Fotosintesiaren Prozesua eta Landareen Aziklikoa

Biologia1,88 KB

Fotoarnasketa:

Giroa beroa eta lehorra denez estomak itxi egiten dira ura ez galtzeko eta ondorioz oxigenoa pilatu egiten da. Rubiskoak oxidasa funtzioa hatu eta erribulosa-1,5-difosfatoa hautsi eta orduan CO2a ezin zaio finkatu ondorioz fotosintesiaren ahalmena 1/2.

C4 Landareen Bidea:

C4 landareek fotoarnasketa prozesua ezin dutenez egin, beste bide bat erabiltzen dute CO2a antzemateko.

Calvinen Zikloa:

Bi prozesu bereizten dira: 1) karbono dioxidoaren finkapena: CO2a kloroplastietatik estromara sartu, eta rubisko entzimaren laguntzaz erribulosa-1,5-difosfatoarekin juntatu --> azido 3 fosfoflizeridoa sortuz. 2) Karbono dioxido finkatuaren erredukzioa: argitako fasean sortutako ATP eta NADH+H plus lengo prozesuan sortutakoarekin elkartu eta glizeraldehido-3-fosfatoa sortu. 3 bide: *sakarosa sortu, *erribulosa birsortu, *almidoia, gantz azidoa eta aminoazidoa sortu

Aziklikoa:

Hiru prozesu gertatu (uraren fotolisia, NADParen fotorredukzioa, ADParen fotofosforilazioa). Argiak fotosistema IIri erasotzean horko itu-pigmentua kitzikatu egiten da eta bi elektroi ematen dizkio bere lehen elektroi hartzaileari. Klorofilak galdutako 2e horiek ordezkatzeko, uraren hidrolisia gertatzen da. Erreakzio hori tilakoideen barneko alderdian gertatzen da, eta bi protoi tilakoidearen barnealdean geratzen dira. Fotosistema I-i argiak ematen dionean, horko klorofilak 2e eman bere lehen elektroi hartzaileari, eta galdutako e horiek garraio-kate elektronikoak fotosistema iitik hartutakoekin ordezkatzen ditu eta NADPH + H plus molekulara erreduzitzen da. Tilakoidearen barnealdera proyoisk sartzen direnez, potentzial-diferentzia elektrokimikoa sortzen datilakoidearen mintzaren bi aldeen artean. Gradiente horren eraginez, protoiak ATP sintasaren bidez atera, eta ATP sintesia gertatzen da kimiosmosiaren bitartez. Horri ADParen fotofosforilazioa esaten zaio.

Deskargatu

PDF Word HTML