Antigeno Antigorputz Erreakzioak
Lotura kobalenteterik egiten ez denez, errekzio itzulgarria da. Honela adierazten da:
Antigenoa+antigorputza= antigeno-antigorputz konplexua
Antigorputz batek antigeno batekiko duen afinitatea antigorputzaren eta determinante antigenikoaren arteko elkarreraginen indarren arabekoa da. Erreakzio zenbait motatakoa izan daiteke:
Hauspeatze-Erreakzioa
Antigenoak zenbait determinante antigenikoko makromolekula disolbagarriak badira, odol-plasma aske dauden antigorputz haietara elkartu, eta konplexu makromolekular disolbaezinak eratzen dira, horregatik ahuspeatu egiten dira.
Aglutinazio-Erreakzio
Antigorputzek bakterioen edo beste zelula batzuen gainazalean dauden antigenoen molekuekin erreakzionatzen gertatzen da aglutinazioa. Erreakzio horren ondorioz, zelulek agregakinak eratzen dituzte, eta horrek erraz jalkitzen dira. Zelulen gainazalean ego eta aglutinazio eragiten duten antigenoei aglutinogeno deritze, eta haien antigorputz espezifikoei, aglutinina. Aglutinazio pasiboa deritzon aglutinazio motan, antigeno disolbagarriak zenbait zelularen mintzera atxikitzen dira. Gero, antigenoak antigorputzetara elkartzen dira eta haiek erreakzionatzean, atxikita zeuden zelulen aglutinazioa gertatzen da. Fenomeno hori gertatzen da, esaterako, odoleko globulu gorrietan.
Neutralizazio-Erreakzio
Neutralizazio batik bat birusekin gertatzen da. Birusari ibfektatzeko ahalmena txikitzen zaio, antigorputzak kapsula birikoko determinante antigenikoetara lotutakoan. Erreakzioa itzulgarria da, hots, gerta daiteke virusak berriro aktibatzea.
Opsonizazio-Erreakzio
Mikroorganismo edo partikula antigenikoek beren gainazalera elkartuta antigorputzen molekulak badituzte, fagozitoek azkarrago fagozitatzen dituzte. Izan ere, gainazalean antigorputzak izanda, antigeno-antigorputz konplexuak atxikidura handiagoa du odoleko makrofago eta mikrofagoen gainazalarekiko, eta horien fagozitosia errazten du. Antigorputzez estalita dauden mikroorganismoak opsonizatuta daudela esaten da.