DBH mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ekologiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ekosistemak

Biologia3,13 KB

Espezieak eta Txoko Ekologikoak

Txoko ekologikoa: Espezie batek ekosisteman betetzen duen funtzioa da.

Espezie autoktonoa: Eremu jakin batean eta gizakiaren eraginik gabe bizi den espeziea da (bertakoa).

Espezie aloktonoak: Eremu jakin batean halabeharrez edo nahita, gizakiaren jardueraren ondorioz, heldu diren espezieak dira.

Espezie inbaditzailea: Bere berezko eremutik kanpo dagoen eta oso azkar ugaltzen eta zabaltzen den espeziea da; ondorioz, bertako espezieak kaltetzen ditu.

Espezie eraldatzailea: Ekosistema kaltetu eta oreka apurtzen duten landare edo animalia inbaditzaileak dira.

Espezialistak eta jeneralistak

Espezie espezialista: Beste espezie batzuentzat eskuragarri ez diren txokoak ustiatzen dituzte (adibidez, panda-banbua).

Espezie jeneralista:

...
Jarraitu irakurtzen "Ekologiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ekosistemak" »

Aminoazidoak eta proteinak: egitura, funtzioak eta propietateak

Biologia4,11 KB

Aminoazidoak eta Proteinak

Sarrera

Proteinen monomeroak aminoazidoak dira, lotura peptidikoen bidez elkartzen direnak. Lotura kobalente hau oso zurruna da, parte hartzen duten lau atomoen arteko angeluak eta distantziak finko mantentzen direlako. Hori dela eta, beti plano berean daude.

Aminoazidoen egitura

Aminoazidoak polimeroak dira, ehunka edo milaka unitatez osatuak. Karbono zentral bat dute, eta horri lotuta karboxilo (COOH) talde bat, amino (NH2) talde bat eta aminoazido bakoitzean bereizgarria den R taldea edo alboko katea daude. α-karbonoa asimetrikoa da, bi isomero optiko ditu (D eta L), enantiomeroak direnak. L isomeroa da ohikoena.

Anfoteroak dira. Uretan disolbatuz gero, aminoazidoak ionizatu egiten dira eta ioi dipolar bilakatzen dira,...

Jarraitu irakurtzen "Aminoazidoak eta proteinak: egitura, funtzioak eta propietateak" »

Izaki Bizidunen Ugalketa eta Bizi-zikloa

Biologia2,88 KB

Ugalketa eta Bizi-zikloa

Ugalketa: Izaki bizidunek ondorengoak sortzeko duten funtzioa da. Bi mota nagusi daude:

  • Asexuala: Banako edo guraso bakar bat aritzen da, eta hark beste banako batzuk sortzen ditu, bere berdin-berdinak. Horrela ugaltzen dira algak, protozooak, eta zenbait landare eta animalia ere.
  • Sexu bidezkoa: Eskuarki, bi banako edo guraso aritzen dira: ar bat eta eme bat. Horiek bi-bien karaktereak dituzten beste banako batzuk sortzen dituzte. Izaki bizidun zelulaniztunak ugaltzen dira horrela.

Ugalketa Asexuala Animalietan

Animalietan ugalketa asexuala hainbat modutan gerta daiteke:

  • Zatiketaz: Banakoa bi zatitan edo gehiagotan hausten da, eta zati horietako bakoitzetik ondorengo bat sortzen da. Birsorkuntza deritzon prozeduraren bidez
...
Jarraitu irakurtzen "Izaki Bizidunen Ugalketa eta Bizi-zikloa" »

Ekosistemak eta Biosfera: Kontzeptu Gakoak Azalduta

Biologia2,88 KB

Biosfera eta Ekologiaren Oinarriak

Biosfera: Izaki bizidunak bizi garen Lur planetako eremua da.

Ekologia: Izaki bizidunak eta haien ingurunea aztertzen duen zientzia.

Ekosistemaren Osagaiak

Ekosistema: Izaki bizidunak bizi diren biosferako eremua eta bertan sortzen diren erlazioak (adibidez: basamortua, itsasoa...).

Ekosfera: Ekosistema guztien multzoa.

Biotopoa: Ekosistema bateko ingurune fisikoa edo bizilekua (argia, ura...).

Biozenosia: Ekosistema bateko izaki bizidunen multzoa (animaliak...).

Egokitzapena eta Ingurunea

Moldaerak: Ekosistema bateko izaki bizidunak bertako ingurumen-baldintzetara moldatu edo egokitu egin behar dira.

Ingurumen-faktoreak: Argia, ura, tenperatura, gasak, lurzoruaren konposizioa eta kokapen geografikoa.

Populazioa: Ekosistema...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemak eta Biosfera: Kontzeptu Gakoak Azalduta" »

Digestio, Arnas, Zirkulazio eta Iraitze Sistemak: Funtzioak eta Gaixotasunak

Biologia2,53 KB

Digestio Sistema

Funtzioak: Elikagaiak digeritzea edo eraldatzea, mantenugai bilakatu arte, eta mantenugaiak eta ura xurgatzea eta odol-zirkulaziora eramatea.

Digestio hodiaren parte: Ahoa, faringea, heste meharra, heste-gorria, urdaila, heste lodia, uzkia.

Guruin erantsiak: Listu guruinak, pankrea, gibela, heste meharrari lotuta.

Digestio Faseak

Mastekatzea, listuztatzea, irenstea, urdail-digestioa, heste-digestioa, mantenugaiak xurgatzea, gorozkiak ekoiztea.

Digestio Arazoak

Gastritisa, Hepatitisa, Ultzera peptikoa. Azterketa endoskopikoa egin daiteke gaixotasunen bat dagoen jakiteko.

Arnas Sistema

Funtzioak: Organismoan oxigenoa sartu eta karbono dioxidoa kanporatu.

Organoak eta atalak: Arnasbideek eta birikek osatzen dute. Sudur-hobiak, faringea,...

Jarraitu irakurtzen "Digestio, Arnas, Zirkulazio eta Iraitze Sistemak: Funtzioak eta Gaixotasunak" »

Mikroorganismo patogenoak eta tratamenduak

Biologia1,3 KB

Onddoak

Onddo zelulabakar batzuk giza ehunen bidez elikatzen diren parasitoak dira. Larruazalean, azazkaletan eta ilean hazten dira, leku hezeetan bereziki. Erraz kutsatzen dira, bai zuzeneko kontaktu fisikoaren bidez, bai onddoaren esporek kutsatutako objektuekin edo gainazalekin kontaktuan jarriz. Fungizidak zuzenean ematen dira gune infektatuan, infekzioa eragin duen onddoa hiltzeko.

Protozooak

Gure organismoan sar daitezke ur ez-edangarria edanez, elikagai kutsatuak lortuz edota intsektuen ziztadaren bidez. Protozoo horiek gure ehunetan edo organoetan ugaltzen dira eta sukarra edo beste arazo batzuk sortzen dituzte. Substantzia kimiko espezifikoak erabiltzen dira protozoo infektatzaileak deuseztatzeko.

Bakteriak

Bakterioek zaurien bidez infektatu...

Jarraitu irakurtzen "Mikroorganismo patogenoak eta tratamenduak" »

Genetika, Zelula Zatiketa eta Biologia Kontzeptuak

Biologia3,22 KB

Genetika eta Biologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Oinarrizko Kontzeptu Genetikoak

Espeziea
Antzeko ezaugarriak dituzten, elkarren artean gurutzatu daitezkeen eta ondorengo emankorrak ematen dituzten organismoen taldea.
Berariazko ezaugarriak
Espezie bat gainontzeko espezieetatik bereizten dituzten ezaugarriak.
Banakako aldaera
Espezie baten barruan, indibiduo bakoitzaren ezaugarriak, espezie bereko gainontzeko organismoen antzekoak, baina ez erabat berdinak.
Karakterea
Norbanako bat beste batetik bereizten gaituzten ezaugarriak (aldaera etena-kualitatiboa; aldaera jarraitua-kuantitatiboa).
Kariotipoa
Zelula baten edo banakoaren kromosoma multzoa.
Kromosomak
Informazio genetikoaren euskarria.
Genea
Karaktere batentzat informazioa daraman kromosoma zatia.
Genoma
Banako
...
Jarraitu irakurtzen "Genetika, Zelula Zatiketa eta Biologia Kontzeptuak" »

Arnas Aparatua: Anatomia, Gas Trukea eta Aireztapena

Biologia2,66 KB

Arnas Aparatuaren Anatomia

  • Laringea: Hodi laburra da eta ahots-kordak ditu. Ahots-kordek, bibratzean, ahotsa sortzen dute.
  • Trakea: Airea birikietaraino eramaten du. C itxurako zenbait kartilagok babesten dute.
  • Bronkioak: Birikietan sartutako bi hodi dira. Birikien barruan adarkatu egiten dira, bronkiolo izeneko hodi meheagoak sortuz. Bronkioloak adar txikiagotan sakabanatzen dira, eta amaieran, pareta mehe-meheko zakuak dituzte: birika-albeoloak.
  • Birikiak: Saihets-hezurrek babestutako bi organo esponjoso dira. Birikien barrualdean gas-trukea egiten da odolarekin. Birika bakoitza pleura izeneko mintz bikoitz batez dago inguratuta; pleura, berriz, pleura-likidoz beteta dago, eta horri esker birikiak arnas mugimenduetara moldatzen dira. Eskuineko
...
Jarraitu irakurtzen "Arnas Aparatua: Anatomia, Gas Trukea eta Aireztapena" »

Giza Herentzia, Kariotipoa eta Asaldura Genetikoak

Biologia7,81 KB

1. Herentzia: Karaktereak Gurasoengandik Seme-alabengana

  • Karaktere motak:
    • Hereditarioak: Gurasoetatik seme-alabetara transmititutakoak.
    • Hereditarioak, baina ingurunearen eragin handia dutenak.
    • Hartutako karaktereak: Ingurunearen eragin hutsa diren karaktereak (ez dira hereditarioak).

2. Giza Kariotipoa: Zer da eta Nola Lortzen da?

  • Kromosoma motak (bi besoen arabera):
    • Metazentrikoa: Luzera berdina.
    • Submetazentrikoa: Bat bestea baino pixka bat luzeagoa.
    • Akrozentrikoa: Bat bestea baino askoz luzeagoa.
    • Telozentrikoa: Zentromeroa mutur batean dago.
  • Kromosoma pareak: Gizaki guztiok 23 kromosoma pare ditugu
    • Autosomak: 22 pare berdin.
    • Heterokromosomak edo kromosoma sexualak: Sexuaren arabera ezberdinak.
  • Kariotipoa: Izaki bizidun baten kromosoma guztien multzoa
    • Forma,
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Herentzia, Kariotipoa eta Asaldura Genetikoak" »

Ernalketa eta Haurdunaldia: Prozesua eta Metodoak

Biologia3,63 KB

Ernalketa eta Haurdunaldiaren Hasiera

Obulazioa hilekoa etorri baino hamalau egun lehenago izaten da, normalean. Graafen folikulutik askatutako obuluak Falopioren tronpa zeharkatzen du eta umetokira iristen da. Astebetetik gora ematen du obuluak ibilbide hori egiten.

Obulazioaren ondorengo 24 orduetan soilik ernal daiteke obulua, Falopioren tronpan zehar egiten duen bidaian.

Koitoa edo sexu-ekintza zakila baginan sartzean datza. Hazia isurtzean, espermatozoideak baginaren barruan askatzen dira.

Obulua ez bezala, espermatozoideak oso bizkorrak dira. Baginatik igo, umetoki-lepoa zeharkatu eta Falopioren bi tronpetara iristen dira; hori guztia, ordu gutxi batzuetan. Gainera, hiru egunetik bost egunera bitartean iraun dezakete bizirik emakumezkoen...

Jarraitu irakurtzen "Ernalketa eta Haurdunaldia: Prozesua eta Metodoak" »