Biologiaren Oinarriak: Mutazioak, Birusak eta Immunitatea
Mutazioak
Mutazio motak
- Mutazio genetikoa: Nukleotido bikote bat aldatzen dute.
- Mutazio kromosomikoa: Kromosoma kopurua aldatzen dute.
Mutazio geniko edo puntualak
- Baseak ordezkatzearen bidezkoak:
- Trantsizioak (purikoa > purikoa, adibidez A > G).
- Transbertsioak (purikoa > pirimidinikoa edo pirimidinikoa > purikoa).
- Irakurketa-esparrua aldatzearen bidezkoak:
- Nukleotidoak txertatzea (intserzioak).
- Nukleotidoak kentzea (delezioak).
- Baseak ordezkatzearen bidezkoak:
Mutazio kromosomikoak
- Delezioak, Translokazioak, Inbertsioak, Bikoizketak.
- Trisomiak: Kromosoma pare bat izan beharrean, 3 izatea.
- Triploidiak: Kromosoma multzo bat gehiago dutenak (2n > 3n).
Mutazioen eragina
Mutazioak kaltegarriak izan daitezke, baina ez denak. Batzuetan, mutazio bat onuragarria izan daiteke, eta hautespen naturalak aukeratuko du. Garrantzitsua izango da ingurune berriak kolonizatzeko edo inguruneko baldintzak aldatzen badira. Mutazioak eboluzioaren motorra dira.
Birusak
Birusen ezaugarriak
Hiesaren birusa erretrobirusa da. Bere azido nukleikoa ARNa da, eta entzima berezi baten bidez DNA bihurtzen da. Birusak ez dira bere kabuz ugaltzeko gai; zelula bat infektatu behar dute ugaldu ahal izateko, zelularen makinaria erabiliz.
Birusen eragina immunitate-sisteman
Immunitate-sistemako zelulei eragiten die, eta, ondorioz, zelulek immunitate-funtzioa galtzen dute; beraz, ahuldu egiten dira eta ez dute ondo funtzionatzen.
Infekzio oportunistak
Guretzat normalean inofensiboak izaten direnak, baina gure immunitate-sistema ahulduta dagoenean aukera aprobetxatzen dute infekzioak sortzeko.
Immunologia
Antigenoak eta Antigorputzak
- Antigenoak: Molekula arrotzak (proteinak, polisakaridoak).
- Antigorputzak: Glukoproteinak dira (serumean, ehunen fluidoan).
Izaera kimikoari dagokionez, desberdintasun argiak daude: antigenoak mota askotako molekulak izan daitezke, antigorputzak, berriz, beti glukoproteinak izaten dira.
Antigorputzen sorrera
B linfozitoek sortzen dituzte.
Antigorputzen egitura
Y itxurako besoen muturrean eskualde hiperaldakorra dago. Horrek paratopoa eratzen du, antigenoarekin lotzen dena.
Txertoak
Txertoen helburua
Organismoaren barruan eragile patogenoei aurre egitea eta horiek sortzen dituzten gaixotasunak prebenitzea.
Txertoen ezaugarriak
Hartutako immunitate aktibo artifizialak dira. Txertoak germenaren antigenoen prestakinak dira; patogenotasuna kendu zaie, baina ez gaitasun immunogenoa.
Serumak
Serumak prestakin artifizialak dira, antigorputzak dituztenak. Serumen bidez lortutako immunitatea hartutako immunitate pasibo artifiziala da. Kasu honetan, gorputzak ez ditu antigorputzak sortzen, kanpotik hartzen ditu.