MHC eta Erantzun Immunologiko Zelularra

Biologia2,48 KB

MHC: Histobateregarritasun Konplexu Nagusia

Organo transplanteetan errefusa gertatzen zela ikustean, gorputzeko zelulak ezagutzeko eta arrotzengandik bereizteko gaitasuna ematen duen mekanismoren bat existitzen dela pentsatu zuten ikerlariek. Ikerketa asko egin ondoren, zelula nukleodun guztien mintzean antigeno glukoproteikoak daudela ikusi dute. Antigeno hauek MHC geneek kodifikatzen dituzte. Konplexu hau 20 gene ezberdinez osaturik dago eta bakoitzak 8-10 alelo ditu.

MHC Motak:

  • MHC-I klasea: Zelula gehienetan aurkitzen dugu. Zelula berak prozesaturiko peptidoak aurkezten dizkiete linfozitoei.
  • MHC-II klasea: Peptido exogenoak, endozitosiaz barneratuak izan direnak, aurkezten ditu. Bakarrik makrofagoek eta B linfozitoek betetzen dute funtzio hau.

Erantzun Immunologiko Zelularra

T Linfozitoak

T linfozitoak dira erantzun immunologiko zelularraren eragileak. Erantzun zelularra nagusi da egoera hauetan:

  • Birusek eragindako infekzioetan
  • Barne parasitoek eragindakoetan
  • Minbizi zelulen aurrean
  • Transplanteetan

Prozesua

A) Hautespen eta Aktibazio Fasea

  • Zelula aurkezleak (makrofagoak, zelula infektatuak, etab.) antigenoa MHC proteinen bidez mintzera eramango du, TH eta TC linfozito klonak hautatuz.
  • TH linfozitoek zitokinak ekoiztuko dituzte eta horien bidez TH eta TC linfozitoak aktibatuak izango dira.

B) Ugalketa Fasea

TH linfozito laguntzaileak aktibatzean, hautatutako klona ugaltzen hasiko da mitosi bidez, bi zelula mota sortuz:

  • Memoriako TH linfozitoak, odolean eta linfan denbora luzez egongo direnak.
  • TC linfozito zitotoxikoak (LTC): TH horiek zitokinak sintetizatuko dituzte eta horiek TC linfozito klonaren zatiketa eragingo dute, memoriako TC eta TC linfozito zitotoxiko efektoreak (LTC) sortuz.

C) Fase Efektorea

TC linfozito efektoreek zelula arrotzaren lisia eragingo dute. Lisi mekanismoetako bat apurketa osmotikoa da: Perforina entzimak ekoiztuko dituzte eta horiek zelularen mintzean poroak eragingo dituzte; poro horietatik ura sartuko da, zelularen lisia eraginez.

Gero, makrofagoek zelula zatiak fagozitatzen dituzte.

Deskargatu

PDF Word HTML