Giza Ehunen Anatomia eta Fisiologia
Giza Ehunak
Ehunak funtzio bera betezen duten zelula espezializatuen multzoak dira. Ehunak aztertzen dituen biologiaren atala histologia da.
Ehun Epitelialak
Zelulek poliedro forma izan ohi dute eta geruzatan antolatuta daude. Bi talde:
- Estaldura epitelioak
- Guruin epitelioak
Estaldura Epitelioak
Gure organismoaren kanpoaldeko nahiz barrunbeetako gainazalak estaltzen eta babesten dituzte.
- Epidermisa: Larruazalaren geruzarik kanpokoena da.
- Muki mintzak: Digestio hodiaren barnealdea eta arnas aparatuarena estaltzen dituzte.
- Endotelioak: Odol hodien eta bihotzaren barrualdea estaltzen dute.
Guruin Epitelioak
Guruinak eratzen dituzten ehunak dira eta jariatzeko subtantziak sortzea dute funtzioa.
- Guruin exokrinoak: Substantziak gorputzaren kanpoaldera jariatzen dituzte edo gorputz barrunbe batera hodi baten bitartez. Adibidez, izerdi guruinek izerdia, gibela behazuna.
- Guruin endokrinoak: Hormona izeneko subtantzia kimikoak eratu eta odolera isurtzen dituzte zuzenean, hodirik erabili gabe. Adibidez, tiroidea eta tiroxina.
- Guruin mistoak: Guruin batzuek beste subtantzia batzuk jariatu eta hormonak isurtzen dituzte odolera. Adibidez, pankrea, hormonak (intsulina) eta digestio entzimak heste meharrera.
Ehun Konektiboak
Ehunak elkarren artean konektatzen dituztelako. Hiru osagai dituzte: zelulak, zuntzak eta matrizea.
- Hezur ehuna: Osteozitoek hezurrak eratzen dituzte.
- Gantz ehuna: Zelulek (adipozitoek) organo babestea eta lipidoen erreseba izatea dute funtzioa.
- Kartilago ehuna: Zelulek (kondrozitoek) kartilagoak eratzen dituzte.
- Ehun konjuntiboa: Hainbat zelulaz osatuta dago, garrantsitsuenak fibroblastoak. Tendoiak eta lotailuak eratzen ditu.
- Odol ehuna: Zelulak (globulu gorriak eta zuriak). Funtzioa subtantziak organismoan zehar garraiatzea da.
Gihar Ehuna
Miozito izeneko zelula luzangek osatzen dituzte. Bere baitan aktinazko eta miosinazko proteina zuntzak dituzte, giharrak uzkurtzeaz eta erlaxatzeaz arduratzen direnak. Hiru mota:
- Gihar ehun leuna: Ez-borondatezko uzkurketa du.
- Gihar ehun ildaskatua: Miozitoek nukleo asko dituzte, borondatezko uzkurketa du eta eskeleto giharrak eratzen ditu.
- Bihotzeko gihar ehuna: Miozitoek nukleo bakarra dute, ez-borondatezko uzkurketa du.
Nerbio Ehunak
Nerbio ehunek informazioa jaso eta bidaltzen dute organismoan zehar. Bi zelula mota:
- Neuronak: Izar itxura dute, nerbio bulkadak transmititzen dituzte.
- Zelula glialak: Neuronak elikatzen eta babesten dituzte.
Organoak, Aparatuak eta Sistemak
Giza gorputza hainbat organoz osatuta dago eta hauek aparatuak eta sistemak osatzen dituzte.
- Organoen egitura eta morfologia ikertzen duen zientzia organografia da; funtzioak, berriz, fisiologia.
- Organoa: Funtzio jakin bat betetzeko modu koordinatuan funtzionatzen duten ehun multzoa da. Adibidez, bihotza, azala.
- Aparatua: Funtzio bat edo gehiago modu koordinatuan betetzen dituzten organoz osatuta dago. Organo horiek egitura desberdinak dituzte.
- Sistema: Antzeko egitura duten organoek osatutako multzoa da.