Landareen Gaixotasunak eta Izurriteak: Agente Biotikoak eta Kalteak
Landareetan Gaixotasunak Sortzen Dituzten Agente Biotikoak
- Birusak
- Bakterioak
- Onddoak
- Animaliak
Birusek Sortutako Gaixotasunak
Birosiak.
Birusen Sintomak
- Mosaikoak
- Desitxuratzeak
- Nekrosiak
Nola Hedadatu Birusak?
- Zauri batetik bestera, landareak elkar ukituz.
- Beste parasitoek garraiatuta.
- Landare ugalketa bidez.
- Hazien bidez.
Bakterioak
Bakterioen Ezaugarri Nagusiak
- Prokarioto zelulabakarrak.
- Egitura sinplea.
- Oso tamaina txikia.
- Zatiketa zelularren bidez ugaltzen dira.
Bakterioak Nola Sartzen Dira Landareetan?
Zauri batetik.
Onddoak
Elikaduraren Arabera, Nola Sailkatu Onddoak?
- Saprofitoak:
- Materia organiko hilaz elikatzen dira.
- Parasitoak:
- Bizirik dauden organismoen materia organikoaz elikatzen dira.
- Sinbionteak:
- Beste organismo batzuek sortzen duten materia organikoz elikatzen dira; onddoek ere onurak sortzen dizkiete beste organismoei.
Landareei Kalte Gehien Eragiten Dieten Taldeak
Artropodoak eta gasteropodoak.
Plagizida Kimikoen Eragin Negatiboak
- Elementu asko hondatzen dituzte: lurzorua, mikroorganismoak, etab.
- Hondakinak gizakion elikagaietara iristen dira.
- Plagizidak fabrikatzerakoan ingurumena kaltetzen dute eta kutsatzaileak isurtzen dira.
- Produktu horien helburu diren organismoetan presio genetiko handia egiten dute.
Artropodoak
Artropodo Hitza: Esanahia
"Hanka artikulatua" esan nahi du.
Artropodoek Sortutako Kalteak
- Zuzenezko elikatzea.
- Substantzia toxikoak sartzea.
- Arrautzak jartzea.
- Organismo kaltegarriak garraiatzea eta zabaltzea.
- Landareak ahultzea.
- Gorotzak, mudak eta melaza hondarrak uztea.
Artropodo Talde Ugariena
Intsektuak.
Landareetan Kalte Gehien Eragiten Duten Intsektuak
Intsektuak eta araknidoak.
Intsektuen Morfologia
- Sei hanka artikulatu.
- Gorputza hiru segmentutan banatuta: burua, toraxa eta abdomena.
- Exoeskeletoa.
- Buruan bi antena, bi begi konposatu eta ahoa.
- Toraxean hiru ataletan banatuta, bi hanka bakoitzean.
Intsektuak Izendatzeko Beste Modu Bat
Hexapodoak.
Intsektuen Ugalketa Estrategia Nagusia
Metamorfosia.
Metamorfosi Motak: Holometaboloa eta Heterometaboloa
- Holometaboloa:
- Metamorfosi osoa ematen duela esan nahi du; kumea eta heldua guztiz desberdinak dira. Faseak: arrautza, beldarra, pupa eta imagoa (heldua).
- Heterometaboloa:
- Ez du metamorfosi osoa ematen; kumea helduaren nahiko antzekoa izaten da, txikiagoa eta ugalketa aparaturik edo hegalik gabe. Faseak: arrautza, ninfa eta heldua.
Intsektu Talde Adibideak
- Tximeletak
- Erleak
- Kilkerrak
- Marigorringoak
- Dipteroak
- Tripsak