DBH mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Biologia eta Genetika: Mutazioak, Birusak eta Immunitatea

Biologia219,01 KB

Mutazioak

Izaki bizidun baten informazio genetikoan gertatutako edozein aldaketa da.

Mutazio motak

1. Eragindako zelularen arabera

  • Germinalak: Gametoei eragiten die eta ondorengoei aldaketa transmititzen die. Eboluziorako funtsezkoak dira.
  • Somatikoak: Zelula somatikoei eragiten die eta ondorengoei aldaketa ez zaie transmititzen. Eboluziorako ez dira funtsezkoak.

2. Hedaduraren arabera

Genomikoak

Kromosoma kopuruari eragiten diote.

  • Euploidia: Kromosomen dotazio haploideei eragiten die. Bi mota daude:
    • Poliploidia: Kromosomen bi joko haploide baino gehiagori.
    • Haploidia: Kromosoma joko bakarrari.
  • Aneuploidia: Kromosoma bikote kopuruari eragiten diote. Bi mota daude:
    • Trisomia: Kromosoma bikotean kide bat gehiago egotea (adibidez, Down sindromea).
    • Monosomia: Kromosoma
...
Jarraitu irakurtzen "Biologia eta Genetika: Mutazioak, Birusak eta Immunitatea" »

Giltzurrunaren iragazketa, kalkuluak eta gutxiegitasuna

Biologia3,11 KB

Gernua sortu arteko odol-iragazketa: pausuak

5.3. Zerrendatu odola filtratzen hasten denetik gernua sortu arte ematen diren pausuak:

  1. Arteriak kapilarretan adarkatu eta mataza baten moduan glomeruluan biltzen dira. Hemen, hondakinak uztera doan odola biltzen da.
  2. Glomerulua biltzen duen Bowman-en kapsulan iragazketa prozesua hasten da. Non, glomeruluaren hormen eta kapsularen artean ura eta odol-plasmako molekula gehienak iragazten diren.
  3. Iragazitakoa hodi bihurgunetsu proximalera pasatzen da. Hemen, birxurgapena hasten da: glukosa, aminoazidoak, ura, ioiak eta bitaminak xurgatzen dira.
  4. Jarraian, Henle-ren lakioan ioiak eta ur kantitate txiki bat xurgatzen dira.
  5. Hodi bihurgunetsu distalean soilik ioiak xurgatzen dira.
  6. Hodi biltzailean jada %95 erabilgarri
...
Jarraitu irakurtzen "Giltzurrunaren iragazketa, kalkuluak eta gutxiegitasuna" »

DNA, RNA eta Erreplikazioa: Informazio Genetikoa

Biologia3,15 KB

DNA eta Azido Nukleikoak

Zer da DNA?

DNA edo azido desoxirribonukleikoa informazio genetikoa gordetzen duen molekula da. Bikoiztu egin daiteke, informazioa belaunaldiz belaunaldi transmititzeko, eta une bakoitzean zein proteina sintetizatzen diren zehazten du.

DNAren kokapena eta egitura orokorra

  • Zelula eukariotetan: Nukleoan egoten da, proteinei lotutako bi kate linealek osatuta. Kromatina sortzen du, eta kondentsatzean, kromosomak eratzen dira.
  • Zelula prokariotetan: Bakterio-kromosoma kate bikoitz biribila izan ohi da eta ez du mintzik izaten inguruan. Gainera, bakterio askok kromosoma gehigarriak izaten dituzte, txikiagoak eta biribilak direnak: plasmidoak.
  • Birusetan: DNA molekula sinplea edo bikoitza eta lineala edo biribila izan daiteke, eta
...
Jarraitu irakurtzen "DNA, RNA eta Erreplikazioa: Informazio Genetikoa" »

Bizitzaren sorrera, eboluzioa eta hautespen naturala

Biologia7,12 KB

Bizitzaren sorrera eta garapena

XVII. mendetik XX. mendera arteko ikerketek bizitzaren jatorriari eta garapenari buruzko ikuspegi ezberdinak azaldu dituzte.

XVII. mendea — Francesco Redi

Haragi-usteltuen gainean agertzen ziren “har zuriak” (larbak) euliek jartzen zituzten arrautzetatik ateratzen ziren.

XIX. mendea — Louis Pasteur

Mikroorganismo oso txikiak airean daude eta elikagaietan garatzen dira; mikroorganismoak ez dira berez sortzen.

XX. mendea — Oparin

Hipotesiaren arabera bizia bizirik gabeko kimikatik sortu zen, kimikoen eboluzioaren eta birmoldaketaren bidez.

1953 — Miller eta Urey

Miller eta Ureyk esperimentu famatu bat egin zuten frogatzeko posible zela molekula organikoen sintesia molekula inorganikoetatik abiatuta. Aminoazidoak...

Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren sorrera, eboluzioa eta hautespen naturala" »

Herentziaren Oinarri Kimikoa eta Genetika

Biologia3,42 KB

Herentziaren Oinarri Kimikoa

  • Nukleoaren barruan azido nukleikoak daude.
  • Bi motatako azido nukleiko daude: RNA eta DNA.
  • Azido nukleikoak nukleotidoen multzoak dira.
  • Nukleotidoek hiru zati dituzte:
    • Base nitrogenatua.
    • Pentosa: bost karbonotako azukrea.
    • Fosfatoa, azido fosforikoaren deribatua.

DNA: Nukleoko Molekula

  • Organismoen funtzionamenduari eta garapenari buruzko informazioa dauka.
  • DNA proteinekin lotzen da kromosomak eratuz.
  • Bi funtzio nagusi betetzen ditu:
    • Zelularen jarduera erregulatzea:
      • Zelula baten jarduera proteinen menpe dago.
      • Proteinak ekoizteko agindua DNAk ematen du.
    • Informazio genetikoa transmititzea.
  • Watson eta Crick-ek 1953an finkatu zuten DNAren egitura. Helize bikoitzaren eredua proposatu zuten.
  • Rosalind Franklin aipatu behar da. 1950etik 1953ra,
...
Jarraitu irakurtzen "Herentziaren Oinarri Kimikoa eta Genetika" »

Biologiaren Oinarriak: Zelula, Ehunak eta Osagaiak

Biologia3,87 KB

Maila Biologikoak: Atomoetatik Organismoetara

  • Atomoa: Materiaren zatirik txikiena.
  • Bioelementua: Bizidunen osagai diren atomoak.
  • Molekulak: Atomoak elkartzean sortzen dira.
  • Biomolekulak: Molekulen osagaiak dira, inorganiko eta organikoetan banatzen direnak.
  • Organuluak: Molekulak elkartzean sortzen dira, adibidez, erribosomak eta mitokondrioak.
  • Zelula: Organuluak elkartzean sortzen da. Bi mota nagusi daude: prokariotoa eta eukariotoa (landare eta animalia zelulak).
  • Ehuna: Zelulak elkartzean sortzen da, adibidez, muskulu-, kartilago- edo odol-ehuna.
  • Organoa: Ehunak elkartuz sortzen da, adibidez, bihotza, giltzurruna edo birikak.
  • Aparatuak eta Sistemak: Organoak elkartzean sortzen dira, adibidez, zirkulazio-, digestio- edo arnas-aparatuak.
  • Giza Gorputza:
...
Jarraitu irakurtzen "Biologiaren Oinarriak: Zelula, Ehunak eta Osagaiak" »

Bihotza, Odol-hodiak eta Nerbio-sistema: Funtzionamendua

Biologia2,8 KB

Bihotza: Gure Gorputzaren Motorra

Funtzioa: Garraioan dabiltzan ibilgailuen motorra da, odola bultzatzen duen organoa.

Deskribapena eta osagaiak: Organo gihartsua da eta lau barrunbe ditu: bi aurikula eta bi bentrikulu.

Nola funtzionatzen du?

Odola alde bateko aurikulatik bentrikulura pasatzen da. Bihotzaren eskuin aldetik, odola biriketara doa oxigenatzera. Ezkerreko aldetik abiatzen den odolak, berriz, gorputzeko hainbat lekutara garraiatzen ditu oxigenoa eta mantenugaiak.

Odol-hodiak

Funtzioa: Gure gorputz osoa zeharkatzen duten garraiobideak dira.

Deskribapena eta motak

  • Arteriak: Bihotzetik kanpora doazen odol-hodiak dira; odola bihotzetik atera eta gorputz osora banatzen dute.
  • Zainak: Gorputzean jasotako odola bihotzera ekartzen duten hodiak dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Bihotza, Odol-hodiak eta Nerbio-sistema: Funtzionamendua" »

Harreman eta Koordinazio Funtzioa: Sistemak eta Errezeptoreak

Biologia3,62 KB

Harreman eta Koordinazio Funtzioa

Gure organismoaren barne-egoera alda daiteke, gorputzaren barneko zein kanpoko aldaketak direla eta. Aldaketa horiek seinaleak dira, eta estimulu deitzen zaie. Harreman-funtzioa arduratzen da izaki bizidunen eta ingurunearen arteko interakzioaz. Horretarako, gorputz barnetik zein ingurunetik hartzen dituen estimuluak prozesatzen ditu, eta erantzunak prestatzen ditu.

Prozesuak honako urratsak ditu:

  • Zentzumen-errezeptoreek (nerbio-zelula espezializatuak) estimuluak hautematen dituzte, eta bulkada elektriko gisa nerbio-zentroetara garraiatzen dituzte.
  • Nerbio-zentroek informazioa aztertzen dute eta erantzun bat prestatzen dute. Gero, erantzuna efektoreetaraino garraiatzen dute.

Efektore motak:

  • Erantzun motorra: efektorea
...
Jarraitu irakurtzen "Harreman eta Koordinazio Funtzioa: Sistemak eta Errezeptoreak" »

Giza Gorputzeko Barne Ingurunea eta Zirkulazioa

Biologia2,81 KB

Barne Ingurunea

Likido interstizialak, odolak eta linfak osatzen dute. Likido interstizialak zelulak bustitzen ditu. Odolak eta linfak zelulek behar dutena edo baztertzen dutena bildu, banatu eta kanporatu egiten dute.

Odol Zelula Motak

Odol zelula mota nagusiak eta haien funtzioak:

Eritrozitoak
Disko ahur baten itxura dute eta ez dute nukleorik. Kolore gorria dute. Biriketatik zeluletara oxigenoa garraiatzen dute.
Leukozitoak
Handienak dira, nukleoa dute eta bost mota daude. Organismoa infekzioetatik babesten dute.
Plaketak
Megakariozitoetatik eratorritako zelulen zatiak dira, nukleorik gabekoak. Odolaren koagulazioan hartzen dute parte.

Arteriak eta Zainak

Arteriak
Bihotzetik organo guztietara doaz. Oxigenodun odola garraiatzen dute eta pareta lodi,
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzeko Barne Ingurunea eta Zirkulazioa" »

Antibiotikoak, probiotikoak eta erresistentzia mikrobiologikoa

Biologia3,57 KB

Antibiotikoak: definizioa

Antibiotikoak bakterioak hiltzeko edo haien hazkuntza galarazteko gai diren substantzia kimikoak dira. Bakterio horiek askotan gure gaixotasunen eragile nagusiak izaten dira, eta gure organismoan sartzean mota askotako ondorioak eragin ditzakete. Bakterio gehienak gure gorputzean daude eta, sarritan, bizimodua bermatzeko beharrezkoak izaten dira. Badira gure gorputza gaixotzen duten bakterio mota ugari, eta, logikoa den bezala, antibiotikoak anitz eta desberdinak dira, bakteria bakoitza tratatzeko espezifikoak.

Probiotikoak

Antibiotikoen erabilerak gure barnean eragiten duen "sarraskia" konpontzeko, askotan probiotikoetara jotzen dugu. Probiotikoak mikroorganismo biziak dira, hainbat elikagaitan eta osagai dietetikoetan...

Jarraitu irakurtzen "Antibiotikoak, probiotikoak eta erresistentzia mikrobiologikoa" »