Giza Zirkulazio-Aparatuaren Funtzionamendua eta Osasuna
Digestio-prozesua eta Gas Trukea
Digestio-prozesuari eta gas trukeari esker, gure organismoan zehar doazen mantenugaiak eta oxigenoa lortzen ditugu. Barne Ingurunea zelulak inguratzen dituen likido multzoari deritzo. Homeostasia: barne inguruneari aldaketarik gabe eustea da, garrantzitsua da, bestela ez bailuke ondo funtzionatuko. Likido interstizialak, odolak eta linfak arduratzen dira aurrera eramateaz. Likido interstizialak zelulak bustitzen ditu, eta odolak eta linfak baztertzen dutena bildu, banatu eta kanporatzen dute.
Odola
Likido gorri eta likatsua da, odol-sistemaren barrena dabilena. Plasmaz eta odol-zelulez osatuta dago. Odol-zelulak muin gorrian sortzen dira eta % 45 hartzen dute. Haren 4 funtzio aipagarrienak: 1. Substantzia solidoak...