Giza Gorputzaren Anatomia eta Patologia: Hezurrak eta Artikulazioak
Artikulazioak
Hezurren arteko loturak dira, finkotasuna eta mugikortasuna ematen dizkietenak. Hiru mota nagusi daude:
- Finkoak (Sinartrosiak): Ez dute barrunbe artikularrik, mugiezinak dira. Adibidez, bizkarrezurreko ornoen arteko loturak.
- Erdifinkoak (Anfiartrosiak): Mugimendu mugatua dute, ehun kartilaginosoz lotuta.
- Mugikorrak (Diartrosiak): Mugimendu maximoa dute, ehun konektiboz lotuta eta kapsula sinobialaz inguratuta.
Lotailuak
Artikulazioak osatzen dituzten hezur guztietan txertatzen diren zuntz-egiturak dira, eta hezurrari finkotasuna ematen diote.
Meniskoa
Ilargi-erdi formako egiturak dira, eta beren lodiera kanpotik barrura txikituz doa. Beren funtzioari esker, belaunari egonkortasuna ematen diote.
Patologia
Artikulazioekin eta hezurrekin lotutako ohiko patologiak:
- Artritisa: Artikulazioen hantura.
- Artrosia: Kartilagoaren higadura (hezur-muturrak babesten dituen ehunaren higadura).
- Errakitismoa: D bitaminaren gabeziaren ondorioz sortzen da, eta hezurren deformazioarekin agertzen da.
- Errehabilitazioa: Lesio baten ondorioz kaltetuta geratu den gorputz-atala birgaitzea.
- Haustura: Hezur baten, plaka epifisi baten edo kartilago artikularraren egituraren apurketa.
- Luxazioa: Hezur bat artikulaziotik guztiz ateratzen denean gertatzen den lesioa.
- Zaintiratua: Lotailuen gehiegizko luzatze edo urratze baten ondorioz gertatzen den lesioa, artikulazioaren mugimendua mugatzen duena.
- Hernia diskala: Ornoen arteko diskoak desplazatzean, bizkarrezurraren zurruntasuna eragiten du, bizkarrezur-muinaren konpresioa sortzen du eta min handia eragiten du.
- Kaltzemia: Odoleko kaltzio-kontzentrazioa.
- Osteoporosia: Hezur-masa gutxitzen da eta hezurra ahuldu egiten da, hausturak izateko arriskua handituz. Osteoblastoen jarduera gutxitzen da eta osteoklastoen xurgapena handitzen da, osteopenia garatuz.
Osteoporosiaren faktoreak eta prebentzioa:
- Eragiten duten faktoreak:
- Kongenitoak
- Alterazio hormonalak
- Inaktibitatea
- Zahartzaroa
- Prebentzioa: Metabolismo osteominerala erregulatzen duten hormonak kontrolatu behar dira, mineralak ondo kudeatu, eta mineralak eta D bitamina kontrolatzeko dieta egokia egin eta eguzkia hartu.
Gorputz-adarrak
Goiko gorputz-adarra
Gerri eskapularra, besoa, besaurrea eta eskua osatzen dute.
- Gerri eskapularra: Adar bakoitzean klabikulaz eta eskapulaz dago osatuta. Klabikula hezur luzea da, eta eskapula laua.
- Besoa: Humeroa da bere hezurra, eta kubituarekin eta erradioarekin artikulatzen da. Bi hezur horiei esker, besoa mugitu dezakegu.
Beheko gorputz-adarra
Sabel-gerria (koxalak), izterra (femurra), zangoa (tibia eta peronea) eta oina (tartsoa, metatartsoa eta falangeak) osatzen dute.
- Sabel-gerria: Bi aldeetatik koxalek osatzen dute, eta koxal bakoitzak iliona, iskiona eta pubisa ditu. Gizonezkoaren eta emakumezkoaren sabel-gerria ezberdina da.
- Izterra: Femurra dago, gorputzeko hezur luzeena. Goialdean buru bat dauka, eta koxalarekin lotzean aldaka eratzen du.
- Zangoa: Tibia eta peronea ditugu. Belaunaren aurrealdean disko itxurako hezur bat, errotula, dago zangoa aurrera toles ez dadin.
Hezurrak
Aurpegiko hezurrak
Hauek dira aurpegiko hezur nagusiak:
- Etmoide hezurra (sudurzuloen ondoan)
- Malko-hezurrak (betzuloen beheko aldean)
- Masailezurra (goiko baraila eratzen du)
- Bomer hezurra (sudurraren erdiko trenkada eratzen du)
- Sudurraren hezur propioak
- Baraila (hitz egiterakoan eta murtxikatzean mugitzen dugu)
- Hezur zigomatikoa (masail-hezurra)
Garezurraren arteko joskurak
Garezurreko hezurren artean dauden joskurak:
- Koronala: Hezur frontalaren eta parietalaren artean.
- Sagitala: Parietalen artean.
- Lambdoidea: Okzipitalaren eta bi hezur parietalen artean.