Nerbio Bulkada eta Nerbio Sistemaren Fisiologia

Biologia3,59 KB

NERBIO BULKADA: Oinarriak eta Akzio Potentziala

Neuronak mintz plasmatiko batez inguratuta daude. Mintza erdi-iragazkorra da, zenbait ioien sarrera ahalbidetuz. Mintzaren alde bietako ioien kontzentrazio ezberdintasunagatik, 60 mV-tik 90 mV-rako potentzial ezberdintasun elektrikoa dago.

Geldialdiko Mintz Potentziala

Potentzial ezberdintasun horri geldialdiko mintz potentziala deritzo, mintza polarizatuta dagoelarik. Ehun honek duen kitzikagarritasuna geldialdiko mintz potentziala batzuetan positiborantz edo negatiborantz aldatzeko duen gaitasunean datza.

Ioiek mintz plasmatikoa zeharkatzeko kanal batzuk dituzte, normalean itxita edo irekita egoten direlarik. Une berezi batean, kanal hauek zabal daitezke, ioien sarrera edo irteera ahalbidetuz eta geldialdiko potentziala aldatuz.

Kanalak Zabaltzeko Moduak

Zabaltzeko modu desberdinak daude:

  • Boltaiaren menpeko kanalak: Potentzial elektrikoaren aldaketa beharrezkoa dute.
  • Neurotransmisore-menpeko kanalak: Substantzia kimiko batzuek (neurotransmisoreek) kanalak ireki ditzakete.

Kanalak zabaltzeko estimulu bat da beharrezkoa, iraupen minimo batekin mintzaren despolarizazioa eragingo duena. Mintz potentzialaren aldaketa honek atalase minimo bat lortzen badu (kitzikapen atalasea dena), laster neuronaren barnealdearen potentziala aldatuko da. Aldaketa horri akzio-potentziala (AP) edo nerbio-bulkada deritzo.

Akzio Potentzialaren Faseak

APan 3 fase daude:

  1. Despolarizazio azkarra: Na+ boltaiaren menpeko kanalak ireki behar dira, eta irekita daudenean mintz-potentziala positibo bihurtzen da (+).
  2. Birpolarizazioa: Nerbio-bulkada eman ondoren, mintz potentziala geldialdiko parametrora itzuli behar da. Na+ boltaiaren menpeko kanalak inaktibatu egiten dira, sarrera itxiz. Aldi berean, K+ kanalak irekitzen dira.
  3. Hiperpolarizazioa: K+ boltaiaren menpeko kanalak irekita daudenez, ezinezkoa da beste estimulu berri batek AP bat burutzea (aldi errefraktarioa), neurona inaktibatu arte.

NERBIO SISTEMAREN FISIOLOGIA

Nahigabeko Ekintza (Erreflexua)

Organo efektore batek (muskuluak eta guruinak) kinada bat jasotzean erantzun egiten du. Erantzun hau automatikoa da, eta borondateak ezin dio oztoporik edo aldaketarik ezarri.

Erreflexu batean parte hartzen duten elementuak:

  1. Kinada hartzeko gai den hartzaile bat.
  2. Sentimen-neurona bat.
  3. Asoziazio-neurona (interneurona): Sentimen-korrontea motor bihurtzen duena.
  4. Mugi-neurona (neurona eragilea): Mugi-korrontea hartzen du eta bere neuritaren bidez erraki-nerbiotik irteten da.
  5. Organo eragilea: Hemen ematen da erantzuna.

Nahitako Egintza

Prozesua konplexuagoa da:

  1. Hartzaileek hartzen dituzten kinadak sentimen-zuntzen bidez muineraino eroaten dituzte.
  2. Muineko sentimen-neuronekin sinapsia sortzen dute, eta hauen neuritek gai zurian zehar garun azaleraino eroaten dute bulkada.
  3. Garun azala osatzen duten neuronetatik erantzuna hasten da, eta beren neuriten bidez kanpoalderantz eroaten da, non hauek norabidea aldatzen duten.
  4. Muinaren gai grisean mugi-neuronekin sinapsia sortzen dute.
  5. Azken hauek neuritak nerbio-bulkada eragileei eroaten dizkiete, behar den mugimenduaz erantzun dezaten.

Deskargatu

PDF Word HTML