Zelula eta Ehunen Antolaketa: Giza Gorputzaren Oinarriak

Biologia2,87 KB

Zelula eta Ehunen Antolaketa

Antolaketa Mailak

Atomoa - Molekula - Organulua - Zelula - Ehuna - Organoa - Aparatua - Organismoa

Zelulak

Bizia duten egiturarik txikienak dira. Izaki bizidunak eratzen dituzte.

Zelula Motak

ProkariotoaEukariotoa
NukleoaEzBai
OrganuluakGutxiAsko
Zer izaki bizidunetan?Archaea eta BakteriaProtista, Plantae, Fungi, Animalia
Beti zelulabakarrakZelulabakarrak eta Zelulanitzak

ADN

Zelularen material genetikoa duen molekula da. Zelula baten nukleoaren barruan dago (zelula eukariotoetan) edo zitoplasman sakabanaturik (zelula prokariotoetan). Zelularen funtzionamendua kontrolatzen du.

Kromosoma

ADN-ren harizpiak biribikatzen direnean sortzen den egitura da.

Kromatina

ADN-ren molekula

Zelulen Diferentziazioa

Zelularen formaren eta egituraren multzoa da, eta horri esker, zelulak funtzio jakin batean espezializatzen dira.

Giza Ehunak

Ehuna: Antzeko itxura eta egitura duten eta funtzio bera betetzen duten zelula multzoa da.

Giza ehunak 4 taldetan sailka daitezke:

  • Epitelio-ehuna
  • Ehun konektiboa
  • Muskulu-ehuna
  • Nerbio-ehuna

Ehun Konektiboa

Zuntzez inguratutako zelulez eta matrize deritzon zelularteko substantziaz osatuta dago. Matrizeak elkartzeko eta eusteko balio du.

Ehun Konektibo Motak:

  • Ehun konjuntiboa: Organoak inguratzen ditu.
  • Odol-ehuna: Globulu gorriak, zuriak eta plaketak.
  • Gantz-ehuna: Azalaren azpian dago, isolatzaile termikoa.
  • Ehun kartilaginosoa: Elastikoa da, kartilagoa osatzen du.
  • Hezur-ehuna: Hezurrak osatzen ditu, kaltzioa dauka.

Epitelio-ehuna

Elkarrengandik oso hurbil dauden zelulen geruza batez edo zenbait geruzaz osatuta dago.

Epitelio-ehun Motak:

  • Estaldura epitelioa: Organoen kanpo eta barne azalak estaltzen ditu eta babes funtzioa dauka.
  • Guruin epitelioa: Guruinak sortzen ditu eta substantziak kanporatzeaz arduratzen da.

Muskulu-ehuna

Zelulek forma luzanga dute eta gorputzaren mugimenduaz arduratzen dira.

Muskulu-ehun Motak:

  • Lokomozio-aparatuaren muskuluak (Muskulu eskeletikoak)
  • Bihotzaren muskuluak (Bihotz-muskulua)
  • Hainbat organoen hormak (Muskulu lisoa)

Nerbio-ehuna

Neuronek eta glia zelulek osatzen dute.

  • Neuronak: Izar-itxura dute, eta informazioa jaso eta transmititzeko balio dute.
  • Glia zelulak: Neuronen elikaduraz, babesaz eta sostenguaz arduratzen dira.

Deskargatu

PDF Word HTML