Giza Ugalketa: Gametoak, Ernalketa eta Haurdunaldiaren Garapena
Gizonezkoen Gametoak: Espermatozoideak
Espermatozoideak zelula txikiak dira, 50-60 mikrometro bitartekoak. Espezializatuak eta mugikortasun handikoak dira. Espermatozoideen sorrera espermatogenesia du izena, eta barrabilen barruko tubulu seminiferoetan gertatzen da. Lau fase ditu:
- Ugaritzea: Tubulu seminiferoen paretetako hozi zelulak zatitu eta espermatogoniak sortzen dituzte.
- Hazkuntza: Espermato goniak hazi eta espermatozito bihurtzen dira.
- Heltzea: Espermatozitoak zatitu eta espermatidak sortzen dituzte.
- Bereizketa: Espermatidak itxura aldatu eta espermatozoide bihurtzen dira.
Emakumeen Gametoak: Obuluak
Obuluak emakumezkoen gameto edo zelula sexualak dira. Zelula esferiko handiak dira (1,5 mm diametrokoak) eta ezin dira bere kabuz mugitu.
- Bilkinak: Obulutegitik ateratzean, zelula babesleez inguratuta egoten dira: koroa erradiatua. Mintz peluzidoak obulua eta koroa erradiatua bereizten ditu.
- Zitoplasma: Organuluak ditu barnean, eta mintz plasmatikoak inguratzen du.
- Nukleoa: Esferikoa da eta nukleolo handi bat du.
Obuluen Sorrera: Obogenesia
Obogenesia obulutegietan obuluak sortzeko prozesua da. Hainbat heldutasun-egoeratan dauden egiturak daude obulutegietan: obulu-folikuluak. Pubertarotik aurrera, hilero, folikulu bat hazten eta heltzen da, hormona hipofisikoen eraginez. Folikulu bakoitzak obozito bat du. Obozitoa garatu eta obulutegitik irtetean, obulu esaten zaio.
Ernalketa
Ernalketa espermatozoide batek eta obulu batek bat egitean eta obozelula edo zigoto bat sortzean datza.
Haurdunaldiaren Garapena
Haurdunaldiaren garapena blastozistoa endometrioan ezartzen denean hasten da. Blastozistoko zelula batzuek enbrioia sortzen dute, eta garapenerako ezinbestekoak diren egiturak ere sortzen dira: plazenta, amniosa eta zilbor-hestea.
Haurdunaldia bederatzi hilabete irauten du, eta hiru hiruhilekotan banatzen da. Enbrioia asko eraldatzen da, eta amaren gorputzean ere aldaketak gertatzen dira, enbrioia hartzeko, erditzeko eta jaioberria elikatzeko prest egoteko.
Lehen Hiruhilekoa
Gorputz atalak eta organoak sortzen dira, eta bihotza taupaka hasten da. Bigarren hilabetea amaitzerako, aurpegia, besoak, hankak eta hatzak bereizten dira, eta enbrioiari fetu esaten zaio. 10 cm eta 15 g inguru.
Bigarren Hiruhilekoa
Fetuaren organoak oso garatuta daude, baina oraindik heltzeke daude. Berbio-bulkadak agertzen dira, eta fetuaren sexua bereizten da. Amak fetuaren mugimenduak nabaritzen ditu. 30 cm eta 700 g inguru.
Hirugarren Hiruhilekoa
Hazkuntza azkarra gertatzen da, eta fetua asko handitzen da. Ia beti jaio aurretik ahoz behera jartzen da eta amaren pelbisean sartzen du burua. 50 cm eta 3 kg inguru.