekula horren bidez, herentzia genetikoa gurasoengandik ondorengoengana transmititzen da. Transmisio horretarako, zelula erdibitu egiten da eta kopiak sortzeko gaitasuna du. Mutazioak ez dira egokiak, eta bizidunengan anormaltasunak sortzen dituzte. Mutazioa norabide egokian egin duen banakoa populazioko gainerako bizidunak baino hobeto moldatuta egongo da ingurunera eta, beraz, helduarora iristeko aukera gehiago izango du.

Hautespen naturala

Espezie batzuen barruan era askotako aldaerak edo barietateak lortu dira, hautespen artifiziala erabiliz. Adibidez: txakurrak. Egokia izan zitekeen txakur mota hautatzeko ahaleginak egin dira, hautespen artifizialaren bidez hainbat txakur

...

Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren Moldaketa eta Hautespen Naturala: Eboluzioaren Giltzarriak" »

Eboluzioa eta Hominizazioa: Teoria eta Gizakiaren Eboluzioa

Biologia2,47 KB

Eboluzioa

Teoria eboluzioanistak: espezieak aldatu egiten dira

  • Lamarcken teoria:

    Lehenengo organismoak berez sortu ziren; gainerakoak, berriz, hasierako haiengandik eboluzionatuz. Bizidun guztiak aldatu egiten dira ingurunearen eraginez. Inguruan gertatutako aldaketek behar berriak sortzen dizkiete espezieei, eta behar horiei erantzuteko organo jakin bat erabili beharrean izaten dira. Indibiduoak eskuratutako ezaugarriak ondorengoei transmititzen die.

  • Darwinen teoria:

    Populazioetan, bizirik iraun dezaketenek baino izaki gehiago jaiotzen dira, elikagaiak eta espazioa mugatuta baitaude. Beraz, bizirik irauteko lehia dago. Populazioetan aldakortasuna dago, hau da, populazio bereko izakiak ez dira berdin-berdinak elkarren artean, aldakortasun itraespezifikoa

...

Jarraitu irakurtzen "Eboluzioa eta Hominizazioa: Teoria eta Gizakiaren Eboluzioa" »