Kromosomak, Azido Nukleikoak eta Herentzia
Kromosomak eta Informazio Genetikoa
Kromosomak
Kromosomak zelularen informazio genetikoa eroaten duten materiala dira.
- Kromosomak zelulen nukleoan daude.
- Kromosomak ADNa pilatzerakoan agertzen dira.
Gorputzeko zelula guztiak, zelula sexualak izan ezik, zelula diploideak dira. Zelulak ugal daitezen, kromosomak beraien informazio genetikoa biderkatzen dute (erreplikazioa) eta kromosoma bakoitzak harizpi berri bat izango du.
Zelulen Ugalketa: Mitosia eta Meiosia
Kromosometan anomaliak gerta daitezke zelulen ugalketan zehar.
Mitosia
Zelulen ugalketa mota bat da, gorputzeko zelula guztietan (sexualetan izan ezik) gertatzen dena.
- Ama zelula bat bi zelula kume berdinetan zatitzen da.
- Zelula kumeek ama zelularen informazio genetiko bera dute.
Meiosia
Zelulen ugalketa mota bat da, zelula sexualetan (gametoetan) bakarrik gertatzen dena.
- Kromosomen geneen arteko trukaketa gertatzen da.
- Informazio genetikoaren aniztasuna sortzen du.
Azido Nukleikoak
Azido nukleikoak informazio genetikoa gorde eta transmititzen duten molekula handiak (makromolekulak) dira.
- Nukleotidoz osatuta daude. Hauek kate luzeak eratzen dituzte, polinukleotidoak osatuz.
Azido nukleikoen funtzioak:
- DNAk zelulei proteinak ekoizteko agindua ematen die.
- Proteinak aminoazidoz osatutako kateak dira.
- Aminoazidoaren ordenaren arabera, proteina jakin bat ekoiztuko da.
- Entzimak: proteina mota bat dira, zeluletan gertatzen diren erreakzio kimikoak erregulatzen dituztenak.
Proteinen Sintesia
- Transkripzioa: DNAk daukan informazioa RNA molekula bati igortzen zaio.
- Itzulpena: RNA molekula zitoplasmara irtengo da eta erribosomekin elkartuko da. Erribosomek RNAk daukan informazioa itzuliko dute eta, horren arabera, aminoazidoen kate bat eratuko dute (proteina).
Karaktereen Herentzia
Informazio Genetikoa
Izaki bizidunek ezaugarriak dituzte elkarrengandik bereizteko. Bi motatakoak izan daitezke:
- Ez-heredagarriak (adib. barizelarekiko immunitatea).
- Heredagarriak (adib. ilearen kolorea).
Ezaugarri hauen multzoa da informazio genetikoa. Informazio genetikoa ADNan dago, zelulen nukleoaren barruan.
ADNa eta Geneak
ADNa (azido desoxirribonukleikoa) molekula luze-luzea da. Bere buruan kiribiltzen den eskailera baten itxura du.
- ADNa kondentsatzean (zatiketa zelularrerako) kromosomak sortzen dira.
- Organismo baten zelula guztiek kromosoma berdinak dituzte haien nukleoetan.
Gene bat ADNaren zati bat da, organismoaren ezaugarri bati buruzko informazioa duena. Ezaugarri hori “karakterea” da. Kromosoma bakoitzak ehunka gene ditu, organismoaren karaktere guztiak determinatzeko.
Zelula diploideek gene bakoitzaren bi kopia dituzte kromosoma homologo bakoitzean (bat guraso bakoitzeko).
Aleloak
Espezie bateko banakoek dotazio kromosomiko eta gene kopuru eta mota berdinak dituzte. Baina haien informazio genetiko desberdina da; hori da haien artean desberdin izatea eragiten duena.
Alelo bat karaktere bat determinatzen duen gene baten informazio edo aldaera bakoitza da. Aleloen arabera, bi motatako organismo daude:
- Heterozigotoak: karaktere berean bi alelo desberdin baditu.
- Homozigotoak: karaktere berean bi alelo berdinak badira.
Adibidez, landare baten karaktere bat hau izan daiteke: “hazien kolorea”. Karaktere horretan bi alelo egon daitezke:
- A: “hazi horia”
- a: “hazi berdea”
Alelo horiek era desberdinetan konbinatu daitezke:
- AA
- Aa
- aa
1. (AA) eta 3. (aa) homozigotoak dira; 2. (Aa), ordea, heterozigotoa.
Karaktereen Transmisioa
Gametoak informazio genetikoa emateko ardura duten zelulak dira. Hauek haploideak dira (kromosomaren kopuru erdia dute), horrenbestez, homologo bikote bakoitzeko kromosoma bakarra eta gene bakoitzeko alelo 1 dute.
Espermatogenesia:
- Homologo bikote berean dauden bi gene hartzen dira.
- Meiosiaren amaieran 4 espermatozoide lortzen dira.
- Homozigotoetan, espermatozoide guztiek alelo berdina izango dute; heterozigotoetan, berriz, edozein alelok parte har dezake.
Ernalketa gertatzean, bi gametoen (obulua eta espermatozoidea) dotazio kromosomikoak elkartu egiten dira. Honen bidez zigotoa sortzen da. Hau diploidea da (kromosoma homologo bikoteak ditu) eta gene bakoitzaren bi kopia ditu. Gene horietan informazio desberdina egon daiteke.
Gametoak desberdinak dira eta bi motatakoek parte har dezakete. Ernalketa egiterakoan, parte hartu duten gametoen arabera, zigotoa homozigotoa edo heterozigotoa izango da.