Mikroorganismoak eta gaixotasun infekziosoak: Gida osoa

Biologia2,48 KB

Mikroorganismoak eta gaixotasunak

Mikroorganismo gehienak ez dira gainontzeko organismoentzat kaltegarriak izaten. Haietariko asko organismo hauen ehunen berezitasunetara egokitu dira eta beraien larruazalean, arnas-bideetan edo digestio-aparatuan bizi dira kalterik egin gabe. Hauei mikrobiota arrunta deritze. Baina batzuk parasitoak dira eta gaixotasunak sortzen dituzte; azken horiek patogenoak dira.

Mikroorganismo baten birulentzia

Birulentziak parasito baten patogenotasun-maila adierazten du, hau da, gaixotasuna eragiteko gaitasuna. Birulentzian eragina duen ezaugarrietariko bat toxinak sortzeko ahalmena da. Toxinak ostalariari kalte egiten dioten mikrobio-substantziak dira.

Toxina motak

  • Exotoxinak: Organismo patogenoa haztean askatutako proteina disolbagarriak dira. Oso toxikoak dira dosi txikietan ere eta sarritan hilgarriak; infekzio-lekutik urrun eragin dezakete kaltea. Exotoxinek eragindako gaixotasun batzuk: Difteria, Tetanosa, Botulismoa eta Eskarlatina.
  • Endotoxinak: Gram bakterio negatiboen hormaren kanpoko mintzeko lipopolisakaridoak dira. Normalean bakterioa lisatzen denean askatzen dira. Ez dira oso toxikoak, baina beherakoak, sukarra eta shock-a eragin ditzakete.
Jarduteko moduaren araberako sailkapena
  • Enterotoxinak: Hesteko mukian jardun eta beherakoak sortzen dituzte.
  • Neurotoxinak: Nerbio-ehunean eragin eta bulkadaren transmisioa oztopatzen dute.
  • Zitotoxinak: Eraso entzimatikoaren bidez zenbait ehunetako zelulak hiltzen dituzte.

Gaixotasun infekziosoa

Organismo batean eragile patogeno bat edo horren produktuak egotearen ondorioz sortzen den edozein kalte da; horren eraginez, organismo horren zati batek edo organismo osoak ezin izaten ditu bere ohiko funtzioak bete.

Gaixotasun infekziosoaren garapena

Garapena hiru faktoreen araberakoa da:

  • Mikroorganismoaren birulentzia.
  • Ostalariaren erresistentzia.
  • Parasito kopurua.

Zenbat eta parasito kopurua altuagoa izan, errazagoa izango da gaixotasuna garatzea; baina ostalariaren erresistentzia baxua izanez gero, patogeno kopuru txikiarekin ere gaixotasuna garatu daiteke.

Transmisiorako bideak

Transmisiorako lau bide nagusi daude:

  • Kontaktu zuzena
  • Airea
  • Ibilgailuak
  • Bektoreak

Deskargatu

PDF Word HTML