Biziaren Funtzioak eta Nutrizioa: Zelulak eta Prozesu Biologikoak

Biologia2,79 KB

NATUR ZIENTZIAK: 1. GAIA

Bizia iraunaraztea

Zelulen egitura

Zelula guztiek oinarrizko hiru egitura dituzte:

  1. Mintz plasmatikoa: Zelula oso-osorik estaltzen duen mintz mehea da. Substantzien igarotzea erregulatzen du.
  2. Zitoplasma: Zelularen barnealdea da. Bertan daude organuluak.
  3. Material genetikoa: Zelularen funtzionamendua kontrolatzen du.

Zelula prokariotoak

Zelula prokariotoak nukleorik ez dutenak dira. Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dute.

Zelula eukariotoak

Zelula eukariotoek material genetikoa nukleoaren barruan bilduta dute.

Fotosintesia eta bere prozesua

Fotosintesia prozesu anaboliko bat da, landareek soilik egiten dutena, eta kloroplastoetan gertatzen da.

Fotosintesia gertatzeko, energia-iturri bat behar da nahitaez: Eguzkiaren argia. Energia hori kloroplastoetan dagoen pigmentu batek hartzen du, klorofilak. Hona hemen fotosintesian gertatzen den erreakzio osoa:

Arnasketa zelularra

Arnasketa zelularra zenbait substantzia organiko materia ez-organiko bihurtuz energia askatzeko prozesuari deritzo.

Mitosia

Mitosia zelularen nukleoa zatitzeko prozesuetako bati deritzo. Haren bidez, material genetikoaren bi kopiak bi zati berdinetan banatzen dira, eta zelula-zatiketaren ondoren, zelula umeen nukleoak bihurtzen dira.

NATUR ZIENTZIAK: 2. GAIA

Nutrizioa

Digestio-prozesua animalietan

  1. Irenstea: Kanpotik elikagaiak hartzea.
  2. Digestioa: Elikagaiak mantenugai bihurtzea. Bi digestio mota daude:
    1. Zelula barnekoa: Zelulen barnean gertatzen da. Zelula bakoitzak berak hartutako mantenugaiak eraldatzen ditu.
    2. Zelulaz kanpokoa: Zeluletatik kanpo gertatzen da, digestio-hodian. Zenbait guruinek entzima izeneko proteinak isurtzen dituzte prozesua hasteko.
  3. Xurgatzea: Mantenugaiak digestio-aparatutik odolera igarotzea.
  4. Egestioa: Digeritu ez diren elikagai-hondakin guztiak kanpora botatzea, gorotz bihurtuta.

Ornodunen odola

Odolak bi osagai nagusi ditu: odol-plasma eta odol-zelulak. Odol-plasma likidoa da, urez osatua.

  1. Globulu gorriak edo eritrozitoak: Hemoglobina izeneko proteinaz beteta daude eta oxigenoa nahiz karbono dioxidoaren parte bat garraiatzeaz arduratzen dira.
  2. Globulu zuriak edo leukozitoak: Organismoa infekzioetatik babesteko ardura dute.
  3. Plaketak: Odol-hodietakoren bat hausten denean esku hartzen dute.

Deskargatu

PDF Word HTML