Genetika: DNA, RNA eta Mutazioen Oinarriak
Nukleotidoen osaera
Nukleotidoak hiru osagaiz osatuta daude:
- Fosfato taldea.
- Bost karbono atomoko gluzidoa: Erribosa edo desoxirribosa izan dezake.
- Base nitrogenatua: Hauetako bat izan dezake: adenina, guanina, zitosina, timina eta uraziloa.
Azido nukleiko motak: DNA eta RNA
- DNA: Pentosatzat desoxirribosa du, eta base nitrogenatutzat adenina, guanina, zitosina eta timina.
- RNA: Pentosatzat erribosa du, eta base nitrogenatutzat adenina, guanina, zitosina eta uraziloa.
DNAren egitura eta ezaugarriak
Molekula bakoitza bi polinukleotido-katez osatuta dago. Bi kate horiek kiribilean kiribilduta daude irudizko ardatz baten inguruan; hau da, helize bikoitza osatzen dute. Pentosek eta fosfato taldeek helizearen kanpo-egitura osatzen dute, eta base nitrogenatuek barrukoa.
- Bi kateak antiparaleloak dira, eta horrek esan nahi du ez direla ukitzen haien artean.
- Kateak elkarrekin lotuta daude, bien base nitrogenatuen artean sortzen diren hidrogeno-loturen bidez. Kateak elkarren osagarriak dira.
RNA eta proteinen sintesia
RNAk DNAren informazioaren agerpenean hartzen du parte, proteinen sintesiaren bidez; izan ere, proteinek organismo baten bizi-prozesu gehienak erregulatzen dituzte. Motak: RNA mezularia eta RNA transferentziazkoa.
Genoma eta gene kontzeptua
Organismo baten gene-multzoari genoma esaten zaio. Egituraren aldetik, karaktere jakin bati dagokion informazio genetikoa duen DNA zati bat da genea.
Mutazioak eta haien sailkapena
Mutazioak heredatzeko, banakoaren gametoetan eragina izan behar dute. Sailkapena:
- Banakoarengan duten efektuaren arabera: Kaltegarriak, onuragarriak edo neutroak.
- Kaltetutako zelula motaren arabera: Somatikoak edo germinalak.
- Kaltetutako material genetikoaren hedapenaren arabera: Genikoak, genomikoak edo kromosomikoak.
Mezu genetikoaren transkripzioa eta itzulpena
Transkripzioa
DNA molekula baten barruan dagoen informazio genetikoa RNA molekula batean kopiatzea da. Zelula eukariotoetan nukleoan gertatzen da, eta kate bakoitza RNA molekula bat sintetizatzeko moldea da. Prozesu horretan, adeninaren base osagarria uraziloa da.
Itzulpena
RNA molekulak daraman mezua proteinen hizkuntzara itzultzea da. RNAk nukleotik zitoplasmara garraiatzen du informazioa, eta zitoplasman erribosomek hirukotetan dagoen informazioa irakurtzen dute. Hirukoteei kodon esaten zaie, eta kode bakoitzaren arabera itzultzen da proteinen hizkuntzara. Kode horretan, kodon bakoitzak aminoazido bat zehazten du. RNA transferentziazkoa aminoazidoak erribosaraino garraiatzeaz arduratzen da.