DBH mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Zelulen Osagai Nagusiak: Prokariotoak eta Eukariotoak

Biologia3,27 KB

Prokariotoen Egitura (Bakterioak)

  • Material Genetikoa: Zitoplasman kokatua.
  • Bakterio Kapsula: Bakterio jakin batzuk inguratzen dituen geruza zurrun eta lodia. Itsasteko eta babesteko funtzioa du.
  • Pareta Zelularra: Bilgarri zurrun eta sendoa, zelulari forma ematen diona.
  • Mintz Plasmatikoa: Zelula babesten du, inguratzen du eta substantzien sarrera-irteerak kontrolatzen ditu.
  • Nukleoidea: Material genetikoa gordetzen den gunea.
  • Mesosomak: Mintz plasmatikoaren inbaginazioak dira. Hormaren eraketan, ADNaren bikoizketan eta fotosintesian/arnasketan esku hartzen dute.
  • Flageloa: Zitoplasmaren luzakinak; bakterioak higitzeko apendize proteikoak dira.
  • Finbriak: Finkapenerako egitura proteikoak, flageloak baino laburragoak eta ugariagoak.
  • Piliak: Bakterio-ugalketarako
...
Jarraitu irakurtzen "Zelulen Osagai Nagusiak: Prokariotoak eta Eukariotoak" »

Kromosomak, Azido Nukleikoak eta Herentzia

Biologia4,88 KB

Kromosomak eta Informazio Genetikoa

Kromosomak

Kromosomak zelularen informazio genetikoa eroaten duten materiala dira.

  • Kromosomak zelulen nukleoan daude.
  • Kromosomak ADNa pilatzerakoan agertzen dira.

Gorputzeko zelula guztiak, zelula sexualak izan ezik, zelula diploideak dira. Zelulak ugal daitezen, kromosomak beraien informazio genetikoa biderkatzen dute (erreplikazioa) eta kromosoma bakoitzak harizpi berri bat izango du.

Zelulen Ugalketa: Mitosia eta Meiosia

Kromosometan anomaliak gerta daitezke zelulen ugalketan zehar.

Mitosia

Zelulen ugalketa mota bat da, gorputzeko zelula guztietan (sexualetan izan ezik) gertatzen dena.

  • Ama zelula bat bi zelula kume berdinetan zatitzen da.
  • Zelula kumeek ama zelularen informazio genetiko bera dute.

Meiosia

Zelulen ugalketa...

Jarraitu irakurtzen "Kromosomak, Azido Nukleikoak eta Herentzia" »

Giza Gorputzaren Anatomia eta Patologia: Hezurrak eta Artikulazioak

Biologia4,38 KB

Artikulazioak

Hezurren arteko loturak dira, finkotasuna eta mugikortasuna ematen dizkietenak. Hiru mota nagusi daude:

  • Finkoak (Sinartrosiak): Ez dute barrunbe artikularrik, mugiezinak dira. Adibidez, bizkarrezurreko ornoen arteko loturak.
  • Erdifinkoak (Anfiartrosiak): Mugimendu mugatua dute, ehun kartilaginosoz lotuta.
  • Mugikorrak (Diartrosiak): Mugimendu maximoa dute, ehun konektiboz lotuta eta kapsula sinobialaz inguratuta.

Lotailuak

Artikulazioak osatzen dituzten hezur guztietan txertatzen diren zuntz-egiturak dira, eta hezurrari finkotasuna ematen diote.

Meniskoa

Ilargi-erdi formako egiturak dira, eta beren lodiera kanpotik barrura txikituz doa. Beren funtzioari esker, belaunari egonkortasuna ematen diote.

Patologia

Artikulazioekin eta hezurrekin lotutako...

Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzaren Anatomia eta Patologia: Hezurrak eta Artikulazioak" »

Genetika: DNA, RNA eta Mutazioen Oinarriak

Biologia2,99 KB

Nukleotidoen osaera

Nukleotidoak hiru osagaiz osatuta daude:

  1. Fosfato taldea.
  2. Bost karbono atomoko gluzidoa: Erribosa edo desoxirribosa izan dezake.
  3. Base nitrogenatua: Hauetako bat izan dezake: adenina, guanina, zitosina, timina eta uraziloa.

Azido nukleiko motak: DNA eta RNA

  • DNA: Pentosatzat desoxirribosa du, eta base nitrogenatutzat adenina, guanina, zitosina eta timina.
  • RNA: Pentosatzat erribosa du, eta base nitrogenatutzat adenina, guanina, zitosina eta uraziloa.

DNAren egitura eta ezaugarriak

Molekula bakoitza bi polinukleotido-katez osatuta dago. Bi kate horiek kiribilean kiribilduta daude irudizko ardatz baten inguruan; hau da, helize bikoitza osatzen dute. Pentosek eta fosfato taldeek helizearen kanpo-egitura osatzen dute, eta base nitrogenatuek...

Jarraitu irakurtzen "Genetika: DNA, RNA eta Mutazioen Oinarriak" »

Biziaren Funtzioak eta Nutrizioa: Zelulak eta Prozesu Biologikoak

Biologia2,79 KB

NATUR ZIENTZIAK: 1. GAIA

Bizia iraunaraztea

Zelulen egitura

Zelula guztiek oinarrizko hiru egitura dituzte:

  1. Mintz plasmatikoa: Zelula oso-osorik estaltzen duen mintz mehea da. Substantzien igarotzea erregulatzen du.
  2. Zitoplasma: Zelularen barnealdea da. Bertan daude organuluak.
  3. Material genetikoa: Zelularen funtzionamendua kontrolatzen du.

Zelula prokariotoak

Zelula prokariotoak nukleorik ez dutenak dira. Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dute.

Zelula eukariotoak

Zelula eukariotoek material genetikoa nukleoaren barruan bilduta dute.

Fotosintesia eta bere prozesua

Fotosintesia prozesu anaboliko bat da, landareek soilik egiten dutena, eta kloroplastoetan gertatzen da.

Fotosintesia gertatzeko, energia-iturri bat behar da nahitaez: Eguzkiaren argia....

Jarraitu irakurtzen "Biziaren Funtzioak eta Nutrizioa: Zelulak eta Prozesu Biologikoak" »

Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzioak eta Anatomia

Biologia2,58 KB

Digestio-aparatua

Digestio-aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ditzaten. Halaber, digeritu gabeko hondakinak kanporatu egiten ditu.

Anatomia

Bi elementu mota ditu:

  • Digestio-hodia: Atal hauek ditu: ahoa, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.
  • Digestio-guruinak: Zenbait substantzia jariatzen dituzte digestio-hodira. Listu-guruinak, gibela eta pankrea dira.

Digestio-funtzioak

  • Ahoratzea: Elikagaiak digestio-hodira sartzen dira ahotik. Ahoan, hortzek elikagaiak txikitzen dituzte, eta elikagaiak listuarekin nahasten dira.
  • Digestioa: Elikagaiak eraldatu eta beste substantzia soilago batzuk eratzen dira, zelulek erabil ditzaten. Bi motatako ekintzak daude:
    • Ekintza mekanikoa: Elikagaiak
...
Jarraitu irakurtzen "Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzioak eta Anatomia" »

Zelulen Teoria eta Funtzioak

Biologia7,21 KB

1) Teoria Zelularra: Teoria zelularra XIX mendean plazaratua. Schleiden, Schwann eta Virchow aditzera eman zuten.

  • Izaki bizidun oro dago zelulaz osatuta.
  • Izaki bizidunen egitura eta funtzio unitate oinarrizkoak dira.
  • Zelula dator zatiketa zelularra medio, lehenagoko beste zelula batetik.

Arnasketa zelularra bertan egiten da: Mitokondrioetan. Proteinen sintesiaz arduratzen dira: Erribosomak. Zelularen zatiketan parte hartzen dute: Zentrioloak. Zelulari kanpotik datorkion materiala digeritzen du: Lisosomak. Nukleo eta zitoplasmaren arteko substantzien trukea bertan egiten da: Nukleo-mintza.

3) Zelulak 3 bizi funtzio betetzen ditu. Zeintzuk dira eta zein da bakoitzaren helburua? Bizi funtzio hiru hauek dira: Nutrizioa, erlazioa, ugalketa.

  • Nutrizioa:
...
Jarraitu irakurtzen "Zelulen Teoria eta Funtzioak" »

Digestioa, xurgapena eta arnas-aparatua

Biologia2,54 KB

Xurgapena eta egestioa

Xurgapena: digestioaren ondorioz mantenugaiak lortzen dira. Mantenugai horiek txiki txikiak direnez, digestio-hodiaren paretak zeharkatzen dituzte eta odolera pasatzen dira. Prozesu horri xurgapena deritzo.

Egestioa: xurgatu gabeko substantziak heste lodira pasatzen dira, hestearen pareten mugimendu peristaltikoei esker. Han ia ura guztia eta gatz mineralak xurgatzen dira; horrenbestez, digestioaren hondarrak gero eta solidoago egiten dira, eta hala, gorotzak eratzen dira. Heste lodian, gainera, hainbat bakterio sinbionte daude. Bakterio horiek hartzitu eta deskomposatu egiten dituzte xurgatu gabeko hondarrak. Bakterioek zenbait bitamina sintetizatzen dituzte eta heste-gasen sortzen dituzte. Gorotzak hestearen azken zatian...

Jarraitu irakurtzen "Digestioa, xurgapena eta arnas-aparatua" »

Izaki Bizidunen Nutrizioa eta Funtzio Bitalak

Biologia4,68 KB

Elikadura eta Nutrienteak Lortzeko Moduak

Nutrienteak lortzea, elikagaiak: Izaki bizidunek hainbat modutan eskuratzen dituzte elikagaiak ingurunetik:

  • Belarjaleak: Landareez elikatzen dira.
  • Haragijaleak: Beste animaliez elikatzen dira.
  • Orojaleak: Landareez eta animaliez elikatzen dira.
  • Suspensiboroak: Ura iragaziz materia organikoz eta mikroorganismoez elikatzen dira.
  • Saprofitoak: Izaki bizidunen hondakinez eta gorozkiez elikatzen dira.
  • Parasitoak: Elikagaia bizirik dagoen landare edo animalietatik lortzen dute, ostalariari kalte eginez.

Digestio Prozesua

Digestioa deskonposizio-prozesu bat da, elikagaien molekula organiko konplexuak nutriente sinpleago bihurtzen dituena. Prozesu honen bidez, zelulek xurgatzeko eta erabiltzeko moduko molekulak sortzen...

Jarraitu irakurtzen "Izaki Bizidunen Nutrizioa eta Funtzio Bitalak" »

Giza Nutrizioa: Aparatuak, Digestioa eta Funtzioak

Biologia1,94 KB

Nutrizioaren bidez, organismoek mantenugaiak bereganatzen eta erabiltzen dituzte. Gure gorputzeko zenbait aparatu aritzen dira lanean nutrizio prozesuan:

  • Digestio aparatua: Elikagaiak digeritzea eta substantzia soilago bihurtzea du funtzio.
  • Arnas aparatua: Gas trukean aritzen da, oxigenoa lortu eta karbono dioxidoa kanporatuz.
  • Zirkulazio aparatua: Odolaren bidez, oxigenoa eta elikagaien substantzia baliagarriak gure gorputzeko zeluletara garraiatzen ditu.
  • Iraitz aparatua: Odolak garraiatzen dituen hondakin substantziak kanporatzen ditu.

Digestio Aparatua: Anatomia eta Funtzioak

Digestio Aparatuaren Anatomia

Digestio aparatua bi atal nagusik osatzen dute:

  • Digestio hodia: Ahoa, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.
  • Digestio Guruinak: Guruin
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Nutrizioa: Aparatuak, Digestioa eta Funtzioak" »