Linfozitoak eta Antigeno-Aurkezleak: Immunologia Orokorraren Oinarriak

Biologia1,66 KB

Linfozitoak: odolean eta linfan daude

Linfozitoak zelula ama hematopoietiko eta pluripotenteetatik sortzen dira. Helduetan, zelula amahroiek hezurretako hezur muin gorrian daude. Linfozitoek zer erantzun immunologiko eragiten duten, bi mota bereizten dira.

B linfozitoak edo b zelulak

Linfozito hauek immunitate humorala eragiten dute. Ugaztunetan hezur muinean sortzen dira, hegaztietan fabrizioren poltsan heltzen dira. Mintz plasmatikoan Y formako antigeno-errezeptore batzuek dituzte eta bi antigeno molekulatara elkartu daitezke.

T linfozitoak

Linfozito hauk immunitate zelularrean hartzen dute parte timoan heltzen dira, eta ez dute antigorputzi sortzen. Mintzaren gainazalean antigeno-errezeptoreak dituzte, loturarako gune bakar batekoak, proteinekin elkartuta bi kate proteinikoz eratuak. T linfozitoak bi mota:

A- zitotoxikoak

Birusek edo bakterio patogenoak infektatutako zelulak deuseztatzen dute, zitotoxinak askatuz. Zelula infektatuaren mintz plasmatikoan poroak sortzea eragiten dute zitotoxinek.

B-T linfozito laguntzaile edo helper zelulak

B linfozitoak aktibatzea eta T linfozito zitotoxikoak ugaltzeko prozesu hastea da hauen eginkizuna eta interleukina deritzen molekulak jariatzen dituzte.

Zelula Antigeno-Aurkezleak

Zelula antigeno-aurkezleak T linfozitoak aktibatzeko gai dira, beren mintzeko makromolekuletara lotuta daramatzaten antigeno molekulak aurkezten dizkietenean. Esate baterako, odoleko makrofagoak, organo linfoideetako zelula dendritikoak eta larruazaleko Langerhans zelulak.

Immunitate Humorala eta Zelularra

Immunologia orokorraren oinarriak aztertzen dituen testua.

Deskargatu

PDF Word HTML