Gernu Aparatua eta Bere Funtzioak

Biologia3,78 KB

1. Iraitz Aparatua

Odolean metatzen diren hondakin zelularrak kanporatzeaz arduratzen da.

Egitura

  • Giltzurrunak: Odolean dauden molekula toxikoak iragazi eta gernuaren bidez kanporatzen dira.
  • Birikak: CO2 zelularra kanporatzen dute.
  • Gibela: Zeluletako hainbat hondakin (medikamentuak ere) behazunez bildu eta digestio aparatura kanporatzen ditu.
  • Izerdi-guruinak: Larruazalean dauden guruin horiek izerdia kanporatzen dute. Izerdia gernuaren konposizioa du, baina diluituagoa.

2. Gernu Aparatuaren Organoak

  • Giltzurrunak: Bakoitzak 12 cm luzeera dauka eta babarrun itxurakoa. Giltzurrun-arteria bana iristen da, hondakinak dituen odola eramaten duena, eta giltzurrun-zain bana irteten da odol garbiarekin. Giltzurrunek odola iragazi eta garbitzen dute. Ondorioz, hondakin-likidoa sortzen da haietan: gernua.
  • Ureterrak: Giltzurrunetatik irteten diren eta gernu-maskurian amaitzen diren bi hodi muskularrak dira. Gernua garraiatzen dute gernu-maskuriaraino.
  • Gernu-maskuria: Gernua biltzen duen poltsa gihartsua da.
  • Uretra: Gernua kanporatzen duen hodia da. Gizonezkoen uretra luzeagoa da (15-20 cm) eta gernua kanporatzeaz gain esperma ere kanporatzen du. Emakumeen uretra motzagoa da (4 cm) eta ez du loturarik hodi genitalekin.

3. Gernua Ekoiztea: Nefronak

Gernua giltzurrunek jariatzen duten iraizkin likidoa da, eta, maskurian pilatu ondoren, uretratik kanporatzen da. Pertsona helduak 1300-1600 cm³ kanporatzen ditu egunero, egoera normalean. Gernuaren %90-96 ura da; uraz gain, ordea, urrea, sodio kloruroa, azido urikoa, amoniakoa eta abar ditu.

Giltzurrun baten funtzio-unitatea nefrona da, egitura mikroskopiko bat. Bakoitzean milioi bat nefrona daude. Nefronek, odolaren substantzia toxikoak ezabatzen dituzte. Bere egituran atal hauek daude:

  • Glomerulua: Kapilarren korapiloa da. Hondakinak dituen odola garraiatzen du.
  • Bowman-en kapsula: Kopa itxura du eta bere barruan glomerulua kokatzen da. Hemen gertatzen da iragazketa: odoleko hainbat substantzia txiki (ura, gatz-mineralak, hondakin zelularrak...) glomerulutik iragaten dira. Molekula handiak (proteinak...) eta odol zelulak ez dira iragazten, odolean gelditzen dira.
  • Nefronaren hodiak: Hodi proximala, Henleren lakioa eta hodi distala. Hodi horien inguruan odol-kapilarrak daude eta horri esker molekula interesgarriak iragaten dira berriro odolera (ura, glukosa, bitaminak...). Honi birxurgapena deritzi. Hori gertatu ondoren, nefronaren barruan dagoen likidoa gernua da jada.
  • Hodi biltzaileak: Nefronetako gernua biltzen duten hodiak dira.

4. Gernu Aparatuko Gaixotasunak

  • Zistitisa: Gernu maskuriaren hantura da, bakterioen kausaz sortzen da. Pixa egitean mina eragiten du, bai eta pixa maizago egiteko beharra ere. Ohikoagoa da neskengan, uretraren irteera eta uzkia oso gertu daudelako; horrela, autokutsaketa bakterianoa gerta daiteke higienea zaintzen ez bada.
  • Giltzurrun-kalkuluak (harritxoak): Kalkuluak gernuan dauden gatz mineralek sortzen dituzten harritxoak dira. Ureterra kutxatzen badute, min handia sortzen da eta horri koliko nefritikoa deritzo. Ultrasoinuen edo kirurgiaren bidez kentzen dira handienak.
  • Giltzurruneko gutxiegitasuna: Giltzurrun baten edo biek gaizki funtzionatzen dute. Kasu batzuetan arazoa sendatzeko tratamendua dago; kasu larriagoetan gaixoari dialisia egin behar zaio (odolaren garbiketa makina baten bidez ospitalean; makina dializatzailea da); oso larria denean, transplante bat egin behar da.

Deskargatu

PDF Word HTML