HIESA: Hartutako Inmunoeskasiaren Sindromea
Hartutako inmunoeskasiaren sindromea (HIESA)
Gaixotasun hau GIB-1 (Giza Inmunoeskasiaren Birusa) erretrobirusak sortzen du. Zein da erretrobirusen ezaugarri garrantzitsuena?
Alderantzizko transkriptasa dute. Hau da, RNA DNA-n bilakatu dezakeen entzima bat dute.
GIB-1 erretrobirusaren genoma RNA-z dago osatuta, hain zuzen ere, mota honetako erretrobirus bakoitzeko 2 RNA kopia ditugu.
Zer gertatzen da erretrobirus honek organismo bat infektatzen duenean?
Birus honek inmunitate sistemako zelulei eragiten die, ondorioz, zelulak inmunitate funtzioak galtzen dituzte eta sentikorragoak diren gainontzeko infekzio guztiekiko.
HIESAren transmisio bideak aski ezagunak dira: babesik gabeko sexu harremanak, orratzen elkarbanaketa, haurdunaldia (amatik fetora) eta edoskitzea.
Erretrobirusak zelula ostalaria infektatu eta bere material guztiak (RNA + proteinak) askatzen ditu.
Alderantzizko transkriptasaren bidez RNA kate bikoitzeko DNA-n bilakatzen da.
Integrasaren bidez DNA birikoa ostalariaren DNA-n txertatzen da.
Hori gertatzen denean, probirus izena hartzen du.
Azkenean, birusaren material genetikoa irakurri, proteinak sintetizatu eta erretrobirus berrien sintesia gertatzen da.
GIBaren infekzioaren etapak
GIBaren infekzioaren etapak hurrengoak dira:
- Hasierako fasea: GIB organismo ostalaria infektatua eta sartu den lekutik organismo osoko ehun linfoideetara zabaltzen da.
- Kutsatutako pertsonak gripea duenaren sentsazioa dauka. Kutsatu eta denbora gutxira GIB erretrobirusaren antigenoak agertzen dira.
- Antigenoen presentzia dela eta, anti-GIB antigorputzak agertzen dira. Hauek ez diote eragiten birusari baina identifikatu daitezke.
- Identifikatzean pertsona seropositiboa dela esaten da.
- Fase kronikoa: 2 – 10 urte bitartean iraun dezake. Birusak ugaltzen jarraitzen du. Fase hau asintomatikoa izan ohi da.
- Azken fasea: HIESAren fasea. Ugalketa oso handia da, ondorioz, inmunitate sistema nabarmen hondatzen da. Organismoa oso sentikorra da edozein infekziorekiko, gainera neoplasiak agertzen dira (tumoreak) eta arazo neurologikoak.